Lankide eztabaida:Assar/2014

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo Assar. Zergatik sortu duzu Igeldo (Donostia) artikulua? Bertan ipini duzun edukia ez da zuzena: Donostiako auzo izandako Igeldo GUZTIA bihurtu da udalerri, ez zati handi bat. Donostiarrok Igeldo deitzen dugun mendia, jolas parkea, itsasargia eta funikularreko etxebizitzak dauden tokia, berez Antigua da (begira Donostiako auzoen mapa). Nik ustez, bertako eduki guztia ezabatu eta, gehienera jota, argipen orria egingo nuke: Igeldo, Txubillo, jolas parkea eta, adieraziz. --josugoni (erantzun hemen) 12:05, 2 urtarrila 2014 (UTC)

Bizikleta vs txirrindularitza[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Assar. Nire aldaketak honetan oinarritzen dira: bizikleta bideak ez dira soilik bizikletaz ibiltzeko (trizikloz eta beste gurpildun gailuekin ere ibiltzeko dira); hortik txirrindularitza jartzearen arrazoia. Ez nago ados txirrindularitza kirolarekin soilik lotzearekin. Txirrindularitza (ciclismo, cycling, cyclisme, ...) Wikipediako artikuluetan ikus dezakezunez, kirolaz gainera, aisiarako jarduera eta garraiobidea ere bada. Donostian bizi naiz eta hirian ibiltzen diren bizikletariei txirrindulari deitzen zaie. Eta baita triziklo, monoziklo, etzanda eragiten diren gurpildun gailuen gidariei ere. Bidegorriari buruz, gaineratu daiteke hasieran batzuetan bidegorri deitzen zaiola (izan ere, bidegorri bizikleta bidera birzuzentzen du). Eztabaida Txirrindularitza bideak kategoriara eramatera noa, bestalde. - --Joxemai; (erantzunak) 13:03, 7 urtarrila 2014 (UTC)

Kaixo. Nik uste Trebiñuko udalerriak (Trebiñuko barrendegiko udalerriak) jarrita ulergarria eta nahikoa dela, Trebiñu udalerriak berez bere barnean udalerririk ezin ditzazkelako izan, herriak baizik. Gainontzekoan bai, Trebiñuarrak (udalerrikoak) eta Trebiñuarrak (barrendegia) kategoriak ezberdindu ditut, nahasketarik egon ez dadin egon (Aguraindarrak eta Aguraindarrak (kuadrilla) eta Añanarrak eta añanarrak (kuadrilla) kasu). Hau dena niri iritziz, noski. Edozein eztabaidarako irekia nago. -Euskaldunaa (eztabaida) 13:31, 2014ko apirilaren 17a (UTC)

Udal hauteskundeen txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Assar! Lehenengo eta behin mila esker zuzenketengatik. Udal txantiloi asko sortu ditut eta orain arte koloreekin ez naiz nahastu baina oraingoan txantiloia udal batetik bestera kopiatzean kolorea aldatzea ahaztu dut.

Udal txantiloiez ari garenez, zalantza bat daukat: Bastidako udal hauteskundeetako emaitzak sartu nahi ditut. Kontua da hiru hautagaitza independiente aurkeztu zirela. Horrenbestez, zein koloretan irudikatu behar dira?

-Aihotz (eztabaida) 13:31, 2014ko irailaren 11a (UTC)