Edukira joan

Lankide:Urtzelai/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Yoshiko Kawashima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yoshiko Kawashima (川島芳子 Kawashima Yoshiko Pekin, Japonia, 1909ko maiatzaren 24a - Hebei, Japonia, 1948ko martxoaren 25a) printzesa mantxu bat izan zen. Espioi lanetan aritu zen Bigarren Txina-Japonia Gerran Kwantung-eko armada japoniarraren eta estatu Mantxuaren zerbitzura. Bere jatorrizko izena Aisin Gioro Xianyu (愛新覺羅•顯玗) zen, bere txinatar izena aldiz, Jin Bihui (金璧輝). Fikzioan "ekialdeko Mata Hari" ezizenez ezaguna. Gerraren ondoren, Txinako Errepublikako gobernu nazionalistak harrapatu, epaitu eta traidorea zelakoan exekutatu egin zuen.