Edukira joan

Lankide:Wikimaribarre/Proba orria/Amada Morentín Roldán

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amada Morentín Roldán (Lodosa, Nafarroa Garaia, 1910eko otsailaren 21a - Deierri, Nafarroa Garaia, 1936ko irailaren 15a)

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amada Moretín Lodosan, jaioterrian bizi zen bere senar Jacinto Rodriguezekin. Ángela izeneko urte eta erdiko alaba bat zuten eta Amada haurdun zegoen.

Lizarrako espetxean egon zen preso. 1936ko uztailaren 19an atxilotu zuten eta irailean egon zen preso. Handik atera zuten eta bere alaba txikia ikusteko aukerarik ere eman gabe Deiderrin fusilatu zuten Ilkai fosan, N-120 errepidean ondoan (Lizarra-Beasain). Hiru hilabete eta erdiko haurdun zegoen. Bere alaba Ángeles Rodriguez Morentinekin egin zituen lurpetik atera zezaten ahaleginak.

Bere senar Jacinto San Cristobal gotorlekuan egon zen preso 1942ra arte. Ondoren Burgosko kartzelara eraman zuten. Antonio Morentín 19 urteko neba, tabernaria lanbidez eta Lanaren Konfederazio Nazionaleko (CNT) kidea Iruñean fusilatu zuten 1936an

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]