Lankide:Oihane mancebo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hartzidura edo fermentazioa prozesu metaboliko mota bat da, zeinean molekula organikoak degradatzen diren energia kimikoa lortzeko, hau da, prozesu kataboliko bat da. Hartzitzen diren molekula organiko horiek, normalean, gluzidoak eta proteinak izaten dira eta degradazio hori beti oxigeno gabezian gertatzen da. Hartzidura egiten duten organismo ohikoenak bakterioak eta legamiak dira; hala ere, animalia-zelula batzuk ere hartzidura egin dezakete (hartzidura laktikoa).

Hartzidura alkoholikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hartzidura alkoholikoa, etanolaren hartzidura bezala ere ezagutzen da. Prozesu honetan, gluzido bat GlukosaFruktosa adibidez, degradatzen da energia lortu ahal izateko. Degradrazio honen azken produktu gisa Etanol eta karbono dioxidoa lortzen dira. Hartzidura alkoholikoaren formula orokorra honakoa da: C6H12O6 → 2 C2H5OH + 2 CO2