Lankide:Ngarcia214/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Highxtar.
LaburduraHighxtar
MotaAldizkari digitala
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelera eta ingelesez
FormatuaDigitala
Gai nagusiamodaz, kaleko kulturaz, sneakerrez, arteaz, musikaz eta streetwear-ri buruzko artikuluak
Banaketa
MaiztasunaEgunero artikulu berriak
Historia
IdeologiaProgresista ezkertiarra
https://highxtar.com/

Highxtar.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Highxtar. sormenezko adierazpen-moduei buruzko eskaintza berria adierazten duen eta modaz, kaleko kulturaz, sneakerrez, arteaz, musikaz eta streetwear-ri buruzko artikuluak argitaratzen dituen aldizkari birtual bat da. Haren lema honako hau da: "Tokiko bizitza garaikidea zirraragarri egien duten produktuei eskainitako aldizkari digitala". Esaldi hori euren sare sozial guztietan partekatzen dute, profilean.

Edukien azalpena.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi edizio ditu: ingelesez eta gaztelaniaz. Eta aldizkariaren eduki guztiak bi hizkuntza horietan irakurri daitezke. Magazine honek ez du paperezko ediziorik saltzen.

Aldizkari digital edo magazin hau hamaika ataletan sailkatzen da. Eta egunero artikulu berriekin aktualizatzen da. Lehenik eta behin, "Portada" deituriko atala dugu, atal hau web-gunean sartzean irekitzen den atala da. Bertan igotako azken artikuluak agertzen dira, gai guztietako azken artikuluak. Portada 5 atal ditu, hasieran esagunratsu diren 3-4 artikulu agertzen dira. Horren ostean, "Azkenengoak" izendatutako azpi-atala, eta igotako azken artikuluak agertzen dira. Beherago, "Irakurri behar duzu" zatia. Horretan, Highxtar.-ek gomendatzen dituen hainbat artikulu azaltzen dira. Ondoren, "Elkarrizketak" izenekoa dugu, eta izenak esanten duen moduan, azkenengo elkarrizketak argitaratzen dira. Eta portadarekin bukatzeko, "#Fashionweek" izeneko azpi-atala dago. Sekzio honetan, Fashion Week inguruko artikuluak argitaratzen dira.[1] Portadaren azpian, modan zentratuta dagoen atala dago, "Moda" deiturikoa. Izenak ondo esaten duen moduan, modari buruzko artikuluak argitaratzen dira bertan.[2] "#Sneakers" Highxtar duen beste atal bat da. Horretan, zapatilei buruzko azken berriei buruz idazten dituzte.[3] "Musika" deituriko beste atal bat dago, bertan aurrekoetan bezala, musikari buruzko artikuluak diazten dituzte, estilo guztietako musikari buruz, modu internazional batean.[4] "Edertasuna" izeneko atalean, gorputzerako eta edertasunerako erabiltzen diren produktuei buruzko azken berriak daude.[5] "Artea" atalean, arteari buruzko hainbat artikulu argitaratzen dituzte[6]. "Internet" deituriko atal bat agertzen da eta horretan teknologiari buruzko gaiak argitaratzen dira, zehazki teknologia biltzen dituen azken berriei buruz argitaratzen dute.[7] Hurrengo atala "Tech" izena du eta aurrekoarekin lotuta dago. Izan ere, artikulu batzuk batera argitaratzen dira bi atal hauetan. [8] Artikuluak argitaratzen diren azken atala "Elkarrizketak" du izena. Honetan, Highxtar egiten dituen elkarrizketa guztiak igotzen dira, batzuk idatziz; eta beste batzuk, beste aplikazioetan igotako elkarrizketako lotura agertzen da.[9] Aldizkariaren atalekin bukatzeko "Kontaktua" eta "Agentzia" izeneko atalak daude. Lehenengo horretan, Highxtar-ekin kontaktuan jartzeko orria agertzen da. Izan ere, 4 helbide agertzen dira: haiekin kontaktatzeko, hello@highxtar.com; arropa bidalketen inguruko helbidea, submit@highxtar.com; publizitaterako eta kolaborazioetarako helbidea, press@highxtar.com; eta azkenengo helbidea, onlineko dendaren inguruko helbidea, store@highxtar.com.[10] Eta bigarrenean, Highxtar. enpresak duen agentziaren inguruan hainbat informazio adieratzen da. Agentziaren izena "Highxtar.lab." izena du.[11]

Ostiralero, bi artikulu argitaratzen dira "Highxtar Weekends" deiturikoa. Horretan, asteburuan Madrilen eta Bartzelonaen egin daitezkeen hainbat ekintza egiteko informazioa ematen da.

Artikulu bat argitaratzen den bakoitzean mezu bat heltzea nahi bada, "Newletter" izenko atal bat dago, non helbidea jarriz gero mezu bat helduko da helbide horretara artikulu bat argitaratu dela esanez, artikulu hori irakurtzeko estekarekin.

Highxtar.lab.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Highxtar.lab Highxtar. sortutako agentzia bat da. 2018an Highxtar.lab sortu egin zen. Izan ere, agentzia bat da non edukia, marketing digitala, esperientziak eta managenemt-a kontuan hartzen duten funtsezko lau atalak dira. Proiektu honekin bilatzen dute mugimendu berriak eta komunikazio medio berriak aurkitzea enfoke banguardista eta innobatzailea konbinatzen. Proiektu baten kontzeptuaren garapenetik hasi eta online plataformako kudeaketara arte arduratzen dira, branding pertsonala dela edo merkataritza proiektu bat dela. Asmoa da kontsumitzailearekin kontaktatzea, atentzioa deitzea, eta hari balioak eta mezu zuzena helaraztea.

Highxtar.store.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan, hedabideak egiten duen arropeko kapsulak saltzen dira. Hainbat artistekin egindako arropa kolaborazioak daude. 2 euro eta 40 euro arteko prendak saltzen dira bertan.

Highxtar.radio.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Highxtar.radio -ren irudia

Atal honetan Highxtar. egindako elkarrizketak entzun daitezke.

Negozio eredua eta ildo editoriala.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Highxtar. magazina webgunean hutsean irakurri daiteke. Baina eduki esklusiboak eta mugagabeak nahi izanez gero, premium egin zaitezke hilabetean 1€ ordainduta edota 10€ urtean ordainduta.

Ildo editorialaren inguruan esan dezakegu progresista ezkertiarra dela. Nolanahi ere, Highxtar.-ek ez du politikaren inguruko arloko artikuluak publikatzen eta idazten. Baina hedabidea ezkertiarra dela ikuspuntu progresista batekin esan daiteke tratatzen diren mintzagaiak aurrerakoiak direlako, eta behin baino gehiagotan artikuluetan salatu egin direlako hainbat gai.

Sare sozialak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Highxtar. momentu honetan soilik 4 sare sozial maneiatzen ditu: Instagram, Youtube, Facebook eta Twitter. Baina azken hau ez daukate webguean igota.

  • Instagram-en ia 40 mila jarraitzaile dituzte eta egunero "stories"-etara webgunean argitaratutako artikulu guztiak igotzen dituzte, eta publikazioetan egunero argazkiren bat publikatzen dute, baina egungo artikulu bereziarekin.[12]
  • Youtube-n 1700 harpidetu inguru dituzte eta ez dute egunero bideoak igotzen. Izan ere, artikuluren bat bideoa izanez gero bai igoko dute. Normalean, podcast-ak, elkarrizketak, publizitateko trailerren bat edota kontzerturen bat igotzen dituzte.
  • Twitter-en ia 1000 jarraitzaile dituzte eta webgunean argitaratutako artikuluak txio moduan igotzen dituzte, artikulua osorik irakurtzeko link-arekin.[13]
  • Facebook-en 1,3 jarraitzaile dituzte. Sare sozial honetan, Twitter eta Instagramekin egiten duten bezala, artikuluaren hasiera jartzen dute eta amaieran link-a aipatzen da artikulua osorik irakurtzeko. [14]

Erreferentziak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «HIGHXTAR.» HIGHXTAR. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  2. (Gaztelaniaz) «Moda» HIGHXTAR. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  3. (Gaztelaniaz) «Sneakers» HIGHXTAR. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Música» HIGHXTAR. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  5. (Gaztelaniaz) «Beauty» HIGHXTAR. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  6. (Gaztelaniaz) «Arte» HIGHXTAR. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  7. (Gaztelaniaz) «Internet» HIGHXTAR. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  8. (Gaztelaniaz) «Tech» HIGHXTAR. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  9. (Gaztelaniaz) «Entrevistas» HIGHXTAR. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  10. (Gaztelaniaz) «Contacto» HIGHXTAR. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  11. (Gaztelaniaz) «HIGHXTAR.lab. | El lado creativo de Highxtar.» HIGHXTAR.lab. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  12. «Login • Instagram» www.instagram.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  13. «https://twitter.com/highxtar_» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  14. «Highxtar.» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).