Lankide:Txikillana/Virginijus Sinkevičius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikillana/Virginijus Sinkevičius
Bizitza
Jarduerak

Virginijus Sinkevičius (Vilnius, 1990eko azaroaren 4) ekonomialari eta politikari lituaniarra da. Ingurumeneko Europako komisarioa 2019tik.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko hauteskundeetan Lietuvos valstiečių ir žaliųjų sąjunga (Lituaniako Nekazari eta Berdeen Batasuna) alderditik diputatu hautatua izan zen.

2017ko azaroaren 27an Saulius Skvernelisen gobernuan sartu zen, Ekonomia ministro bezala, Mindaugas Sinkevičius ordezkatuz. 27 urterekin, sobietar garaitik izandako ministro gazteena izan zen [1] .

2019ko Europako hauteskundeen ostean, Gitanas Nausėda presidenteak herrialdeko Europako hurrengo komisario gisa proposatu zuen. Lituaniako Errepublikako Legebiltzarrak abuztuaren 22an berretsi zuen aukera hori [2] .

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nina Gordonen anaia da.

Vilniuseko lizeoan ikasi eta gero, 2012an ekonomia eta nazioarteko harremanetan lizentziatu zen Aberystwytheko Unibertsitatean. 2013an, Europako politikan masterra lortu zuen Maastrichteko Unibertsitatean [3] . Praktikak administrazio publikoan egin zituen. 2013tik 2014era, Politika Europarren Analisien Zentruan lan egin zuen (AEB-etako ikerketa institutu bat). Gero proiektu-zuzendari gisa aritu zen, batez ere inbertsio enpresa batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) / (Lituanieraz) Curriculuma Ekonomia Ministerioaren webgunean

[[Kategoria:Lituaniako politikariak]] [[Kategoria:Europako komisarioak]]