Frankenstein

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frankestein edo Prometeo modernoa
Frankenstein 1818 edition title page.jpg

Frankensteinen lehen argitalpena.

Egilea Mary Shelley (1818)
Generoa Eleberria
Datuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Argitaratzailea (Lackington, Hughes, Harding, Mavor & Jones)
Herrialdea Erresuma Batua
Euskaraz
Izenburua Frankenstein; or, The Modern Prometheus
Itzultzailea Iñigo Errasti
Argitaratzailea Erein - Igela (2013)
Bilduma Liburutegi Unibertsala
Orrialdeak 289
ISBN ISBN 978-84-9746-814-5
1831ko Frankensteinen marrazki batean.

Frankenstein Mary Shelley idazle britainiarrak idatzitako libururik ezagunenaren izenburua da, 1818an lehen aldiz argitaratua sinatu barik. Eleberri hau, izuikararen genero literarioko aitzindarietako bat da. Halaber, Frankenstein eleberriak zientzia-fikzioaren hastapena zedarritu zuela esan dute batzuek, Brian Aldissek kasu. Shelleyk liburu honen lehenengo bertsioa idatzi zuen garaian, elektrizitatearen lehen erabilpen praktikoak azaltzen ari ziren, (Alessandro Volta italiarrak, 1800. urtean asmatu zuen pila elektrikoa). Garai horretan, elektrizitatearen bidez, bizitza sor zitekeela ere uste zen, eta honi buruzkoa da eleberri honetan kontatzen den istorioa. Eleberriaren izenburu osoa, "Frankenstein edo Prometeo modernoa" da. Ekintza benetako gertakarietan oinarritzen da: 1815. eta 1816. urteetan Ipar Hemisferioan Tanbora sumendiak "sumendi negua" deritzona sortu zuen gosetea, izua eta nahasteak ekarriz.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorio honetako protagonista nagusia, Victor Frankenstein da, Ingolstadten medikuntza ikasten ari den ikasle suitzar bat. Bere nahia, elektrizitatearen bidez, bizia sortzea da. Honegatik, hildako pertsonen gorputz atal ezberdinak batzen ditu. Eta, honela, gorputz berri bat sortzen du. Bere ustetan, elektrizitatea baino ez da falta, gorputz berri horri bizia emateko. Halako batean, bere laborategiaren kanpoaldean, tximista bat erortzen da. Eta, tximista horren elektrizitatea, Victorrek asmaturiko izaki berria dagoen ohexkarantz zuzentzen da. Handik gutxira, berak asmaturiko izakia, ohexkatik altxatzen da. Izaki hau, istorio osoan inongo izenik ez duena, laborategitik irteten da, beste gizaki batzuekin harremanak izateko asmoz. Baina, jende guztiak, bera ikustean, bereganako mespretxua eta onarpen eza erakusten dio. Arrazoi honegatik, Victorri, neskalagun bat sortzeko eskatzen dio. Eta honek, onartu egiten du. Berak sortutako izakiak, ez dio Victorri begirik kentzen, prozesu guzti hortan. Baina, bere kontzientziak zigorturik, Victorrek, bere izakiaren neskalaguna desegitea erabakitzen du, azken honi bizia eman aurretik. Eta, honela, halako batean, izakiak, Victorren neskalaguna akabatzea erabakitzen du. Baita honen lagunik onena eta beste hainbat senide ere. Honen ondorioz, Victorrek, bere izakia azken muturreraino jarraitzea erabakitzen du, eta Artikoko izotzetan hartzen duen itsasontzi batean hiltzen da Victor. Ondoren, honen izakiak hartzen du itsasontzia, eta hauxe esaten dio kapitainari:

«Ez zaitez beldur izan, ez dut gaiztakeria gehiagorik egingo. Nire lana bete hurren dago. Ez zure heriotza, ez beste ezein gizakirena ez da beharrezkoa nire izatearen ibilbidea azkendu eta nahitaez egitekoa dena burutzeko; nirea, ordea, bai. Ez pentsa luzamendutan ibiliko naizenik sakrifizio hori egiteko. Honaino ekarri nauen izotzezko baltsan urrunduko naiz zuen ontzitik, eta Lurraren ipar muturraren bila joango naiz. Su-meta bat prestatu, eta erraustu egingo dut gorputz zorigaiztoko hau, hartara haren hondakinek ez baitiote inongo argirik eskainiko nire moduko izaki bat sortzeko asmoa izan lezakeen ezein sakrilego jakingura dohakaberi».

Pertsonaiak [aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Robert Walton: Victor aurkitzen duen itsasontziaren kapitaina. Han hilko da Victor eta bertan agertuko da munstroa azken aldiz.
  • Victor Frankenstein: medikuntza ikasten ari den Genevako ikasle bat. Gizaki bat sortu zuen (sorkaria, munstroa) eta bere bizitza horregatik hondatuko da.
  • Munstroa edo sorkaria: ez du izenik liburuan. Gizakiengandik jasotzen duen tratuagatik gaiztakeriak egingo ditu. Neskalagun bat eskatzen dio Victorri, baina horrek ez du betetzen bere hitza. Ondorioz, munstroaren gaiztakeriak areagotuko dira.
  • Elizabeth: txikitan Frankensteindarrek euren etxera eraman zuten bizitzera. Victor "lehengusina" deitzen dio eta berarekin ezkontzen da. Munstroaren azken biktima da.
  • William Frankenstein: Victorren anaia txikia. Munstroaren lehenengo biktima da.
  • Henry Clerval: Victorren lagun mina. Munstroaren beste biktima bat da.

Frankenstein zinean eta telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Shelleyren pertsonaia hartuz hainbat pelikula egin dute historian zehar. Ezaguna da, halaber, Frankensteinen munstroa oinarri moduan hartuta "Monster familia" telesaila. Pelikulen artean aipagarriak:

Frankenstein. James Whale, 1931.

Bride of Frankenstein. James Whale, 1935.

Rowing with the Wind. Gonzalo Suárez, 1988.

Mary Shelley's Frankenstein. Kenneth Branagh, 1994.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frankenstein Aldatu lotura Wikidatan