Lankide:Tellgrwx/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nidaba, Ninigbal edo Nisaba (batzuk eskriben patroia bezala ikusten zuten, horregatik zen jainkoen eskriba) Sumeriar kulturako ugalkortasunaren jainkosa zen eta Asiriar kulturako idazkeraren eta astrologiaren jainkosa izan zen, baita ere Nanshe ametsaren jainkosaren laguntzailea. Oso gurtua izan zen Umma eta Ereseko santutegietan.

Denboran aurrerago Enlilen alaba bezala ezaguna izan zen eta pixka bat geroago Enkiren alaba bezala edo Anurena. Gainera Nunbarsegunu bezala agertu zen Suden ezkontzan. Beraz, horren ondorioz, Haiaen emaztea zen eta Ninlilen ama.

K.a. 2900 eta 2700 urteen artean Umma hirian hasi zen Nisabaren gurtza, hasieran zerealen jainkosa izan zen, gerago idazkeraren jaikosa egin zutenez garrantzi handiagoa lortu zuen, zeren ordurarte jendeak idazkera Nisabaren (edo Nidabaren) oparia izan zela sinisten zuen, horregatik Eres hirian Nisabarentzako santutegi bat egin zuten, baina templua ez zen berarentzat bakarrik izan. Abesti bat ere eduki zuen Ureko bigarren dinastian, baina Nisabaren gurtzak gainbera egin zuen Babiloniar garaitik Hammurabiren garaira bitartean, eta Uren hirugarren dinastiaren ondoren bere gurtza ia desagertu egin zen Nabu jainkoaren erruarengatik (leku batzuetan Nisabare edo Nidabaren senar bezala agertzen zen) baina sortez bere tenpluetan oraindik gurtu egiten zuten. Naiz eta Nisabaren edo Nidabaren gurtza mediterraniorarte heldu K.o. lehenengo mendetan Mesopotamian mandendu zen batipat eta inperio Seléucidaren desagerpenaren ondoren K.a. 63 urtean gurtza horren bukaera iritzi zen, ondorio hori ateratzen da erregistro historikoetatik.