Lankide:Mirariuda/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eraikuntza-proiektu bat.

Eraikuntza ingeniaritza edo eraikuntza injinerutza diziplina profesionala da, azpiegiturak planifikatzeaz, eraikitzeaz eta kudeatzeaz arduratzen dena, hala nola, errepideak, tunelak, zubiak, aireportuak, trenbideak, instalazioak, eraikinak, presak, zerbitzu publikoak eta beste proiektu batzuk egiteaz.

Ingeniaritza zibila proiektuen diseinu eta kalkuluarekin lotura gehien duten alderdiez arduratzen den arlo erlazionatua da. Eraikuntza-ingeniariek ingeniari zibilen antzeko diseinu-alderdi batzuk ikasten badituzte ere, proiektuaren lekuaren kudeaketaren alderdietan eta proiektua burutzeko erabili beharreko estrategian sakontzen dute (esaterako, eraikuntza-sekuentzia; egitura osagarriak; arriskuen analisia egitura erdi eginda dagoen bitartean; aldamioen estrukturei eta haien erresistentziari eta lauzen eta hormen euskarri kofratuei buruzko gogoetak; eraikuntza elementu handien mugimendua eta altxatzea).[1]

Hezkuntza arloari dagokionez, ingeniaritza zibileko ikasleek, batez ere, analitikoagoa den diseinu-lanean jartzen dute arreta, diseinuaren profesional gisako karrera batera bideratuz. Funtsean, herrialde eta unibertsitatearen arabera 4 eta 6 urte bitarteko titulu egiaztatua lortzeko ingeniaritza, kalkulu eta diseinu ikastaro ugari egitea eskatzen du horrek. Eraikuntza ingeniarien heziketak aldiz, prozeduretan, metodoetan, kostuetan, kronogrametan eta eraikuntzako langileen kudeaketan jartzen du arreta gehien. Beraien ardura nagusia proiektua garaiz entregatzea da, aurrekontua eta nahi den kalitatea kontuan hartuz.

Eraikuntza ingeniari baten eta ingeniari zibil baten arteko desberdintasuna, eraikuntza ingeniaritzako ikasleek oinarrizko diseinu ikastaroak eta eraikuntza kudeatzeko ikastaroak egiten dituztela da.

Terminologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terminoaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Ingeniaritza” terminoa frantsesetik hartua da, baina latinean du jatorria (ingenium) eta "adimena, trebetasuna, asmamena" esan nahi du. Historian, hasiera batean, XII. mendetik aurrera, ingeniari militarrei ingeniari esaten zitzaien. Hau ingeniari militar eta meategi ingeniarien enpresen espezializazioaren hazkundearen ondorioa izan zen, geroago Ingeniari Militarren Kidegoa bihurtu zirenak. Errusian, Petri I.aren agindupean, 1702an meategi elkarte bat sortu zen, 1704an, zubigileen talde bat eta 1712an ingeniari militarren erregimentua.[2]

“Ingeniari zibil” kontzeptua XVI. mendean agertu zen Holandan, zubi eta bide eraikitzaileei loturik eta horrek ingeniari militarretatik desberdindu zituen. Konbinazio horretatik “ingeniaritza zibila” terminoa sortu zen, gaur egun munduko zenbait hizkuntzatan oso ezaguna dena. Ingeniaritzaren diziplina profesional gisa ezagutzen da eta eraikuntza-proiektuen diseinuaz, eraikuntzaz eta kudeaketaz arduratzen da. Ondoren, beste industriekin loturiko antzeko termino ugari etorri ziren: ingeniaritza nuklearra, ingeniaritza genetikoa, berringeniaritza, etab.

Formakuntza baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza ingeniaritzako titulazioa eskuratu nahi duten pertsonek, lehenengo eta behin, programa Ingeniaritza eta Teknologiaren Akreditazio Batzordeak (ABET) egiaztatzen duela ziurtatu behar dute. ABET ziurtagiriak ikastetxe edo unibertsitate bateko programak ikasleak prestatzen diren lanbiderako ezarritako kalitate-estandarrak betetzen dituela bermatzen du. AEBetan, gaur egun, hogeita bost programa daude herrialde osoan zehar, eta, beraz, arretazko unibertsitate hausnarketa egitea gomendatzen da.[3]

Eraikuntza ingeniaritzako ohiko ikasketa-plan bat mekanika, ingeniaritza, ingeniaritza-diseinua, eraikuntza eta zientzia kudeaketa eta matematikaren arteko konbinazioa da. Horrek, oro har, zientzietako lizentziara garamatza. Zientzietako gradu-titulua eta diseinuan edo eraikuntzan esperientzia pixka bat izatearekin nahikoa da sarrera-mailako lanpostu gehienetarako. Gainera, graduondoko eskolak aukera bat izan daitezke graduan irakatsitako eraikuntza eta ingeniaritza gaietan gehiago sakondu nahi dutenentzako. Gehiengo kasuetan, eraikuntza ingeniaritzako tituludunek ingeniaritza zibila, ingeniaritza-kudeaketa edo enpresen administrazioa bilatzen dute graduondoko titulu posible gisa.

Trebetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza ingeniariak arazoen konpontzaileak dira. Inguruko eskaerei hobekien egokitzen den azpiegituraren sorkuntzan laguntzen dute. Azpiegituraren bizi-zikloak ulertzeko gai izan behar dira. Diseinu ingeniariekin alderatzen eta kontrastatzean, eraikuntza ingeniariek erronka teknikoak zehaztasun eta irudimenarekin ebazteko beraien berezko ikuspuntuak ematen dituzte. Karrera hau egitea kontuan hartzen duten pertsonek matematika eta zientzien ulermen sendoa izan behar badituzte ere, badira oso desiragarriak diren beste hainbat trebetasun, hala nola, pentsamendu kritiko eta analitikoa, denboraren eta pertsonen kudeaketa eta komunikazio-trebetasun onak.

Segurtasuna eraikuntza proiektuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntzetan parte hartzen duen ingeniariak langileen segurtasuna bermatzeko erantzukizun saihestezina du. Horretarako, garrantzitsua da eraikuntza ingeniariak:[4]

  • Helburuak, metodologiak eta ezarri beharreko prozedurak zehazteko asmoz, langunean lanak hasi aurretik azterketa sakon bat egitea.
  • Eraikuntzaren segurtasuna prozesu bezala kontuan hartzea, lan eta zereginaren aurreko plangintza barne.
  • Enplegatzaile anitzen languneko arazoak, azpikontraten erantzukizuna eta ezarri beharreko estatuko eraikuntza-araudiak eta eraikuntza-araudi federalak ebaluatzea eta kontuan hartzea.
  • Lanaren arrisku espezifikoak kontuan hartzea, hala nola, altzairuaren eraikuntza, aldamioak, zurubiak, erortzearen aurkako babesa eta ingurumen-inpaktuak maneiatzea.

Eraikuntzen kudeaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, eraikuntza-ingeniaria da eraikuntza lan batean eraikuntza-kudeatzailearen rola betetzeko izendatutako pertsona.

Eraikuntza-kudeatzaileek proiektuen kudeatzaileekin batera egiten dute lan,  frogatutako eta benetako teknika berdin eta ugari erabiliz. Horrez gain, eraikuntza-kudeatzaileek industriaren arau eta erregulazio espezifiko sorta zabal bat bete behar dute. Eraikuntza ingeniari batek kudeatu behar dituen gaien artean daude:[5]

  • Kostuen balioespena, kontratuen kudeaketa, lanen eta eragiketen kudeaketa, jardunaren kontrola eta arriskuen ebaluazioa.
  • Plangintza eta programazioa, aurreikusitako denborak eta aurrekontuak betetzen direla bermatzeko.
  • Erregulazioen bilakaerari, teknologiaren aurrerapenari eta etengabe aldatzen ari diren ekonomiei buruzko ezagutza.

Lan-aukerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza ingeniarien lan-aukerek, oro har, aldaketa zikliko handia dute. Esaterako, 2008tik aurrera eta gutxienez 2011ra arte, lan-aukerak eskasak izan ziren, munduko leku askotan higiezinen burbuilek eztanda egin zutelako. Eraikuntza eskariaren murrizketa izugarri horrek, eraikuntza profesionalak azpiegituren eraikuntzara jotzera behartu zituen, eta, horrela, eraikuntza ingeniari finkatuek zein berriek zuten lehia areagotu zen. Lehia handitze hori eta kantitatearen eskariaren murrizketa, paraleloa da ingeniaritzako zeregin askok automatizazioa dela eta eduki duten balizko aldaketarekiko eta horrek, oro har, eraikuntza-ingeniarientzako lan-aukera murritzak ematen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Migliaccio, Giovanni C.. (2018). Introduction to construction project engineering. , 314 or. ISBN 978-1-315-18581-1. PMC 1029352942. (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  2. Gran Enciclopedia Soviética, 3º ed. .
  3. (Ingelesez) ABET | ABET Accreditation. (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  4. Construction safety management and engineering. (Second edition. argitaraldia) 2014, 896 or. ISBN 978-1-5231-3624-7. PMC 1288153276. (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  5. Jackson, Barbara J.. (2020). Construction management jumpstart : the best first step toward a career in construction management. (Third edition. argitaraldia), 512 or. ISBN 978-1-119-45101-3. PMC 1122708166. (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]