Leitza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leitza

 Nafarroa Garaia
Leitza udalerriaren ikuspegi orokorraPlazaolako bide berdetik ikusita.
Leitza udalerriaren ikuspegi orokorra
Plazaolako bide berdetik ikusita.
Leitzako bandera

Leitzako armarria

Izen ofiziala Leitza
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Leitzaldea
Alkatea Oier Eizmendi (Bildu)
Herritarra leitzar
Koordenatuak 43°4′45″N 1°54′52″W / 43.07917°N 1.91444°W / 43.07917; -1.91444Koordenatuak: 43°4′45″N 1°54′52″W / 43.07917°N 1.91444°W / 43.07917; -1.91444

Navarra - Mapa municipal Leitza.svg

Eremua 58 km2
Garaiera 490 m
Distantzia 50,5 km Iruñera
Posta kodea 31.880
Biztanleria 2.906 bizt. (2014)
Dentsitatea 50,1 bizt./km²
http://www.leitza.net/

Leitza[1] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da. Iruñeko merindadean dago kokatuta, Leitzaldea izeneko eskualdean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leitza Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean dago, Gipuzkoako mugatik gertu, eta Nafarroako hiriburutik 50 bat kilometrora. Mendirik altuenak hegoaldean daude, Guratz (955m) eta Korneta (1.054m).

Iparraldean Goizueta; hegoaldean Larraun; ekialdean Ezkurra; hego-ekialdean Basaburua; eta mendebaldean Areso eta Berastegi, (Gipuzkoa) mugakide ditu.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimaren ezaugarrietako bat euri ugari eta erregularrak dira. Horrez gain, aldaketa termiko txikia dela eta, urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa da. Prezipitazioak 1.600 eta 2.000mm bitartekoak dira, hegoaldeko mendietan 2.000mm baino gehiago jausten dira. Urteroko egun euritsuak 180 baino gehiago dira.

Udalerrian hosto erorkorreko zuhaitzak nabarmentzen dira, pagadiak udalerriaren gunerik altuenetan, hariztiak beheko haranetan, eta gaztainondoak erdialdeko lurretan. Birlandaturiko pinu lariziar (Pinus nigra), insignis eta alertzeak 650 hektarea hartzen dituzte.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunetik kanpo, Leitza inguruko mendi batean, itsasoaren mailatik 668 metrora, Nafarroako gobernuak 1986an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leitza eta inguruko lursailak Ezkurrako mendatetik ikusita.

Leitzako udalerria ondoko auzoek osatzen dute:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leitza udalerriaren ikuspegi orokorra.

Leitza udalerriaren mugetan Aritz-Ireberko Bioztain I eta Bioztain II trikuharriak daude, gizakiak inguruetan utzitako aztarnarik antzinakoena.

1847an herrian 4.000 errealeko zuzkidura zeukan eskola, hiru onuradun zeuzkan eliza, hiru burdinola, kupre lantegia, paper lantegia, zortzi sutegi, eta irina ekoizten zuten hiru errota zeuden.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria (manufaktura-industria, papergintza), eraikuntza, zerbitzuak, abeltzaintza (behiak, ardiak, behorrak, txerri eta hegazti-haztegiak) eta basogintza (pagoa, haritza, pinua).

Leitzako plazako ikuspegia.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. menden 1960ko hamarkadara arte biztanle kopuru aski egonkorra mantendu ondoren, 1960tik 1980ko hamarkadara hazkunde handia bizi zuen Leitzak, eta populazioa bikoiztu egin zen. Ordutik, beheranzko joera txikia izan du biztanle kopuruak.

Leitzako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 104 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,60 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an EHk (6 zinegotzi) hartu zuen alkatetza. EAk (3) eta UPNk (2) osatu zuten udalbatza; 2001ean ETAk José Javier Mujika Astibia UPNko zinegotzia hil zuen.

2003an ezker abertzalearen inguruko Larrain zerrenda legez kanpo utzi zuten; hori dela eta UPNk (5 zinegotzi) irabazi zuen. Aldiz, Aralarrek (4) eskuratu zuen alkate kargua EAko bi zinegotzien laguntzaz.

Leitzako alkatea Eusko Abertzale Ekintza alderdi politikoko Javier Zabalo Betelu izan zen 2007-2011 legealdian. Udaletxeko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 41 izan ziren (emandako guztien %2,24) eta boto zuriak 37 (%2,07). Abstentzioa %26,72koa izan zen.

2011ko hauteskundeetan, Bilduk hamaika zinegotzietatik 9 lortu zituen 1.283 bozkekin (%76,14). Derecha Navarra y Española alderdiak zinegotzi 1 lortu zuen 188 bozkekin (%11,16). Azkenik, UPNek 130 bozka lortu zituen (%7,72) eta beraz zinegotzi bakarra. Bilduk gehiengo osoa zuenez, Oier Eizmendi alkate izendatu zuten.

Alderdi politikoa 2011 2007 2003
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Bildu  %76,14 9 - - - -
Derecha Navarra y Española (DNE)  %11,16 1 - - - -
Unión del Pueblo Navarro (UPN)  %7,72 1  %19,52 2  %38,35 5
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) - -  %47,32 6 - -
Eusko Alkartasuna (EA) - -  %23,38 3  %21,91 2
Aralar - -  %7,72 0  %37,42 4

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011 Oier Eizmendi Astibia (Bildu)
2007 Javier Zabalo Betelu (EAE)
2003 Patxi Saenz Lazkano (Aralar)
1999 Tomas Azpirotz Alkotz (EH)

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Elbarren kalea, 1

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ceferino Apezetxea eta semeak autobus konpainiak Goizueta eta Leitza bitarteko linea ustiatzen du. Geltokia Leitzako Banco Santanderren bulegoaren aurrean dago.

Horrez gain, Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Leitza eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %91,16k zekien euskaraz. Leitzan mintzatzen den euskara Iparraldeko Goi Nafarrera da.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leitzako festak abuztuaren 10etik 15era ospatzen dira; egun nagusia abuztuaren 11 da, San Tiburtzio.

Inauteriak urtarrileko laugarren igandearen arabera hasten dira. Larunbata, igandea, astelehena eta asteartea hartzen dituzte.

Leitzar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

       

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leitza