Deierri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Deierri
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Deierriko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Izen ofiziala Escudo de Yerri.svg Valle de Yerri <> Deierri[1]
Alkatea Javier Carmona Ollo
(PSN)
Posta kodea 31xxx
INE kodea 31260
Herritarra deierriar
Kokapena
Koordenatuak 42° 44′ 00″ N, 2° 00′ 00″ W / 42.733333°N,2°W / 42.733333; -2Koordenatuak: 42° 44′ 00″ N, 2° 00′ 00″ W / 42.733333°N,2°W / 42.733333; -2
Deierri hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Deierri
Deierri
Deierri (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 93,06 km2
Demografia
Biztanleria 1.517 biztanle
% 50,97 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,03
Dentsitatea 16,3 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Red Arrow Down.svg -% 2,11
Zahartze tasa[2] % 23,91
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 44,44
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 79,23 (2011)
Genero desoreka[2] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 9,79 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 9,51 (2010)
Euskararen erabilera %  0,5 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.yerri.es

Deierri[3] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrerrikoa. Udalerriak 1.517 biztanle zituen 2014. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo kontzejuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako kontzeju edo batzarrek osaturik dago: Aizkoa, Allotz, Arandigoien, Aritzala, Aritzaleta, Bearin, Eraul, Errezu, Gorozin, Hiriberri, Ibiriku, Iruñela, Lakar, Lorka, Murelu, Murugarren, Ugar, Zabal, Ziritza eta Zurukuain. 1857ko errolda arte bakoitzak bere udalerria izan zuen, denak homonimoak hauek izan ezik: Allotz Allotz eta Egiarte izenekoaren burua zen (Egiarte herri hustua da egun) eta Lakar Lakar eta Labeaga delakoarena zen; Labeaga, ordea, Iguzkitzara pasarazi zuten.

Udalerritik at[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde natural hau osatzen duten herri guztietatik bik baino ez dute berezko udalerria. 1857ko fusio handian parte hartu bazuen ere, 1951n Lezaun Deierritik atera eta bere udalerria osatu egin zuen. Abartzuzak gauza bera egina zuen lehenago, XIX. mendean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriberrin, itsas mailatik 498 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdialdean populazio nahiko egonkorra mantendu ondoren, 1950eko hamarkadatik aurrera despopulazio larria jasan zuen Deierrik, XXI. mendearen lehen hamarkadan jarraitu zuenak. Gaur egun 1.500 biztanle inguruan egonkortu da populazioa (1900. urtean 4.000 inguru ziren udalerrian bizi zirenak).

Deierriko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 77 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,94 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Deierriko alkate kargurako Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Carlos Remírez de Ganuza Ros aukeratu zuten. Udaletxeko bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen, eta gehiengo absolutoa lortu ez arren PSNren botoen laguntza izan zuen. Baliogabeko botoak hamabost izan ziren (emandako guztien %1,57) eta boto zuriak hamazazpi (botoen %1,80). Abstentzioa %29,94koa izan zen.

Deierriko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 415 4
Iranzu Herri Kandidatura 375 4
PSN 135 1

2011ko udal hauteskundeetan ere bozkatuena UPN izan zen baina Iranzuk (izen osoa: Candidatura Popular Iranzu Herri kandidatura, CPIHK) bi botora geratu zen. Hala ere, UPN eta PSNren arteko akordioa itxi egin zen eta alkatetza bien artean (PSN lehen urtean, UPN beste hiruretan) banatzea erabaki zuten; 2011n PSNko Francisco Javier Carmona Ollo hasi zen alkate eta espero da 2012an UPNko Luis Albenizek hartzea[5].

Deierriko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 340 4
Iranzu Herri Kandidatura 338 4
PSN 91 1

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deierriko idazkaria Goñerri, Abartzuza eta Jaizko idazkari ere bada. Udalak alkatea eta zortzi zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Kale Barria, 22 (Aritzala kontzejua)

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003-2007 Alvaro Nicuesa Santamaría Iranzu Herri Kandidatura
2007-2011 Carlos Remírez de Ganuza Ros UPN
2011-2013 Javier Carmona Ollo PSN

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tierra Estella Bus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarrerriko autobus zerbitzuaren (Tierra Estella Bus deritzona) honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Bearinen:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona1.GIF Garcia Orkoien Ospitalea - Abartzuza 07:30 - 20:45 4 zerbitzu eguneko

La Estellesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesa autobus konpainiaren Iruñea eta Lizarra arteko lineak geltokia dauka kontzejuan. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia berdinaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak ere (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Deierri eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 9,49k zekien euskaraz.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Deierri) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[6].

2009ko urtarriletik Erriberriko udalerri honen izen ofiziala Valle de Yerri <> Deierri da.[7]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deierriar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa