Lankide:Pablocalero/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alturako arrantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alturako arrantza, kostaldetik urrundutako zonetan, praktikatzen den arrantza mota da. Arrantza mota hau bi adar nagusi ditu, lehenengoa merkataritza helburuak dituen arrantzari eta bigarrena, kirol arrantzari dagokio. Eskuarki, harrapatzen diren espeazieak hegalaburra, marlina edo marrazo-tipo batzuk dira.

Arrantza mota hau praktikatzeko ontzi bat izatea beharrezkoa da, kostaldetik urrun gertatzen delako. Gainera ontziaren ekipamendua ona izan behar da, alturako arrantzak itsas zabalean egunak igarotzea eskatzen duelako.

Alturako arrantzaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrela zerrenda daitezke itsas zabaleko arrantzaren ezaugarriak:

  • Egiturazko ezaugarriak: itsas zabaleko arrantza zona pelagikoan egiten da. Nabarmenki lortzen dituzten espeziak hegal motza, antxoa eta legatza dira.
  • Ezaugarri teknikoak: flota garrantzitsuenek, asteak edo hilabeteak itsas zabalean iragotzen dituzte. Horretarako itsasontziak lana errazteko eta bizi kalitatea hobetzeko ondo hornitutakoak egon behar dira. Itsasontzi hauek ekipo tekniko aurreratuak dituzte, radarra norabidea eta abiadura kontrolatzeko, arrantza-zundak eta sonarra arrain multzoak antzemateko etab. Halaber, itsaontziak hozgailu makina importantez hornituta daude.
  • Ezaugarri sozioekonomikoak:Baxurako arrantzan, normalean arrantzaleak langile autonomoak dira, hau da, bakoitza bere itsasontziaren jabe da eta salmentak kontrolatzen ditu. Baxurako arrantzan gertatzen denaren kontrara, alturako arrantzan langileak patroi, armadore, edo barkuaren jabeari lotuta daude.

Alturako arrantza industriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrantza industrialean, alturako arrantza ontzien tamaina 100 metro luzera inguru neurtu dezake. Arraina maneiatzeko eta izoztuta mantentzeko makineria oso garrantzitsua da, batez ere hilabeteak igarotzen dituztelako itsas zabalean. Albora eramaten duten ekipamendurako erreferentea; arrantza-zundak eta hozkailu-sistemak (arraina kontserbatzeko, itsas zabalean portura iritsi arte lan egiten duten sasoi luzeetarako).[1]

Alturako arrantza motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alturako arrantzan lan-modalitate ugari nabrmentzen dira, garrantzitsuenak hauek dira:

  • Arraste-arrantza: Beharbada merkataritza-arrantza modalitate guztietatik ingurumena gutxien zaintzen duena da. Sare handi baten pausora, funts ozeanikoan aurkintzen den guztia harrapatzen duen arrantza mota da.
  • Deriba-sareak: Itsasoan ipintzen diren sare izuragarri handiak dira. Sare hauek korrontearen eta itsasoko haizearen bitartez mugitzen dira eta oso kaltegarriak dira ingurumenarako, hauetan denetariko itsas espezieak geratzen direlako harrapatuak (dortokak, marrazoak, izurdeak eta hegaztiak barne).
  • Curricán: Arrantza-apeuak ontziaren arteko halako distantzia batera arrastatzea da horrela harrapari apartak erakartzeko. Arrantza mota honek bere kirol modalitatea du ere.
  • Almadraba edo atun-sarea: Tranpadun sare finkoa da, kostaldetik gertu kokatzen dena atunak eta antzeko arrainak harrapatzeko. Almadraba hitza andalustar arabierazko المضربة almaḍrába, hitzetik dator, euskaraz «borroka-tokia» esan nahi duena. Andaluzian, Valentziako Erkidegoan, Murtziako Erkidegoan eta Ceutan erabiltzen dute erromatarren aurreko garaietatik aurrera atunek Atlantiko eta Mediterraneo artean egiten duten emigrazioa aprobetxatuz. Sizilian ere horrela egiten dute, bertan tonnara du izena, italieraz tonno «atun» delako.[2]
  • Palangre arrantza: Modalitate hau arrantza tradizionalean zein industralean baino ohikoagoa da. Luzera handiko linea printzipal batean oinarrituta, lotuta duaden beste amudun linietan datza.

Arrantza industriala eta tradizionalaren arteko desberdintasunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzarik gabe arrantza industrialaren praktikaren aurkakoa arrantza tradizionala da. Desberdintasun garrantzitsuenak hurrengo hauek dira:

  • Area industrialak 500 mila langile inguru erabiltzen ditu eta artisau arrantza berriz 12 milioi inguru.
  • Arratza komertzialak ia 30 arrai tona harrapatzen ditu urtero eta besteak 25 milioi inguru.
  • Arrantza tradizionalak ingurumena gehiago errespetazen du. Arrantza industrializatuak 19 milioi tona erregai behar ditu urtero, tradizionalak berriz 2 milioi tona.
  • Arrantzan arrai tona ugari bastertzen dira, eta arrantza komertzialean edo industrialean nabarmenagoa da hau.[3]

Alturako arrantzan harrapatu daitezkeen arrain motak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain motak leku geografikoaren arabera aldatzen dira. Eskuarki, gure zonaldean itsas zabaleko arrantza egiten denean aurkitu ohi dituzten espezieak harrapariak dira.

Ezpata-arraina, marlín-a, arrain enperadorea, atungorria, albakora, marrazoa, bela arrainak etab. harrapatu ditzakegu adibidez arrantzan mota honekin. Arrain hauek normalean tamaina handikoak dira. Batzuetan itsasontzia egokitu behar da tamaina handiko piezak arrantzatu ahal izateko.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Pesca de Altura» www.dpesca.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-14).
  2. Almadraba. 2016-09-23 (Noiz kontsultatua: 2018-10-30).
  3. (Gaztelaniaz) «【 LA PESCA INDUSTRIAL 】Todos los Métodos de extracción - EsPesca» EsPesca 2017-08-16 (Noiz kontsultatua: 2018-11-14).
  4. (Gaztelaniaz) «【 PESCA de ALTURA 】 ¿Que es y que Tipos existen? - EsPesca» EsPesca 2018-07-02 (Noiz kontsultatua: 2018-11-14).