Lankide:Nagoresantos

Wikipedia, Entziklopedia askea

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forma koloniala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polipoak zenenkima izeneko ehun kolonial komun baten bidez lotzen dira.[1] Kanal gastrobaskular izeneko sistema konplexu eta garatua dute; gainera, elikagaiak eta sinbionteak modu adierazgarrian banatzeko erabiltzen da kanal gastrobaskular hori.[2] Koral bigunetan, kanalek 50-500 mikrometro bitarteko diametroa dute, eta metabolitoak eta zelula-osagaiak garraiatzeko aukera ematen dute.[3]

Polipoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organismo zelulanitzak eta genetikoki berdinak diren indibiduo multzoa dira polipoak; hala ere, organismo bakar bat bezala hartzen dira. Polipoek milimetro gutxiko diametroa izan ohi dute, eta erradialki simetrikoak dira. Gainera, mesoglea izenez ezagutzen den epiteliozko kanpoko geruzaz eta barneko ehun gelatinosoz osatuta daude. Erdiko ahoaren inguruan garroak dituzte eta urdailerako edo zelenterorako irekidura bakarra da. Zirrikitu hori elikagaiak irensteko  eta hondakinak kanporatzeko erabiltzen dute.

Exoeskeletoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdaila polipoaren oinarrian ixten da; bertan epitelioak kalikulo izeneko exoeskeletoa sortzen du. Kalikuloa karezko eraztun lodi batek osatzen du eta ertz erradialak eusten ditu. Ertz horiek bertikalki hazten dira eta polipoaren oinarrian agertzen dira. Polipo bat fisikoki estresatuta dagoenean, bere garroak kalizan uzkurtzen dira, organismoa harraparietatik babesteko.[4]

Polipoa kaliza bertikalen hedaduraz hazten da. Noizean behin kalizak trenkadak sortzen ditu, horrela goiko plaka basal berri bat eratzeko. Belaunaldi askoren ondoren, plakaren hedapen  koralen kare-egitura handiak osatzen dituzte koral-arrezifeak eratzeko.

Exoeskeleto karetsuaren eraketak polipoek aragonito minerala jalkitzea dakar, itsasoko uretatik eskuratzen dituzten kaltzio eta karbonato ioien arabera. Deposizio-tasa, espeziearen eta ingurumen-baldintzen arabera asko aldatzen da. [5]Polipo bakoitzaren exoeskeleto indibidualari koralita esaten zaio.

Garroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pozoia daramaten zelula ziztatzaileak garroen muturretako nematozistoak dira, eta beste organismo batekin kontaktuaren aurrean azkar askatzen dira. Garroek faringe izeneko epitelio-zerrenda uzkurtu bat ere badute.  Koralez gain, marmokek eta itsas anemonek ere badituzte nematozistoak.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polipoak hainbat organismo txikiz elikatzen dira, plankton mikroskopikoez zein arrain txikiez. Polipoaren garroek harrapakinak ibilgetu edo hiltzen dituzte beren nematozistoen bitartez. Behin harrapatuta, polipoak uzkurtu egiten dira harrapakinak urdailera zuzentzeko. Jana digerituta, urdaila berriro irekitzen da, hondakinak kanporatzeko eta hurrengo ehiza-zikloari hasiera emateko. Gainera, polipoek molekula organikoak eta disolbatutako molekula organikoak ere biltzen dituzte.[6]

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketari dagokionez, ugalketa sexualaren eta asexualaren bidez ugaltzen diren espezieak daude, askotan bi formak batera agertzen dira. Kanpo-ernalketa egiten da oro har. Hala ere, espezie batzuek barne-ernalketa egiten dute.[7]

Ugalketa sexuala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koralak sexu bidez ugaltzen dira batez ere. Koral hermatipikoen %25 inguruk (koral harritsuak) sexu bereko polipoz osatutako koloniak osatzen dituzte; gainerakoak hermafroditak dira.[8]Koral hermatipiko guztien % 75 inguru hedapen bidez ugaltzen dira; gametoak uretara askatzen dituzte ernalketan fusionatzeko planula izeneko larba mikroskopiko bat sortzeko. Larba substratuari edo haitzei itsatsi eta metamorfosia egiten da polipo eta koral berri bihurtu arte. Koral-kolonia batek urtean milaka larba sortzen ditu kolonia berri bat sortzea zailtzen duten oztopoak gainditzeko.Ugalketa sinkronikoa oso tipikoa da koral arrezifeetan, ezinbestekoa izanik  gameto maskulinoak eta emeak elkartzeko. Horretarako ingurune-seinaleetan oinarritzen dira, espezie batetik bestera aldatzen direnak, gametoak zabaltzeko denbora egokia zehazteko. Esaterako, tenperatura aldaketak, ilargi-zikloa, egunaren iraupena…

Ugalketa asexuala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koral-kolonian genetikoki berdin-berdinak diren polipoak modu asexualean ugaltzen dira, bai gemazio bai luzetarako edo zeharkako zatiketaren bidez. Ondoren azalanduko ditugu modu bi horiek.

Gemazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polipo txiki bat heldu batengandik bereiztea gemazioa da.[9] Polipo berria hazten den heinean, gorputz-atalak sortzen dira. Polipo berriaren eta helduaren arteko distantzia hazten da. Kimuak intratentakularra edo estratentakularra izan daiteke.

Dibisioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibisioaren ondorioz bi polipo sortzen dira, jatorrizkoak bezain handiak. Zatiketa longitudinala polipo bat handitzen denean hasten da eta zelenterona zatitu egiten da. Ondoren, bi polipo berriek beste gorputz-atalak eta exoeskeletoa sortzen dituzte. Zeharkako zatiketan aldiz, polipoak eta exoeskeletoak zeharka bi zatitan banatzen direnean gertatzen da. Horrek esan nahi du ondorengo batek disko basala (beheko aldea) izango duela eta besteak ahoko diskoa (goiko aldea). Polipo berriek banan-banan sortu behar dituzte falta diren piezak.

Kontserbazio egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mehatxua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait ikerketaren arabera, koralezko arrezifeen kopurua beherantz doa mundu osoan.[10] Koral-ekosistemen mehatxuen artean  hurrengo hauek aurkitzen dira: korala erauztea, nekazaritzako eta hiriko isurketak, materia organikoaren eta ez-organikoaren kutsadura, gehiegizko arrantza, lehergailuekin arrantzatzea, koral-gaixotasunak… Hala ere, mehatxurik handienak hauek dira: itsasoaren tenperatura igotzea, itsasoaren maila igotzea eta ozeanoen azidotzearen ondorioz pH-a aldatzea. Orain aipatutakoak berotegi-efektuko gasen emisioekin lotuta.[11] 1998an, koralezko arrezife guztien % 16 hil ziren itsasoaren tenperatura igotzearen ondorioz.[12]

Uraren tenperatura 1-2 gradu baino gehiago aldatzeak edo gazitasuna aldatzeak koralak kaltetu ditzake. Ingurune egoera horietan, koralek beren zooxantelak kanporatzen dituzte, eta koralaren ehunek beren eskeletoen zuria erakusten dute, koral-zuriketa deritzo.

Estimazioek adierazten dute koralezko arrezife guztien % 10 inguru arriskuan daudela giza jardueren ondorioz.[13] Kalkulatzen da 2030ean koralezko arrezifeen %  50 suntsi daitezkeela. Horri aurre egiteko, nazio gehienek ingurumen-legeak ezarri zituzten itsas ekosistema garrantzitsu hori babesteko.[14]

Babesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koralen dibertsitatea

Koralezko arrezifeak kalte antropogenikoetatik babestu daitezke, eremu babestu deklaratzen badira, adibidez, itsas eremu babestua, biosferaren erreserba, itsas parkea, monumentu nazionala, gizateriaren ondarea, arrantzaren kudeaketa eta habitataren babesa. Gaur egun, gobernu askok  arrezifeetatik korala ateratzea debekatu dute. Aldi berean,  kostaldeko bizilagunei haien babesaren eta ekologiaren berri ematen diete. Zenbait neurrik egoera hobetu dezakete, esaterako, itsas belarjaleen habitata babestea eta leheneratzea. Hala ere, tokiko kalteak, mehatxu globalak eta epe luzeagoko kalteak (azidotzea, tenperatura-aldaketa eta itsas mailaren igoera, besteak beste) murriztea erronka handia izaten jarraitzen du. Hain zuzen, duela gutxi egindako ikerketen arabera, 2016. urtean koralen % 35 inguru hil zen.[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Marshall, Alan John. (©1980-). Zoología. (7. ed. argitaraldia) Reverté ISBN 84-291-1833-0. PMC 39286591. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  2. Calvo Shadid, Annette; Breedy Shadid, Odalisca. (2002-07-01). «Glosario tetralingüe de términos aplicados a la morfología y anatomía de Octocorallia (Coelenterata: Anthozoa)» Revista de Filología y Lingüística de la Universidad de Costa Rica 28 (2): 139.  doi:10.15517/rfl.v28i2.4493. ISSN 2215-2628. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  3. (Ingelesez) Gateño, D.; Israel, A.; Barki, Y.; Rinkevich, B.. (1998-04). «Gastrovascular Circulation in an Octocoral: Evidence of Significant Transport of Coral and Symbiont Cells» The Biological Bulletin 194 (2): 178–186.  doi:10.2307/1543048. ISSN 0006-3185. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  4. Paré, François. (1987-03). «Linda Schinke-Llano. Foreign Language in the Elementary School: State of the Art. Orlando, Fl.: Harcourt Brace Jovanovich, 1985» The Canadian Modern Language Review 43 (3): 566–566.  doi:10.3138/cmlr.43.3.566a. ISSN 0008-4506. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  5. KRITZER, JACOB P.; SALE, PETER F.. (2006). «The Metapopulation Ecology of Coral Reef Fishes» Marine Metapopulations (Elsevier): 31–67. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  6. Murphy, Richard C.. (2002). Coral reefs : cities under the sea. Darwin Press ISBN 0-87850-138-X. PMC 48077492. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  7. Veron, J. E. N.. (1992). Hermatypic corals of Japan /. Australian Institute of Marine Science, (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  8. Veron, J. E. N.. (2000). Corals of the world. Australian Institute of Marine Science ISBN 0-642-32236-8. PMC 43734090. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  9. Barnes, R. S. K.. (1999). An introduction to marine ecology. (3rd ed. argitaraldia) Blackwell Science ISBN 0-632-06058-1. PMC 47010600. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  10. Goodbody-Gringley, G.; de Putron, S. J.. (2009-08-20). «Planulation patterns of the brooding coral Favia fragum (Esper) in Bermuda» Coral Reefs 28 (4): 959–963.  doi:10.1007/s00338-009-0539-z. ISSN 0722-4028. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  11. Uso de sugammadex en el Hospital Carlos Andrade Marín Periodo de octubre 2011- diciembre 2012.  doi:10.36015/cambios.v22.n22.2014.811. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  12. ., Redacción. (1980-01-01). «Resumen del Seminario sobre temas de industrialización celebrado en el Colegio de México el jueves 15 de noviembre de 1979» Estudios Demográficos y Urbanos 14 (01): 130–139.  doi:10.24201/edu.v14i01.496. ISSN 2448-6515. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  13. Buckmaster, Cindy A.. (2016-06-21). «Dr. Collins, please save our chimps!» Lab Animal 45 (7): 271–272.  doi:10.1038/laban.1041. ISSN 0093-7355. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  14. Hidaka, Michio. (2016). «Life History and Stress Response of Scleractinian Corals» Coral Reefs of the World (Springer Japan): 1–24. ISBN 978-4-431-54363-3. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  15. (Gaztelaniaz) País, El. (2016-05-30). «Muere el 35% del coral de la Gran Barrera de Australia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).