Lankide:Niriartgar1/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Teknofobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordenagailuei, beste teknologia askoren artean, teknofoboek beldur diete.

Teknofobia (grekotik τέχνη - technē , "artea, trebetasuna, ofizio"[1] y φόβος - phobos , "beldurra"[2]​) teknologia berriekiko edo gailu konplexuekiko, bereziki ordenagailuekiko, beldurra edo ezinikusia da.[3]

Kontzeptu horri buruz egindako interpretazioak ugariak diren arren, badirudi konplexuagoa dela, teknologiak erritmo geldiezinean eboluzionatzen jarraitzen duelako eta. Teknofobia, beldur irrazionala bezala erabiltzen da, baina beste batzuek beldur justifikatuak dituzte. Ziberfobiarekin lotzen da.

Larry Rosen, doktore, psikologo, ikertzaile eta Kaliforniako Unibertsitate Estataleko irakasle dena, teknofobiaren hiru maila banatu izan zituen: "erabiltzaile deserosoak", "teknofobo kognitiboak" eta "teknofobo grinatsuak".

Ideia teknofobikoen adibideak aurki daitezke arte forma anitzetan, Frankenstein bezalako literatur lanetatik hasi eta Metropolis bezalako filmetaraino. Lan horietako askok teknologiaren alde ilunago bat erretratatzen dute, teknofobikoak direnek hautematen duten bezala.

Prebalentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adituek ez dakite zehazki zenbat pertsona sufitzen duten teknofobia, baina, badakite, helduagoetan ohikoagoa da. Pertsonak zahartzen diren heinean teknologia erabiltzeari uzten diote. Internet erabiltzen duten helduen bataz bestekoa hurrengoa da:[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

X= Adina eta Y= Portzentaia

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknofobia Industria Iraultzaren hastapenekin hasi izan zen. Kalifikatu gabeko eta gaizki ordaindutako gizon, emakume eta haurrekin artisauen lana egiteko gai ziren makina berrien garapenarekin, lanbide batean lan egiten zutenak beren bizibideengatik beldurtzen hasi zirelako. 1675ean, ehule talde batek bere lanak ordezkatu zituzten makinak suntsitu zituen. 1727rako, Parlamentuak makinak eraistea delitu nagusi bihurtu zuen. Ekintza horrek, ordea, ez zuen indarkeria-oldea geldiarazi. Luditak, langile antiteknologikoen talde bat, «ludd» izenarekin batu ziren 1811ko martxoan, markoak ehuntzeko funtsezko osagaiak kenduz, etxeak hornigaiengatik erasoz eta eskubide komertzialak eskatuz, indarkeria handiagoarekin mehatxatzen zuten bitartean. Uzta txarrek eta elikadura-istiluek lagundu zioten haren kausari, populazio urduri eta asaldatua sortu baitzuten jarraitzaileak erakartzeko.[5]

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknofobiak larritasun-sintomak eragin ditzake teknologia berriei aurre egitean. Beldur hori fobia espezifiko gisa hartzeko bezain larria bada, eta antsietate-nahasmendu mota bat bada, teknofobia duten pertsonek honako sintoma hauek izan ditzakete: [6]

  • Bularreko mina
  • Zorabioa
  • Goragaleak edo gorakoak
  • Taupada azkarrak
  • Arnasa hartzeko zailtasuna
  • Transpirazioa
  • Dardara

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediku batekin hitz egin behar da teknofobia sintomak eguneroko bizitzari aurre egiteko gaitasuna oztopatzen ari badute. Beldur eta antsietate sentimenduak murrizteko tratamenduak daude. Medikuak iradoki ditzakeen tratamenduetako batzuk dira:[7]

  • Jokabide kognitiboaren terapia (CBT): beldur sentimenduak sortzen dituzten pentsamendu negatiboak identifikatzea eta aldatzea da. Terapeuta batekin hitz egitean datza, pentsamendu irrazionalak direnean antzematen ikasteko eta modu positibo batean aurre egiteko.
  • Antsietate sintomei aurre egiteko, medikamentuak har daitezke, antidepresiboak, benzodiazepinak eta beta-blokeatzaileak adibidez.
  • Esposizio terapia: Teknologiarekin zer ikusia duen bedurraren eraginpean egotea esan nahi du, antsietatea pixkanaka baretzen den arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, τέχν-η» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  2. «Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, φόβος» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  3. (Ingelesez) «Definition of technophobia | Dictionary.com» www.dictionary.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  4. «Technophobia: Causes, Symptoms & Treatment» Cleveland Clinic (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  5. «Luddite History -- Kevin Binfield -- Murray State University» web.archive.org 2010-06-10 (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  6. «Symptoms | Anxiety and Depression Association of America, ADAA» adaa.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  7. (Ingelesez) «Technophobia: Definition, Symptoms, Traits, Causes, Treatment» Verywell Mind (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).