Lankide:Theklan/Proba orria/Notre-Dame basilika (Montréal)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan/Proba orria/Notre-Dame basilika (Montréal)
Kokapena

Notre-Dame basilica (frantsesez: Basilique Notre-Dame de Montréal) Montrealeko barruti historikoan dagoen basilika bat da, Quebecen. Eliza 110 Notre-Dame kalean kokatua dago, Saint Sulpice kalearen kantoian. Saint-Sulpice seminarioaren ondoan kokatua dago eta Place d'Armesen aurrean.

Eraikuntza neogotikoa da, dekorazio oso handiarekin. Sapaia urdin iluna da, urre koloreko izarrekin. Gainontzekoa urdin, turkesa, gorri, more, zilar eta urrez dekoratuta dago. Egurrezko ehunka eskultura ditu, eta hainbat estatua erlijioso. Eliza baterako ez-ohikoa bada ere, beirek ez dituzte Bibliako eskenak adierazten, baizik eta Montrealeko erlijioaren historiako uneak. Casvant Fréresen organoa du ere, 1891ekoa, lau teklatuduna eta 92 teklakoa.