New Yorkeko Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea (ingelesez: New York University; NYU akronimoa erabiltzen du) unibertsitate eta ikerketa erakunde pribatu bat da, munduko ospetsuenetako bat dena.
Albert Gallatin-ek eta New Yorkeko pertsona nabarien talde batek New Yorken (Estatu Batuak) ezarri zuten 1831an, NYU Estatu Batuetako irabazi asmorik gabeko unibertsitate pribatu handiena bilakatu da, unibertsitateko 39.408 ikasle izanik (kredituak ez dituzten programetan parte hartzen duten 12.526 ikasle ez dira barnean hartu).
New Yorkeko Unibertsitateak 14 ikastetxe eta elkartutako erakunde barne hartzen ditu. Manhattanen 6 gune handi ditu eta Londresen, Parisen, Florentzian, Pragan, Madrilen, Berlinen, Akkran eta Shanghain instalazio propioak ditu.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- New York University webgune ofiziala (Ingelesez)