Wikipedia, Entziklopedia askea

Namauren/Proba orria


PLAZAOLA BIDE BERDEA./: Andoain-Plazaola-Leitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazaolako bide berdea antzinako Plazaolako burdinbidetik pasatzen den 24'7 kilometroko bidea da. Leitzaran ibaia ondoan du eta Andoaindik Leitzararaino iristen den arren, Lekunberrin ere du azken geltokia.



Lehen bertatik trenbidea zegoen, lehenik burdina eramaten zuena, ondoren, bidaiariak. Gaur egun, pasabide bat da, oinez zein bizikletan joan daitekeena.


Harana honek ondare natural zoragarriak ikusteaz gain, beste altxor asko gordetzen ditu: historiaurreko monumentuak, artzaintza, meategiak, burdinolak, errotak... Gainera, ibaiaren eta haren ibaiadarren zatirik handiena biotopo babestu izendatu da.

Nola iritsi bide berdera?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leitzaran haranera edo plazaolako bide berdera iristeko, bide anitz daude izan ere, bidea pasatzen diren herri guztietatik sar daiteke. Hoietako bat Andoaindik izan daiteke, Renfeko geltokitik gora dagoen bide seinaleztatutik. Beste aukera bat, Lekunberriko Plazaola geltokitik izan daiteke, bertan ere bide seinaleztatua dago.

   Ba al dakizu   
Trenbidearen aztarnak oraindik daudela eta gainera Leitzako geltokiak 487 metroko altuera duela?

Oso bide polita eta erraza da familia guztiarekin joateko. Gaur egun, internetetik hainbat aukera, argazki eta bisita gidatu daude bide hau egiteko. Gainera, bidea seinaleztatuta dago eta beraz, zaila da bertan galtzea.

Andoain eta Leitza arteko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost zati ditu, eta Andoaingo Udala da zatien 5,4 kilometroren jabea, eta 4,8 kilometro daude egokituta, bai lurzoruan, bai paisaian. Bidearen gainerakoa Gipuzkoako Foru Aldundiarena da, eta konpondu zuen lurzorua 2001ean. Eta 2006an, tuneletan, eremu zailenetan jarri zen argia.

Andoain-Otegieta tartea (Otita)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2,4 kilometro neurtzen du eta zorua asfaltatuta dago. Ibilbidea Urigain etxean hasten da, La Salle etorbidean. Etxe artean ibiltzen zara iturri batera iritsi arte. Ondoren, bi paper-denda, ehun-fabrika bat, tunel bat eta Goiko-errota (edo Sasi-errota) ikusten dira.

Auzokalteko zubitik eta Otegietako tuneletik igaro, eta, amaieran, bidegurutze batera iristen da, aparkalekua duena: Otegieta.

Otegieta-Olloki tartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tarte honek 7,5 kilometro neurtzen ditu eta baimendutako kamioiak pasa daitezke. Ibilbidea hasi bezain laster, ibaiaren eskuinaldean, Olaberri baserriaren hondakinak ikusten dira eta arrain-haztegi bat zegoen tokia. Aurrera jarraituz, Presaburu, Andoaingo azken baserria eta Angiturri iturria eta Olaberri, Bertxin eta Iberdrola edo Leizarango zentral hidroelektrikoak ikusiko ditugu.

Aurrerago Amasaolako eskalada eskola dago eta aurrerago Larbarrain burdinola. Ibilbidea beste iturri batetik igarotzen da. Iturri hori Mugetako zentralaren azpitik igarotzen da eta Bixera edo Bertxingo Txapelaren pasabide estura iristen da.

Inturiako tunel eroria zeharkatu eta Inturiara iritsiko gara. Hurrengo tunelaren ondoan Inturiako presa dago, 2013 eta 2016 artean eraitsia. Bi kilometro eta lau tunel gehio eta Olloki dago.

Olloki-Ameraun tartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 kilometro hartzen ditu eta ibilbidearen erdia baino lehen Beriñas baserria dago, oraindik erabiltzen jarraitzen duena. Beriñaseko burdindegiko etxebizitza bat izan zen, baina dagoeneko desagertuta dago. Hiru kilometro gehiago eta Ameraunera iritsiko gara, beste iturri bat dagoen lekura.

Ameraun-Plazaola tartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 kilometroko tartea da. Lehenengo lau tunelak pasatzean, zortzi begiko akueduktu bat aurkituko dugu, Ameraungo erdiguneko kanalekoa. Bide pixka bat desbideratuz Mustar zar bisita daiteke.

Mustarreko minerala kiskaltzeko labeen azpitik igaroko gara. Aurrerago, Plazaola 1 zentrala dago. Bertan, beste iturri bat, tunel bikoitz bat eta Barrenolako Erdi Aroko burdinola egon zen lekua daude.

Handik gutxira, ezkerretara, Bizkotx meategietako trenaren adarra dago. Handik, Bizkotxeko minerala kiskaltzeko labeetara eta trenerako kargalekuetara ere iristen da.

Aurrerago, beste adar bat ikusiko dugu, eta Plazaolara iritsiko gara. Plazaola bide berderako sarbideetako bat da.

Bide berdearen ibilbidea

Plazaola-Leitza tartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken tartea da, 4,5 kilometro ditu eta asfaltatuta dago. Ibilbidea hasi eta pixkat aurrerago, Urto txiki baserria dago. Hau bide berdera sartzeko beste puntu bat da. Aurrerago, Gazpillotxiki tuneletik eta Aresoko geralekua egon zen bidegurutzetik igaroko gara, eta, ondoren, Martikoneako tunela eta Leitzako geltokira iristeko zubibide bat zeharkatuko ditugu.


Hemen uzten dizkizuegu galdera batzuk, ikasgelan erantzun ditzakezunak, lagunekin edo nahi duzutenekin:

Klikatu hemen