Andalustar arabiera
Andalustar arabiera | |
---|---|
عربية أندلسية | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Iberiar penintsula |
Ofizialtasuna | ![]() |
Hizkuntza sailkapena | |
Afroasiarra Semitikoa | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | arabiar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | xaa |
Glottolog | anda1287 |
Linguist List | xaa |
IETF | xaa |
Andalustar arabiera Al-Andalusen IX. eta XVII. mendeen artean mintzaturiko arabiera dialektoa izan zen. Moriskoak Iberiar penintsulatik kanporatuak izan zirenean, hizkuntza hil bilakatu zen. Hala ere, oraindik andalustar musika jotzen da, eta eragina izan du Tetuan, Fes, Rabat, Tanger edo Cherchelleko hizkeretan.[1]
Era berean, eragina izan du mozarabiar hizkuntzaren, gaztelaniaren, katalanaren eta marokoar arabieraren sorkuntzan.
Bere une gorenean, hau da, XI. eta XII. mendeen artean, 5-7 milioi hiztun artean izan zituen. Badira X. mendeko hitz solteak arabiera klasikoaren zenbait testutan, eta XI. mendetik aurrera testu osoak. Azkenekoz XVII. mendean Valentzian idatziko eskutitz batean ageri da.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andalustar arabiera Iberiar penintsulan IX. eta XVII. mendeen artean hitz egin zen. XI eta XII. mendeetan lortu zuen hiztun kopuru handiena, 5-7 milioi lagun gutxi gorabehera. Geroago, gutxiengo musulman taldeetan mintzatu zen, kanporatu zituzten arte.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Kees Versteegh, et al. Encyclopedia of Arabic Language and Linguistics, BRILL, 2006.
- ↑ (Alemanez) Singer, Hans-Rudolf. (1981). «Zum arabischen Dialekt von Valencia» Oriens (Brill) (27): 317–323. doi: ..
- ↑ (Gaztelaniaz)«El dialecto árabe andalusí y el origen del aljamiado», Centro de Estudios Moriscos de Andalucía.
![]() |
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |