Lankide eztabaida:85.87.65.24

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Garbizalekeria[aldatu iturburu kodea]

Herribarruti? Muga-zergaetxe? Elektraindar etxe? Mesedez...--Unai (esan) 16:02, 11 Iraila 2009 (UTC). Erantzuna: Ez badituk ulertzen ez dakik euskara asko .

Beroneurgailu? Etorkintza?
Bide batez, azalduko didazu mesedez zer den metro laukoitza? --Unai (esan) 21:26, 12 Iraila 2009 (UTC).

Erantzuna: hik erabiltzen doken koadro ,lau zenbakiari koatro deitzea bezala

Kaixo, berriz ere. Ez dakit mezuak irakurtzen dituzunentz, baina tira... Zuri buruz hitz egiten ari gara hemen. Oker ez banaiz, aspaldi zabiltza Euskal Wikipedian, hainbat IP-rekin (izena eman gabe). Kontua da aldaketa egoki asko egiten dituzula, eta hori eskertzen da, baina zure garbizalekeria garbizaletasuna (nire ustez, behintzat) handiegia dela. Saia gaitezen Euskaltzaindiaren arauak errespetatzen, arren, eta Hiztegi Batuan onartuta badago termometro (adibide bat jartzeagatik) ez dezagun beroneurgailu asmatu. Erantzun egidazu nire eztabaida-orrian, edo hementxe bertan, errazagoa bazaizu. Izan ontsa. --Unai (esan)

21:44, 12 Iraila 2009 (UTC)

Erantzuna: Bero eta eta Neurgailu euskaltzaindia asmatu baino lehenagokoak dira , asmakeriak zuenak. Garbizalekeria , hainbestetan entzun dizudana GEZUR eta IRAINTZAT hartzen dut , errespetua eskatzen duenak lehenik besteekiko izan behar du.

Klima eta Tenperatura Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan daude!!--Unai (esan) 17:11, 13 Iraila 2009 (UTC).

Erantzuna : Giro eta Berotasun era badaude eta espainierazkoan ez bi maileguberri horiek bezala .

Eskerrik asko erantzuteagatik. Eta barkaidazu garbizalekeriaren asuntoarekin mindu bazaitut. Zu ere ez zara oso modu onean aritu (oker gogoratzen ez badut, lehengo batean —beste IP batekin— lotura mordoa desegin zenuen, baita hainbat infotaula desitxuratu ere), besteon lana pikutara botaz, eta gure iruzkinak erantzun gabe. "Ez badituk ulertzen ez dakit —dakik?— euskara asko" bezalako esaldiak ere ez dira gozoak, ez pentsa.

Noski "bero", "neurgailu", "lau", "giro" eta "berotasun" Hiztegi Batuan daudela, baina oso ondo dakizu ez daudela zuk sortutako terminoetan ("beroneurgailu", "metro laukoitz" —laukoitz lau aldiz da, ez ber bi—) eta testuinguruan ("berotasun" tenperatura ordez, edo "giro" klima ordez). Wikipedia askoren artean egiten dugu, eta eskatuko nizuke Inguru naturala eta klima bezalako gauzak gustukoak ez dituzunean, artikulu pilo batean agertzen denez, aldatu baino lehen besteoi galdetuko bazenigu. Izena ematea ere gomendatuko nizuke, horrela bozketetan parte hartu ahal izango zenuke-eta.--Unai (esan) 21:26, 13 Iraila 2009 (UTC)

Erantzuna: Laukoitz eta laukunde zuk euskaraz ikasi baino lehenagokoak dira eta bere adiera LAU ALDE DITUELA DA , cuadrado zenbat aldiz edo aldedun da ba ? . Zu(e)k erabiltzen duzu(e)n testu + inguru adibidez espainierazko contexto eta euskarazko hitzinguru nahastetik dator eta hori bai dela hitzak asmatzen ibiltzea motel . Berotasuna (grezierazko thermo)neurgarri(grezieraz metro) bat da eta gailu batez egiten da neurketa eta ehunekotan(espainieraz centigrados) ematen da emaitza , hortaz BERONEURGAILU da euskarazko izena. Beste adibide batzuk: wationeurgailu , voltioneurgailu , amperioneurgailu , (ur-)zenbagailu ...

Hara zer kasualitatea, "guk erabiltzen dugun" testuinguru Hiztegi Batuan dator ere bai. Zure iritzia Wikipediako Politikekin bat ez datorrenez, gauza bat proposatzen dizut: Izena eman ezazu, eta ahal duzunean bozketa bat proposatu gai honen inguruan; ea besteek zer dioten. Bitartean, Euskaltzaindiaren arauak errespetatu, arren.--Unai (esan) 07:49, 14 Iraila 2009 (UTC)

Erantzuna:Hik euskaltzaindia-Real academia española de la lengua vasca asko aipatzen dok eta usteko dek arau guztiak betetzen ditukela baina horixe dok askotan eta askotan egiten ez dokena. Hik aipatzen doken hiztegi berri hori ez dok ona ere baina frankisten kume batek egina izateko ... , hik gainera horrelakoetan sarri begiratu beharko dek hire amaren etxean ez dok inoiz euskararik egin-eta. AGUR.

Nola izan zaitezke euskaldunberriak horrela mespretxatzeko hain zekena... pena ematen didazu...--Unai (esan) 18:03, 14 Iraila 2009 (UTC)

Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.