Pierre de Coubertin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pierre de Coubertin
Baron Pierre de Coubertin.jpg
2. president of the International Olympic Committee Itzuli

1896 - 1925
Demetriοs Vikelas Itzuli - Henri de Baillet-Latour
Bizitza
Izen osoa Pierre Fredy de Coubertin
Jaiotza Paris1863ko urtarrilaren  1a
Herrialdea  Frantzia
Talde etnikoa Frantziarra
Heriotza Geneva1937ko irailaren  2a (74 urte)
Hobiratze lekua Cimetière du Bois-de-Vaux Itzuli
Familia
Aita Charles Louis de Frédy, Baron de Coubertin
Ama Marie Marcelle Gigault de Crisenoy
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak historialaria, pedagogoa, maisu/maistra, kirolaria, idazlea, rugby union match officiala Itzuli eta politikaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Nazioarteko Olinpiar Batzordea
www.olympic.org/
Pierre de Coubertin (Signature).svg

Pierre de Frédy, Coubertingo Baroia (Paris, 1863ko urtarrilaren 1Geneva, 1937ko irailaren 2) frantziar pedagogo eta historialari bat izan zen, Olinpiar Joko modernoen sortzailea izategatik ezaguna.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia aristokratiko baten baitan jaio zen eta hezkuntza erlijioso zorrotza jaso zuen. Hasieran batean, familiaren tradizioari jarraiki, karrera militarrari ekin bazion ere, laster utzi egin zuen. Zientzia politikoak ikasi zituen, baina graduatu ondoren, historia eta pedagogia lantzen hasi zen. Pobrezia gorrian hil zen Genevan 1937 urtean. Bere gorpua Lausanan ehortzi zuten, Nazioarteko Olinpiar Batzordearen egoitzaren ondoan eta bere bihotza Olinpo mendira eraman zuten.

Coubertin eta Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1882 urtean Olinpiar Jokoak berrezartzearen proposamena luzatu zuen. Bere ekimenez, 1896an ospatu ziren Atenasen lehenengo Olinpiar Joko modernoak. Joko hauen ondoren, Nazioarteko Olinpiar Batzordearen presidente izendatua izan zen. Bere idealak berak idatzitako Karta Olinpikoa izeneko agirian agertzen dira, non militarismorik gabeko kirol-hezkuntzaren alde eta kirolaren bitartez pertsonen eta herrien arteko elkartasuna eta pakea lortzeko aldarrikapena egiten den. Olinpiar bandera ere berak diseinatu zuen. 1925 urtean, Olinpiar Jokoak bereganatzeko herrialdeen arteko borroketaz gogaiturik, bere dimisioa aurkeztu zuen Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente moduan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre de Coubertin Aldatu lotura Wikidatan