Edukira joan

Lankide:Zumalakarregi88/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ziberpolitika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ziberpolitika, termino akademiko bat da, gobernuaren eta herritarren arteko interakzio-modu berria da. Hala ere, ez da horretara mugatzen, gobernu eta herriak alderdi politikoekin, enpresekin eta legegintza-organoekin, erregimen politikoko herritarrekin eta munduko herritarren arteko elkarrekintza-modu berriekin dituzten interakzio-modu berriak ere ziberpolitika dira. Hortaz, subjektu horiek subjektu zibernetiko bilakatzen dira, egiten dituzten interakzioak jarduera politiko bilakatzen direlarik eta ziberespazioan islatzen dituztelarik.[1] Ziberespazioan sortzen den jarduera politikoari esker, erakunde, entitate eta pertsonek lotura estuagoa eskuratzen dute, betiere elkarrengandik dagoen distantzia materiala kontuan hartzen ez delarik. Bestalde, gobernu digitalaren kasuan, adibidez, gaur egun erraza da ohartaraztea sistema elektronikoak baliatzen direla herritarrei izapideak errazteko edo administrazio publikoaren jardunari buruzko zenbaketa errazteko. Izan ere, baliabide teknologikoak oso baliagarriak izan dira azken urteotan hainbat herrialdetan gardentasunerako eta kontuak emateko ahaleginetan.[2]

Bestalde, argi izan behar da ziberpolitikak ez dakarrela politikaren ukazioa, baizik eta politika egiteko modu berri bat. Sortzen den ziberespazioan ez dira oinarrizko batzordeen bilerak laburbiltzen, esaterako, agenda politikoak egiten dira. Are gehiago, ez dago alderdi militantziarik, sortzen den kontua bera ziberaktibista da, sareetan parte hartu eta eragiteko baliagarria dena. Ondorioz, subjektuak sarean antolatzen dira, lidergoa partekatuaz, masa arruntik ez dagoelarik, bakoitzak zerbait esaten duelarik. Ez dago jendea isiltzeko kontrolik, ziberespazioa deskontrola da, mundu guztiak parte hartu dezake eta birtualki gertatzen diren prozesu sozialetan eragin. Sareen hiperkonektibitateak eta gizartean parte hartzeko modu berriek eztanda egiten dute politika egiteko moduan. Ez dago birtualetik errealerako urratsik, biak espazioaren eta ziberespazioaren parte dira: Mundua eta Zibermundua. Google, Instagram, Twitter, edo beste sare sozial batzuk... ez dira berez aro bat, mundu digital baten parte dira: Zibermunduaren aroa.

"Cyberpolitics in International Relations" artikuluaren arabera, ziberpolitikak "nork zer, noiz, nola lortzen duen" erabakitzeari dagozkion giza interakzioetako bi prozesu edo errealitateren batasuna aipatzen du. Ziberespazioaren berezko tresna birtualak erabiltzeko ere erabiltzen da, boterearen eta politikaren konfigurazio nagusietan eragiteko. Hau da, esfera politikoarekin lotutako balioetan, lehentasunetan eta kidetasunetan eragiteko bitarteko, tresna eta tresna digitalak erabiltzea.[1]

Ziberpolitikaren definizioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere, ziberpolitikak ez du definizio zurruna, definizio ezberdinak daudelarik. Hortaz, beste aditu batzuek ondorengo definizioak erabili dituzte ziberpolitika definitzeko:

  • Karen Mossberger politologo eta ziberpolitikan adituak honela definitzen du ziberpolitika: "IKTak politika egiteko modua nola aldatzen ari diren aztertzea, herritarren parte-hartzea, deliberazio publikoa eta erabaki politikoak hartzea barne". [3]
  • Zara Rahman teknologian eta politikan adituak honela definitzen du ziberpolitika: "teknologia digitalak politika egiteko nola erabiltzen diren eta politikek teknologia horien erabileran nola eragin dezaketen aztertzea". [4]
  • Niva Elkin-Koren teknologiaren zuzenbideko eta politikako irakasleak honela definitzen du ziberpolitika: "informazioaren eta komunikazioaren teknologien inplikazio legaletan, sozialetan eta politikoetan zentratzen den azterketa-eremua".[5]
  • Susan Landau segurtasun zibernetikoan adituak honela definitzen du ziberpolitika: "informazioaren eta komunikazioaren teknologia politikarekin eta gobernantzarekin nola lotzen den aztertzea, segurtasun zibernetikoa, pribatutasuna, adierazpen-askatasuna eta eskubide zibilak barne". [6]

Hitzaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziberpolitikaren kontzeptua lehen aldiz, "NetActivism: How Citizens Use the Internet" izeneko testu estatubatuarreko argitalpenean azaldu zen, non herritarrek joko-eremua botere politikoaren bitartekariekin berdintzeko nola erabil dezaketen azaltzen zuen.[7]

1998an berriz, "Cyberpolitics: Activism in the Age of the Internet" (Ziberpolitika: aktibismoa Interneten aroan) argitaratu zen. Bertan, Internetek eta hari lotutako teknologiek eduki politikorako sarbidea eta prozesu politikoan parte hartzeko aukerak areagotzen dituzten aztertzen da, bai eta teknologia horien erabiltzaileei eta horiek prozesu demokratikoan eta prozesuaren kalitatean dituzten ondorioei buruzko joera dagoen ere.[8]

Ziberpolitika etengabe eboluzionatzen ari den eremua da, eta, beraz, ezaugarriak alda daitezke, iturriaren eta ikuspegiaren arabera. Hala ere, ondorengoak dira ziberpolitikaren ezaugarri amankomunak:

  • Ziberpolitikak berekin dakar informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin (IKT) lotutako gai politikoak aztertzea eta kudeatzea. David Karpf George Washington Unibertsitateko irakaslearen arabera, "ziberpolitika teknologia digitalek, bereziki Internetek, politikan nola eragiten duten eta politikak teknologia horiei nola eragiten dien aztertzea da". [9]
  • Ziberpolitika botere politikoaren eta IKTen arteko elkarreraginean oinarritzen da. Richard Hill New Yorkeko Unibertsitateko irakaslearen arabera, "ziberpolitika botere politikoaren eta IKTen boterearen arteko elkarrekintzari dagokio, baita IKTen esparruko botere politikoen arteko interakzioari ere". [10]
  • Ziberpolitika segurtasun zibernetikoaz eta lineako pribatutasunaz arduratzen da. Elayne Zorn segurtasun zibernetikoan adituaren arabera, "ziberpolitikak segurtasun zibernetikoari, online pribatutasunaren babesari eta delitu zibernetikoen aurkako borrokari buruzko kezkak dakartza". [11]
  • Ziberpolitikak IKTen erabileran sarbideari eta ekitateari buruzko gaiak ere jorratzen ditu. Jonathan Bright Oxfordeko Unibertsitateko teknologia politiken adituaren arabera, "ziberpolitika IKTen erabileran sartzeaz eta ekitateaz ere arduratzen da, batez ere politika publikoen testuinguruan".[12]
  • Ziberpolitika diziplina anitzeko eremua da, eta politikan, teknologian, zuzenbidean, segurtasunean eta pribatutasunean adituak diren pertsonak inplikatzen ditu. Pew Ikerketa Zentroak ziberpolitikaren etorkizunari buruz egindako txostenaren arabera, "ziberpolitika diziplina anitzeko eremua da, eta hainbat arlotako adituen laguntza eskatzen du, politika, teknologia, zuzenbidea, segurtasuna eta pribatutasuna barne".[13]

Herritar digitala eta komunitate digitala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziberpolitikak herritar digitala eta komunitate digitala eratzen ditu. Kontzeptuak elkar lotuta egon arren, zer diren bereiztea beharrezkoa da. Horretarako lehenbizi herritarra eta komunitatea zer diren zehaztu behar da.

Herritar kontzeptuak definizio ezberdin ugari eta eztabaida ezberdinak sortu ditzakeen arren, modu sinple batean adierazita, herritarra komunitateko kideari deritzo[14]. Komunitatea berriz, gutxieneko printzipio moraletan oinarrituta eraikitako kezka, betebehar eta helburu multzoa partekatzen duten norbanako multzori deritzo.[15]

Hori aintzat harturik, komunitate digitala, gaur egun, komunitate kontzeptu klasikoaren hedadura da. Hortaz, pertsona identifikagarriek mantentzen dituzten eta interes komunak, arauak, betebeharrak eta elkarrekikotasun-sentimenduak sortzen dituzten elkarreraginetarako gune gisa ulertzen da, baina espazio hori fisikoa zein birtuala izan daiteke. Beraz, espazio digitala eta IKTak interakzio sozialerako beste bide bat izango lirateke.

Bi komunitate birtual mota bereizten dira. Batetik, bizitza komunitate erreal eta fisiko gisa hartzen duena Interneten oinarrituz ondoren interakzio-kanal bat izateko. Bigarrenik, tipologian sakabanatuta definitutako komunitateak sartzen dira, eta horien loturak Internet bidez indartzen diren alderdi edo interes komun jakin batzuk baino ez dira. [15]

Azken mota hori da hauskorrena, eta lehenengoa, mundu errealean jada existitzen diren harremanen indartzea izanik, egonkorragoa eta iraunkorragoa da. Gauza bera gertatzen da komunitate birtual politikoekin: ez dira Interneti esker sortzen, baina Interneti esker lehenagotik zeudenak zabaltzea eta indartzea ahalbidetzen du.

Bestalde, herritar digitala, «beste erkidego edo estatu bateko herritarra izan edo ez, eskubide politiko edo sozial guztiak edo batzuk Internet bidez, modu independentean edo komunitate birtual bateko kide izatearen bidez gauzatzen dituena» da.[15]

Hala ere, estatus hori eskuratu ahal izateko, hiru baldintza bete behar dira.

  • Lehena Interneterako sarbidea da. Egileak, datu enpirikoen bidez, agerian uzten du, Espainiako errealitatean, adina eta ikasketa-maila estatistikoki azaltzen duten aldagaiak direla herritarren artean Internetera sartzeko maiztasuna: zenbat eta ikasketa-maila handiagoa izan, orduan eta adin txikiagoarekin, orduan eta hedapen handiagoa izango du Interneten erabilerak. Hala ere, ikasketa-maila da aldagai argigarriena eta eten digitalarekin zerikusi handiena duena.
  • Herritar digitalaren funtsezko bigarren baldintza, maila ertain altuko teknologia erabiltzeko trebetasunak izatea da. Azken finean, funtsezkoa da erabiltzaileak Internet bidez eskaintzen diren zerbitzuen erabilgarritasuna aitortzea. Izan ere, erabilgarritasunaren pertzepzioa ere hezkuntza-maila altuarekin lotuta dago.
  • Baldintza horiek, beharrezkoak izan arren, ez dira nahikoa herritartasun digitala garatzeko. Era berean, eskakizun batzuk bete behar baitira, baldintza politikoetan eratzea bermatzeko. Lehenik eta behin, garrantzitsua da administrazio publikoek eta enpresek Internetek eremu politiko, sozial, administratibo eta legaletan ematen dituen zerbitzu eta tresnen bilakaeraren alde egitea. Bigarrenik, eremu digitalean ere isonomia (herritarren berdintasuna legearen aurrean) eta isegoria (gai publikoetan parte hartzea herritarrentzat funtsezko baldintza gisa) printzipioak berma daitezen, beharrezkoa da Internet normalizatzea eta legeztatzea, elkarreragin sozial eta politikorako bitarteko baliagarri gisa. Prozesu hori, azkenik, herritarrek Internet ekintza sozial eta politikorako eremu gisa onartzen dutenean eta horretarako kontzienteki erabiltzen dutenean osatuko litzateke. Egilearen arabera, Interneten erabilera politikoak, batez ere, lau ekintza-kategoriarekin lotuta daude. Lehenengoak eskubide politiko edo sozialen defentsa barne hartzen du, Administrazio publikoarekiko edo inprimatuekiko. Bigarrenik, izapide burokratikoak edo administratiboak online egiten dira. Beste kategoria batek «demokrazia digitala» deiturikoarekin du zerikusia, hau da, administrazio publikoek herritarrei antolatzen eta eskaintzen dizkieten jarduerekin. Azken kategoriak herritarren jarduerak hartzen ditu barne, bai sarean sortzen direnak, bai sarean oinarritzen direnak, eta helburua eskubideak defendatzea edo salaketa jartzea dutenak. [15]

Komunikabideak eta sare sozialak ziberpolitikan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan, sare sozialek, erabilera komunikazio tresna gisa, gorakada handia izan dute. Espainiaren kasuan, sare sozialei eman zaien erabileraren artean, berriez informatzeko tresna bezala erabiltzen dutenak %42a dira [16]. Hortaz, sare sozialak informatzeko metodo gisa gero eta gehiago erabiltzen direnez, zalantzan jarri da ohiko komunikabideak iritzi publikoa sortzeko duten gaitasuna eta horrek politikarien eta herritarren artean duen zeregina.

Pentsalari batzuek pentsatzen dute, sare sozialak komunikabide tradizionalak ordezkatzeko bidean daudela, iritzi publikoaren egituratzaile direlarik. Beste batzuentzat, ordea, sare sozialek komunikazioa osatzen dute eta botere politikoaren eta herritarren arteko funtsezko bidea dira. Sare sozialen gorakadak bi eragileen arteko harremana bultzatu du, herritarren eta klase politikoaren arteko harreman zuzena ahalbidetu duelarik.[17]

Kalitate demokratikoaren ikuspegitik, online tresnen gehikuntza onuragarria da zenbait egilerentzat. Izan ere, tresna teknologikoen ikuskerak herritarren parte-hartze eta inplikazio handiagoa ahalbidetzen du, eta horrek praktika demokratikoak hobetzea dakar. [18]

Dena den, komunikazioaren teknologiak funtsezko zeregina du politika garaikidean, eta etorkizun hurbilean segur aski garrantzi gehiago izango du. Hala ere, oraindik, gaur egun, komunikabide tradizionalek berebiziko garrantzia dute politika egiterako orduan. [19]

Euskal Herriaren kasua ikertu dutenek ondorioztatu dute, euskal alderdiek sare sozialetan komunikabide konbentzionalen bidez jada partekatu duten informazioa argitaratzen dutela. Politikariek beraien politikei buruzko informazioa banatzen dute, erakutsiz euskal politikariek ez dituztela sare sozialak behar beste menderatu, ez dutelarik herritarren parte-hartzea sustatzen edo eta gardentasuna erakusten. Beraz, Euskal Herri mailan oraindik ere komunikabide konbentzionalek berebiziko garrantzia dute. [20]

Ziberpolitika Latinoamerika eta Espainian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tresna berrien barneratze-maila txikiagoa izan arren, politikari askok egiten dute aktibismoa tresna digitalen bidez, eta tresna horiek ezinbestekoak dira hiriguneetan politika erabiltzeko. Marco Enríquez-Ominamiren kasuak (Txile) eta Antanas Mockusenak (Kolonbia) eskualdeko tresna berrien boterearen adibide nabarmenak dira. Bada urteko azterlan bat, jatorrian Konrad Adenauer Fundazioa sustatu zuena Carmen Beatriz Fernándezen zuzendaritzapean, azpi-eskualdeko ziberpolitikaren aurrerapena neurtzen duena.

Fernández-Ardáiz, Juan Ignacio Belbis, Augusto Erbin eta Lucas Lanza, Mexikon: Octavio Islas eta Homero Tavira Sánchez, eta baita Espainian ere: Antoni Grez-Rubí, Rafa Rubio, César Calderón eta Rafa Laza. Dominikar Errepublikan (Andrés Merejo). Bi azterlan daude 2.0 Legegileei buruz, Argentinako politikarien 2.0 indizea neurtzen dutenak[21], eta horietan argi eta garbi islatzen da Ziberpolitikak eta 2.0 Politikak Latinoamerikan duten eragina.

Fernándezek (2012) dioenez, nahiz eta Latinoamerikan Interneten erabilerak garapen jarraitua izan, oraindik bere irismena mugatua da, komunikazio politikorako tresna masibotzat hartzeko modukoa, 2011ko martxorako % 41eko batez besteko sartze-tasekin. Oraindik urrun gaude AEBko eta Europako estandarretatik (AEBetako eta Europako batez besteko tasak % 78 eta % 58 dira, hurrenez hurren, data bererako).[22]

Ziber aktibismo politiko motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspegi teknologikotik, gobernu elektronikoa da IKTek baliabide telematikoen bidez informazioa eta zerbitzu publikoak garatzeko eta eskaintzeko gobernuek duten gaitasuna da gobernu elektronikoa. Honen helburua kudeaketa publikoa modernizatzea, jardunbide hobeak eskuratzea, kontrol eta gardentasun handiagoa edukitzea eta arintasun handiagoa lortzea da.[23]

Demokrazia elektronikoa, ziberdemokrazia, demokrazia digitala edo teknodemokrazia ere deitua, teknologia berrien erabileran datza, demokraziaren oinarrizko prozesuak gauzatzeko, hala nola ordezkarien aukeraketa edo erabakiak hartzea. Parte-hartze elektronikoa erabaki publikoak hartzean eragina izatera bideratuz bultzatzen da. [24]

Protesta elektronikoak, ziberaktibismoa, online aktibismoa, hackactibismoa edo desobedientzia zibil elektronikoei egiten die erreferentzia. Termino horiek ekintzaileek eta beren erakundeek bere ekintzak sarearen bidez luzatzeko dituzten moduak adierazten dituzte.[24]

  1. a b (Gaztelaniaz) Ciberpolítica. 2022-04-07 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  2. (Gaztelaniaz) Caballero Álvarez, Rafael. (2016-06). «Ciberpolítica: Las nuevas formas de acción y comunicación políticas» Comunicación y sociedad (25): 291–296. ISSN 0188-252X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  3. (Ingelesez) Mossberger, K. (2014). «Politics, participation and digital inequality: A review essay. , by Karen Mossberger, Caroline J. Tolbert, and Ramona S. McNeal» Journal of Information Technology & Politics (Journal of information Technology) 5 (2): 11(1), 121-131.  doi:10.1080/19331680802290972. ISSN 1933-1681. (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  4. (Ingelesez) Rahman, Z. (2017). «What is cyberpolitics? Medium» Medium (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  5. (Ingelesez) Elkin-Koren, N. (2006). «Cyberlaw as an emergent field: A theoretical framework» silo.tips (Harvard Journal of Law & Technology): 19(1), 1-49. (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  6. Landau, Saul. (2016). «Cybersecurity and human rigths» The Dangerous Doctrine (Journal of National Security Law & Policy): 8(1), 267-280. ISBN 978-0-429-30989-2. (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  7. «Trove» trove.nla.gov.au (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  8. Txantiloi:Eng Russel, Dalton. [www.jstor.org/stable/1048820 The Annals of the American Academy of Political and Social Science. ], 178-179 or..
  9. Karpf, D. (2012). «The moveOn effect: The unexpected transformation of American political advocac» academic.oup.com (Oxford University Press.) (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  10. Hill, Richard. (2017). «The Political Economy of the Internet in Asia and the Pacific: Digital Divides, Economic Competitiveness, and Security Challenges. Springer.» Critical Security in the Asia-Pacific (Manchester University Press) (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  11. (Ingelesez) Zorn, E. (2015). Cybersecurity: protecting critical infrastructures from cyber attack and cyber warfare. CRC Press.
  12. Bright, J. (2016). The importance of politics and power in cybersecurity. Journal of Cyber Policy, 1(1), 5-25 or..
  13. (Ingelesez) Atske, Sara. (2012). «The Future of cyberpolicy field» Pew Research Center: Internet, Science & Tech (Pew Research Center) (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  14. Enzensberger, Horst. «Vom Universitäts-Professor zum Wikipedia-Administrator. Wie ich zu Wikipedia kam …» Wikipedia und Geschichtswissenschaft (DE GRUYTER) (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  15. a b c d Txantiloi:Gaztelaniaz Robles, José Manuel. (2009). Ciudadanía digital. Una introducción a un nuevo concepto de ciudadano. UOC, 133-135 or. ISBN 1578-2824..
  16. (Gaztelaniaz) Eurobarometro. Encuesta sobre medios de comunicación y noticias 2022. España. .
  17. (Gaztelaniaz) Chavero, Palmira. (2013). Ciberpolitica las nuevas dormas de acción y comunicación políticas. Medios de comunicación y redes sociales en las democracias acturales: ¿Complementariedad o sustitución? Una aproximación al caso español.. Tirant humanidades, 121 or. ISBN 978-84-15731-08-5..
  18. (Gaztelaniaz) Castels, Manuel. (2009). Comunicación y poder. Alianza editorial.
  19. Llano, César Rendueles Menéndez de; Rodríguez, Igor Sádaba. (2014). «La hipótesis ciberpolítica: una aproximación crítica» Documentación social (173): 95–116. ISSN 0417-8106. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  20. (Gaztelaniaz) Ureta, Ainara Larrondo; Dasilva, Je´sús Ángel Pérez; Ayerdi, Koldobika Meso. (2016-11-26). «¿Es eficaz la comunicación ciberpolítica? Análisis de la red de interacciones en Twitter de los partidos políticos vascos» Textual & Visual Media (9): 177–194. ISSN 2341-0981. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  21. «CICoA Consultora Integral en Comunicación Aplicada. Politica 2.0 Marketing Político en Internet. Redes Sociales y Política 2.0.» web.archive.org 2012-01-19 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  22. Carmen Beatriz, Fernández. (2012). Anuario Electrónico de Estudios en Comunicación Social "Disertaciones. .
  23. Fernández Prados, Juan Sebastián. (2012-08-30). «Ciberactivismo: conceptualización, hipótesis y medida» Arbor 188 (756): 631–639.  doi:10.3989/arbor.2012.756n4001. ISSN 1988-303X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  24. a b (Gaztelaniaz) Borge, R. (2006). «La participación electrónica: estado de la cuestión y aproximación a su clasificación». Revista de Internet, Derecho y Política. N.º 1..