Umma (hiria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 31° 38′ N, 45° 52′ E / 31.633°N,45.867°E / 31.633; 45.867

Umma Lugal-Zage-Si garaian

Umma Mesopotamiako hiri-estatu bat izan zen.

K. a. 2600ean aipatzen da, ziur aski, Uruken nagusitasunetik askatu ondoren. K. a. 2355ean, tronua, Lugalzagesik usurpatu zuen, Babu izeneko tokiko buruzagi erlijiosoaren semea zena. Errege berriak, Lagash, Uruk, Larsa, Isin, Nippur eta Akshak bereganatu zituen. Beste hiri batzuk, bat-batean bere mende jarri ziren. Kish, garaitua izan zen, baina ez hartua.

Hain zuzen ere Kish izeneko hiri honetan, baina Akad hiria sortuko zuen, eta, handik, Kish tronutik kenduko zuen dinastia berri batean hasi zen Umma hiriaren gainbehera. 34 guduren ondoren, Sargon Akadekoak okupatu zuen Umma eta Sumer osoa K. a. 2335 ondoren. Lugalzagesi preso hartu zuen. Mese izeneko pertsona bat, Ummako errege menpeko bezala izendatua izan zen.

K. a. 2284 eta K. a. 2260ko matxinadek, ez zuten arrakastarik izan, baina independente bihurtu zen mende horren amaieran. K. a. 2130ean, Lagasheko Gudearen mende erori zen, baina, buru bezala, errege menpeko bat zuela. Ondoren Urrera pasa zen K. a. 2110ean, eta independente bihurtu zen K. a. 2022an. K. a. 2010ean, Isinera pasa zen, eta, K. a. 1900ean, Larsara. K. a. 1763an, Babiloniara pasa zen.

Bere egutegi propioa zuen, Shulgiren Ummako egutegia, Babiloniar egutegiaren aurrekaria zena.

Erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Umma (hiria) Aldatu lotura Wikidatan