Lankide:Udaibe/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lantegi Nazionalak (frantsesez: ateliers nationaux) Frantziako Bigarren Errepublikan Parisko langabetu orori lana eskaintzeaz arduratzen zen estatu-erakundea zen. Frantziar Estatuak Lantegi Nazionalean zeuden langabetuak jarduteko obrak sortzen zituen eta nahiz eta hasieran nolabaiteko babesa ematen zuen obra martxan jartzeko, printzipio kooperatiboaren pean jardutean zuen organizazioak. Erakundeak jardunean dirau zuen 1848ko otsailaren 27tik 1848ko ekainaren 20ra arte.

Jatorria eta sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1848ko otsaileko iraultzak Louis Blanc eraman zuen Bigarren Errepublikako behin behineko gobernura, zeinek urte bereko otsailaren 25ean lan eskubidea aldarrikatu zuen. Blanc Lan Ministerio bat sortzen saiatu zen, baina bere proposamena ez zen onartua izan gobernuaren aldetik. Ondorioz, komisio bat osatu zuten, Luxemburgoko Komisioa deiturikoa, non ekonomista liberalak, sozialista teorikoak eta langileen ordezkariak elkartzen ziren lan plan bat antolatu ahal izateko. Ez zuten berezko aurrekonturik, ordea, Louis Blancen nahien aurka eginez. Blanc lehendakari izendatu zuten eta hark eszeptizismoz onartu zuen postua. Lehendakari orde bezala, Albert langilea izendatu zuten.

Planteamendu hori ardatz hartuta, Lantegi Nazionalak eratzeko prozesuak abian jarri zituen 1848ko otsaileko iraultzaren ondoren.

Gauzak horrela, 1848ko otsailaren 27an Lantegiak inauguratu ziren Obra Publikoen Ministroa zen Marieren eskutik, eta Émile Thomas kimikalariaren esku geratu zen lantegien zuzendaritza, Parisko Eskola Zentraleko ikasleen laguntza izan zuena.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tailer Nazionalek antolaketa militar baten moduan egituratzen ziren. Langileak Guardia Nazionalarn kide ziren. Gobernuko kide batzuek Herri Matxinadaren bat gertatuz gero Guardia Mugikorraren eta Armadaren alde esku har zezaketen erreserbako armadatzat hartzen zituzten Lantegi Nazionaleko langileak.

Barne antolakuntza oso zorrotza zen. Lanaldiei dagokienez, oso goiz hasten ziren, goizeko sei eta erdiak ingurutik arratsaldeko seiak arte, bi atsedenaldi eginez tartean gosaltzeko eta bazkaltzeko. Zerrenda ere oso zorrotz irakurtzen zen bertaratzea kontrolatzeko. Izan ere, justifikatu gabeko faltagatik izuna ezartzen zen eta horiek pilatuez gero, langilea kanporatua izaten zen lantegietatik.

Soldatari dagokionez, eskalaka antolatzen ziren, hau da, langile bakoitzak lantegian zuen betebeharrei lotuta zegoen. Langile guztiak egunero lan egiterik ez zegoenez, lan egin gabeko egunengatiko kalte-ordainen sistema bat ezarri zen. Alabaina, lantegietan lan egiteko emandako langileen kopurua asko handitu zen martxoan eta jaitsi egin behar izan zen hasieran ezarritako indemnizazioa. Nolanahi ere, premiarik handiena zuten langileak janaria eskuratzeko kupoiekin laguntzen zituzten. Horrez gain, langileek nahiz haien familiartekoek gaixotasun edo lan-istripurik izatekotan, lantegia bera arduratzen zen laguntzeaz. Izan ere, 12 medikuz osatutako bulego mediko bat zuten lantegiek, bertan arreta eman edota etxez etxeko bisitak egiten zituztenak.

Obra publikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lantegi Nazionalek zenbait eraikuntza eta zolatze-obra egin zituzten prestakuntzarik gabeko langabetuekin. 1848ko maiatzaren 19ko inkesta batek dioenez, 216 lanbide desberdin osatzen zituzten lantegietako langileen artean. Émile Thomasen deklarazioaren arabera, 115.000 gizonetatik 70.000ek eraikuntzari lotutako lanbide bat zuten eta 10.000 eta 15.000 langile artean ziren lanbide aitorturik ez zutenak. Gainerako langileek, aldiz, luxuaren industriarekin erlazionatutako lanbideak zituzten. Langile guzti hauek obra publikoak eraikitzen zituzten gehienetan, Pariseko Europa Plaza, adibidez.

Itxiera eta errepresioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1848an, Pariseko iraultzaren ondoren eta gizonezkoen sufragio unibertsalaren sarrerarekin, Lantegi Nazionalak sortu ziren langabezian zeuden gizonei lana emateko. Hala ere, buruzagi politiko berriek lantegi hauek zama ekonomikotzat eta mehatxu politikotzat jo zituzten. Batzuentzat lantegi hauek benetako aberrazioa ziren. Aipatu zuten langileei ordaintzea lan ez egiteagatik eta laguntza sozialak ematea ez zela jasangarria eta ekintza hauek karitate pribaturako utzi behar zirela.

Egoera politikoa aldatu ahala, Lantegi Nazionalak ixteko neurriak hartu ziren. Esaterako, langile gazteak ejerzitora bidaltzea erabaki zen eta besteei probintzietako obra publikoetako proiektuetan lan egitera bidali zituzten. Erabaki horiek protestak eta istiluak eragin zituzten, Ekaineko Jaurdunaldiak izenekoak, non Pariseko kaleetan barrikadak egin baitziren.  Politika horien aurkakotasunak  eta langabezi egoerak eragin handia izan zuten garai hartan Frantzian gizarte eta politika asaldurako giroan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]