Mantxu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mantxua
Manchu celeb 5.jpg
Kangxi enperadoreaYongzheng enperadoreaQianlong enperadorea
Cixi enperatrizaPu YiLang Lang
Biztanleak guztira 10.430.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Txina 10.410.585
 Taiwan 12.000
Hizkuntza Txinera, mantxuera
Erlijioa Erlijiorik eza, xamanismoa, budismoa.
Zerikusia duten beste giza taldeak Xibeak eta beste herri tungus batzuk

Mantxua (mantxueraz: ᠮᠠᠨᠵᡠmanju, txinera tradizionalez: 滿族; txinera sinplifikatuz: 满族; pinyina: Mǎnzú; Wade–Giles: Man3-tsu2) jatorria Mantxurian duen talde etnikoa da. Txinako Herri Errepublikak ofizialki onartzen duen gutxiengo etnikoetako bat da. Gaur egun, 10.000.000 inguru dira eta Mantxuria ohian (Ipar-ekialdeko Txina), Pekinen eta Mongolian bizi dira.

Izenaren jatorria XVI. mendekoa bada ere, mantxuak tungus multzo etnikoari dagokion jurtxen taldearen ondorengoak direla uste da. XVI. mendearen erdialdearen eta XX. mendearen hasieraren artean, mantxuek Txinako Inperioaren agintea izan zuten, Qing dinastiaren bitartez. Konkistaren ondoren, mantxu gehienak Txinara mugitu eta han kokatu ziren, eta txinatar asko, berriz, Mantxurian. Egoera hark mantxuen kulturaren beherakada ekarri zuen, batez ere Qing dinastiak aginpidea galdu zuenetik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mantxu Aldatu lotura Wikidatan