Olloki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Olloki
Esteribar, Euskal Herria

Olloki01.jpg

Herri zaharraren ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Esteribar
Koordenatuak 42° 50′ 31″ N, 1° 34′ 52″ W / 42.841944444444°N,1.5811111111111°W / 42.841944444444; -1.5811111111111Koordenatuak: 42° 50′ 31″ N, 1° 34′ 52″ W / 42.841944444444°N,1.5811111111111°W / 42.841944444444; -1.5811111111111
Olloki hemen kokatua: Euskal Herria
Olloki
Olloki
Olloki hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Olloki
Olloki
Demografia
Biztanleria 695

Olloki Iruñerriko herrietako bat da. Azken urteotan herrian eraiki diren etxebizitza kopurua dela eta (600 bat guztira), populazioa asko handitu da: 2006eko erroldan, 100 biztanle zituen; 2011ko urtarrilaren 1eko erroldan, berriz, 695 biztanle.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olloki kontzejuaren ikuspegia.

Olloki Nafarroa erdialdean dago, Iruñerriko gune metropolitarraren ipar-ekialdean, Esteribarko haranaren hegoaldeko muturrean. Hala, bada, Esteribar kontzejukoa izan zen 2005eko abenduaren 1 arte. Azken urteotan Iruñerriak hirigintzan eta biztanlerian izandako hazkundeak eraginda, Olloki gaur egun Iruñerri kontzejukoa da.

Erliebeari dagokionez, Olloki haran estu baten ekialdeko muinoan ezartzen da, Ezkaba mendiaren ondoan. Herri zaharra ekialdeko muinoaren gainean altxatzen da, eta etxe berriak hego-ekialderantz eraiki dira Eguesibargo Altzuza kontzejurantz. Bestalde, haranaren behealdea NA-2372 errepideak zeharkatzen du.

Iparraldean Ezkabarteko Arre kontzejuarekin egiten du muga, hegoaldean Uharterekin, eta ekialdean Eguesibargo Altzuzarekin.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ollokiko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011
20 17 14 21 30 25 71 324 444 518 595 695

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ollokiko armarria.
  • San Adrian eliza (XII. mendeko eraikina)
  • Armagintzako kaboaren jauregia

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki Ollokiko kontzejuaren ekonomiaren ardatza nekazaritza izan den arren, 2000ko hamarkadan hasitako garapenaren ondorioz, kontzejuaren behekaldean, hainbat enpresarentzako industrialdea eraiki da. 2005. urtean Nafarroako Cinfa laborategiak 47.000 metro karratuko eraikin berria eraikitzen hasi zen, industrialde hartan, lanak bi urte beranduago amaituz.[1]

Azpiegiturak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Ollokin:

Linea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona23.GIF Bianako Printzearen plaza - Olloki 06:30 - 22:00 60´

Horrez gain, Autobuses Artieda autobus konpainiak Olloki Iruñearekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Konpainia berdinaren bigarren lineak (Eugi eta Iruñea bitartekoa), geltokia dauka herrian. Ibilbidea honakoa da.

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa


Esteribar
Agorreta | Antxoritz | Akerreta | Errea | Eugi | Ezkirotz | Gendulain | Idoi | Ilarratz | Ilurdotz | Inbuluzketa | Iragi | Irotz | Irure | Larrasoaña | Leranotz | Olloki | Osteritz | Saigots | Sarasibar | Setoain | Urdaitz | Urtasun | Usetxi | Zabaldika | Zubiri | Zuriain