Lankide:Pauladi/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pentatloi modernoa, horrela deituta pentatloi-atik desberdintzeko, kirol olinpiko bat da. 5 froga ezberdinez osatuta dago: Eskrima, igeriketa, Zaldi-jauzia, tiro eta landa lasterketa.

Nazioarteko olipiar batzordeak 1909an sortu eta programa olinpikoan sartu zuen, Pierre de Coubertinen (Olinpiar joko modernoen sortzailea eta momentuan COI-ko presidentea) ekimenarengatik. Estokolmoko olipiar jokoetan estreinatu zen eta gaur egunerarte ospatu diren joko olinpiar guztietan presente egon da.

Pentatloi modernoa ospakizunaren sinbolo da, izan ere, ikur olinpikoaren 5 eraztun olinpikoak pentatloi modernoaren bost probetan inspiratuta daude.

Pentatloi modernoaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentatloi modernoaren historia garai napoleonikoetakoa da, maratoiaren historia bezala. Pentatloi modernoa etsaien artean mezu bat bidali behar izan zuen soldadu baten bizitzan oinarrituta dago. Zaldi gainean igo, etsaien kontra borrokatu, eremu irregularretatik korrika egin eta ibaiatik igeri egin behar izan zuen. Horrela, istorioarekin hain harrituta gelditu zen Pierre de Coubertinek joku olinpikoen barnean sartu zuen.[1][2]

Atleta moderno osoaren bilaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko Ollinpikoetan barneratutako aitzinako Pentatloiak jokoen irabazle bezala uzten zuen bere irabazlea. Horrela, Pentatloi modernoaren barnean agertzen diren bost disziplinek aitzinako gerralari batek izan behar zituen ezaugarriak barne hartzen dituzte.Pierre de Coubertinek kirol disziplina hau eguneratzea erabaki zuen, mundu moderno eta proportzionatu batera ekarriz, eta horrela atleta osoa aukitu zitzan. Pentatloi modernoaren frogak ofizial batek izan behar zituen ezaugarrien arabera aukeratu zituen. Horrela, pentatloi modernoak 5 froga ditu: tiroa, eskrima, igeriketa, Zaldi-jauzia eta landa lasterketa.Denboran zehar proben ordena, puntuazioa,...aldatu izan dira.

Pentatloi modernoa Joko Olinpikoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentatloi Modernoa 1912an ospatu zen lehenengo aldiz Estokolmoko Joko olinpiarretan. Jatorriz, Pentatloiaren disziplinen konpetizioak lau edo bost egunen zehar banatuta zeuden, baina, Atlanta 1996tik konpetizioa egun bakarrean burutzen da. Berrikuntza ezberdinei esker Pentatloi modernoa kirol zorrotza bilakatu da, ezaugarri eta ohiz kanpoko baldintzak eskatzen ditu, besteak beste, erresistentzia, habilezia, kontzentrazioa, abiadura, koordinazioa eta sasoi fisikoa.[3]

Nahiz eta, Joko Olinpikoetarako kirol sortua izan 2002an COIk programa olinpikotik ateratzeko erabiltzen zuen arrazoia herrialdeen parte hartze murritza izan zen. Hala ere, COIk 2005ean egindako bileran programa olinpikoan mantentzea erabaki zuen, gutxienez Londreseko 2012ko joko olinpiarrak arte.

Pentatloi modernoaren lehenengo dominatzaileak suediarrak izan ziren. Ondoren 60. hamarkadatik dominak hungariar eta sobietarren eskuetan egon ziren. Eta ondoren errusiarren eskuetan.

Urrezko dominia lortu izan duen kirolaririk zaharrena Pavel Lednev izan da. 1980an Moskuko Joko Olinpiarretan lortu zuen urrezko dominia 37 urte zituelarik.

Pentatloi Modernoaren organizazio instituzionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948an Monakon egoitza zuelarik, Pentatloi Modernoaren Nazioarteko Batasuna osatzen da. Pentatloi modernoaren proiekzioa Joko Olinpiarrak izan beharrean Nazioarteko txapelketak martxan jarriz. Horrela, Pentatloi Modernoko munduko txapelketa 1949tik ospatzen da urtero. Emakumezkoen konpetizioa indibiduala 1978an hasi zen eta 1993tik aurrera konpetitzio femeninoa zein maskulinoa sede eta data berdinetan ospatzen dira.

Pentatloi modernoa 115 herialde baino gehiagotan presente dago.

Pentatloi Modernoaren frogen garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956ko Melborune Joko Olinpiarrak arte, froga bakoitzean lortzen zen postuaren arabera ezartzen zen puntuazioa. 1954an pertsona bakoitzarentzat izango zen puntuazio taula sartu zen. 1984ko Joku Olinpiarretatik aurrera landa lasterketarako hadicap sistema barneratu zen. Aurreko froga guztietako puntuazioek landa lasterketarako irteeran izan beharreko ordena zehazten zuten.

1954tik 2008ra arte froga bakoitzean eskuratutako puntuazioaren arabera erabakitzen zen klasifikazioa. Puntuazioan berdinketa bat ematen bazen froga guztietan klasifikazio hoberena izandako kirolaria hautatzen zen irabazle bezala.

Baztertze fasea (florete) Mungyeong

Pentatloi modernoaren 5 frogak modu independientean burutzen ziren 2008an landa lasterketaren barruan tiroa barne hartu zen arte. Irteera handicap sistemaren bidez egiten denez froga osoaren klasifikazioa amaiera postuaren arabera da. [4]

Tiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pistola azkarreko froga da. Kirolari bakoitzak 20 dianetara tiro egiten du, posizio berdinetik, dianatik 10 metrotara. Tiro bakoitzaren artean 40 segundu gehienez dituzte eta esku batekin egin daiteke tiro bakarrik. 172 puntu tiro frogan 1000 froga osorako izango dira.

2008 arte modu independientean burutzen zen froga zen, froga osoko lehenengo froga zelarik. Pistola azkarreko froga bat zen, kirolariek esku batez bakarrik tiro egiten zuten, hasiera batean su pistola batekin eta ondoren trinkotutako airezko pistolarekin. Eta aipatutako arauak betetzen ziren.

Baina, 2009 geroztik, modu ezberdinean burutzen da froga, izan ere, landa lasterketarekin batera burutzen da.

Igeriketa lasterketa

Eskrima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste froga guztiak bezala aldaketak jasan behar izan ditu Eskrima frogak. 2009 geroztik, proba konbinatuaren aurretik egiten diren 3 frogetako bat izatera pasa da. Txapelketa pista berezietan burutzen da. Hauek luzeeran 4 m dituzte eta 1,5-2 m-ko zabalera dute.

Pentatleta bakoitzak bere ezpata erabilita beste kirolarien aurka borrokatzen du. Roundak gehienez minutu bat irauten du eta ukitu bat lortzen duen lehenengoak irabazten du. Minutua pasatzerakoan eztabatek ez badu ukitu bat lortu bi kirolariek galtzen dute. Eta biek 0,04 segunduen artean ukitu badira ez da kontuan hartzen. 1000 puntu lortuko dira borroken %70a irabazterakoan.

Igeriketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldi jauzia

Beste froga guztiek bezala aldaketak izan ditu burutzeko ordenean. 2009tik aurrera proba bateratua baino lehen egiten diren 3 frogetako bat bilakatu da. Normalean pentatletek igeriketako fondo handia daukate, izan ere, adin batetik aurrera ezin da maila batetik gora ikasi.

200 metro libreetako lasterketa da. Gizonezkoetan 2 minutu eta 30 segunduko denborarekin 1000 puntu irabazten dira, emakumezkoetan aldiz, 2 minutu eta 40 segunduko denborarekin.

Froga serie desberdinetan burutzen da, seriak bakoitzaren denbora pertsonala kontuan hartuta ordenatzen dira. Penalizazioak ere ematen dira froga honetan, adibidez, irteera faltsuak, partea ez ukitzea eota igerilekutik modu txarrean ateratzea.

Zaldi jauzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zozketa moduan banatzen dira zaldiak, kirolari bakoitzari zaldi bat esleituz (lehen puntuazioaren arabera bi taldeetan banatzen ziren kirolariak eta horren arabera zaldiak esleitu). Kirolari bakoitzak 20 minutu ditu esleitu zaion zaldiarekin ohitzeko. Horrela, 350-450 metroko distantzia duen zirukutiu bat egiten da. Honen barnean 12 oztopo aurkitzen dira, horien artean, bikoiz bat, hirukoitz bat, eta putzu baten jauzia. 1100 puntuekin hasten da froga eta penalizazioen bidez puntuak galtzen joaten dira krolariak.

  • 3 puntu denbora limitea pasatzen duen segundu bakoitzarengatik.
  • 30 puntu oztopo bat botatzeagatik.
  • 30 puntu putzuko ura ukitzeagatik.
  • 40 puntnu oztopo bati uko egiteagatik. Oztopo bati 3 aldiz uko egiten bazaio hurrengo pasatzen da.
  • 60 puntu erorketarengatik. Kriolaria edo zaldia bi aldiz erortzen bada deskalifikazioa ematen da.
Landa lasterketa

Kirolariek zaldian ibiltzeko txaketa eta kaskoa eraman behar dute eta nahi izanez gero usta ere eraman dezakete. Debekatuta aurkitzen dira txandakatutako argiak eta kanpaiak.

Landa lasterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1000 metroko zirkuitu bati 3 buelta ematen zaizkio, cross countryko lasterketa bat imitatuz. Liderra lehenengo ateratzen dena izango da eta beste guztiak puntuazioaren arabera bere atzetik ateratzen dira. Horrela, amaiera puntua lehenengoa pasatzen duen kirolaria irabazlea izango da.

Bateratutako landa lasterketa eta pistolaz egindako tiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketan burutzen den azkeneko froga da. 2009tik aurrera bateratutako landa lasterketa eta pistolaz egindako tiroa sartzen da. Zirkuituaren 3 geldialdietan burutzen da. Kirolariek esku bakar batekin egiten dute tiro. Eta horrela, dianari 5 aldiz eman beharko diote ahalik eta denbora guxien, baina denbora maximoa 70 segundu direlark.

Lehenengo seriea lasterketa hasterakoan burutzen da, bigarren seriea zirkuituari lehenengo buelta eman ondoren eta 2000m azkeneko seriea burutuko dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «1- Reseña Histórica - Pentatlón Moderno 2016» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  2. «Pentathlon.org - History» web.archive.org 2012-09-19 (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  3. «Pentatlón moderno - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  4. (Gaztelaniaz) Pentatlón moderno. 2020-03-30 (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).