Ingeniaritza militar
Ingeniaritza militarrak armadentzako zubiak, minak eta abar eraikitzen ditu. Horretaz gain, ingeniaritza militarrak defentsa-egiturak eraiki edo hobetzen ditu, armaden defentsa-ahalmena sendotzeko. Gainera, borrokarik ez dagoen garaietan ere azpiegitura nazionalen arduraduna da.
Ingeniari horien ataza honako hauek izan daitezke: errepideak eta zubiak eraikitzea, meatzaritza eremuak instalatzea edo oztopoak detektatzea eta garbitzea. Kasu batzuetan, armaden komunikazio taktikoa ere ingeniarien eginkizuna da.
Eginkizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mugikortasuna
- Oztopoak garbitu
- Trintxerak suntsitu
- Ibilgailuentzako bideak ireki
- Errepideak eta zubiak eraiki
- Minak kendu
- Lehergaien kudeaketa
- Mina eremuen garbiketa
- Minen kudeaketa
- Lehergailuak kargatu
- Lehergailuak desaktibatu
- Eraispenak
- Babesa
- Gotorlekuak eraiki
- Aurreratutako guneak eraiki
- Hesiak eraiki
- Aurkako mugikortasuna
- Minen kudeaketa
- Trintxerak eta dikeak zulatu
- Errepideak eta zubiak eraitsi
- Erasoa
- Eraso uneetan bideak ireki
- Egiturak eraitsi
- Mehatxu kimiko, biologiko, radiologiko eta nuklearren aurkako babesa:
- Arma kimikoak suntsitu
- Arma biologikoak suntsitu
- Arma nuklearrak suntsitu
- Larrialdi Unitate Militarra
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingeniaritza militarra garai bakoitzeko teknologiaren gailurra izan ohi da, garapen, instalakuntza eta sistema hobeak izatea gatazka garaian garrantzi oso handiko gaia baita. Denboraren poderioz, teknologia hauek zibil arrunten gailuetara iritsi ohi dira. [1]
Antzinaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinaroan, ingeniari militarrak setio gerrate tekniketan eta gotorlekuen, bide eta kanpamentuen kudeaketan lan egiten zuten. Adibiderik esaguratsuenak Erromatar eta Txinatar armadak dira. Hauek era askotako makinak eraiki zituzten lan hauetan laguntzeko: katapultak, ahari-buruak eta setio-dorreak besteak beste.
Erromatar inperioaren gainberarekin batera, mendebaldeko ingeniaritza militarraren garapena ere geldiarazi zen. Erromatarrek garatutako teknika ugari galdu egin ziren.
Erdi Aroarekin batera itzuli egin zen interesa mota honetako ingeniaritzan, berriz ere setio egoeretan oinarritua. Gazteluak eta gotorlekuak planifikatu eta eraikitzeaz gain, aurkarien gazteluen analisia ere egiten zuten, punturik ahulenak bilatuz eta erasoen planak eratuz.
14. Mendean bolboraren sorkuntzarekin batera, setio makinetan aurrerakuntza handia izan zen kanoia. Ingeniariak arma hauen mantentze eta prestakuntza lanetaz arduratzen ziren hasieran, baina kanoien garrantzia handiagotu ahala, artilleria dibisioak sortu ziren ardura hauek hartzeko.[2]
18. Mendean infanteria talde gehienek ingeniaritza lanetarako soldadu bat zuten beraien baitan, logistika lanekin laguntzeko. Talde handietan mugitzean, ingeniariak soldadu talde nagusiaren aurretik mugitzen ziren, oztopoak kentzeko eta erliebe zailak errazteko tresnekin.
Mundu gerrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barne-errekuntzako motorearen jaiotzarekin batera, ingeniaritza militarrak iraultza berri bat hasi zuen, eta Lehen eta Bigarren Mundu Gerretako armamentu, teknika eta gailu berri asko ingeniaritzaren eboluzioaren ondorio zuzenak ziren:
- Logistika laguntzeko kamioiak
- Zubi laburrak eratzeko ibilgailu korazatuak eta pontoiak
- Traktoreak, indusmakinak eta garabiak
- Minak jartzea, detektatzea eta desgaitzea
- Tankeen eboluzioa
- Dikeak eta aerodromoak eraikitzea
Gudu zelaitik urrunago ere gudarako ingeniaritza egin zen, arma mota berrien garapenerako bereziki:
- Su-Jaurtigailua
- Enigma zifratze makina
- Planeagailu bonbak, eta misil gidatuak
- Torpedo modernoak
- Radar sistemak
- Sonar sistemak
- Arma nuklearak
Gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo ingeniaritza militarra aurreko mendekoaren eboluzioa da, bereziki gudu zelaiko alorretan. Hauetatik kanpo, ordea, arma eta sistema mota berriak garatu dira, aurreko garaikoen hobekuntzekin batera.
Aipagarriak:
- GPS Nabigazio eta lokalizazioa
- Jet ehiza-hegazkinak
- Droneak eta itsaspeko droneak
- Misil balistikoak
- Gurutzaldi-misilak
Espainiar estatuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1711ko apirilaren 17an Felipe V erregeak Errege Dekretua onartu zuen Zaragozan, Jorge Próspero de Verboomek aurkeztutako proiektua, eta Ingeniarien Erakundea sortu zen, geroago Ingeniari Arma bihurtuko zena. Verboomek hartu zuen erakunde honen zuzendaritza lana beste hiru pertsonen laguntzarekin. Egoera horretan, Verboomek Ingeniari Militarrak kategoria hauetan antolatu zituen:
- Ingeniari burua
- Probintzietako ingeniaria
- Bigarren ingeniaria
- Hirugarren ingeniaria
- Hautatzailea
Verboom erakundea antolatzen eta ingeniariak prestatzen hasi zen. Cardonan izan zen erakundeak izan zuen lehenengo jarduera, 1711. urtean. Geroago, Bartzelonan (1713-1714) jarraitu zuten haien jarduerak. Bitartean, Verboomek ingeniariak areagotzen jarraitu zuen, bereziki Espainian jaiotako ingeniariak. Hala eta guztiz ere, ingeniari atzerritar ugari zeuden oraindik: italiarrak, frantsesak, suizarrak eta belgikarrak batez ere.
Denbora igaro ahala, teknikak eta prozedurak hobetzen joan ziren. Ingeniari Armadaren lehenengo jarduera militarra Mesinan (1718) izan zen. Gertaera hori eta gero, ingeniarien datuak gordetzen hasi ziren, eta haien prestakuntza eta ikasketa berrikusten ere. Gainera, lehenengo proiektuak sortzen hasi ziren.
Verboomek erakundean alta emateko bideak antolatu zituen eta etorkizuneko ingeniarien prestakuntza prozesua diseinatu zuen. Verboomen ezagutza sakonei esker, erakundea azkar finkatu eta sendotu egin zen eta oso ospe ona jaso zuen.
1803. urtean Zamorako Eskola Militarra eta Alcalá de Henares Ingeniaritza Eskola sortu ziren. Une horretatik aurrera, Ingeniarien Erakundea soilik jarduera militarren arduraduna izango zen, jarduera zibil guztiak alde batera utziz[3]. Hala ere, Ingeniari Militarrek Cuban jarduera zibiletan parte hartzen jarraitu zuten. Horren ondorioz, Cuban garapen komertzial handia gertatu zen XIX. mendean[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Brodie, Bernard. (1973). From crossbow to H-bomb. Bloomington, Indiana University Press ISBN 978-0-253-32490-0. (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ (Ingelesez) «Royal Engineers Museum - The Corps, Ordnance and its Train (1370-1713) - Part 2» web.archive.org 2010-02-04 (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cantera Montenegro, Jesús. (2012). «Aportaciones singulares de los Ingenieros a la obra civil» Revista de historia militar 56 (1): 13–32. ISSN 0482-5748. (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hernández, Ignacio José López. (2016-05-13). «El Cuerpo de Ingenieros Militares y la Real Junta de Fomento de la isla de Cuba. Obras públicas entre 1832 y 1854» Espacio Tiempo y Forma. Serie VII, Historia del Arte (4): 483–508. doi: . ISSN 2340-1478. (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ingeniaritzaren etika
- Ingeniaritzaren historia
- Azpiegitura
- Zibersegurtasun
- Gerra
- Defentsa-kontratista
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Military Engineering College of Excellence