Lankide eztabaida:Jp12349ba

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Idazle baten artikulua ezabatzeko eskubidea[aldatu iturburu kodea]

Idazle bati buruz artikulua idatzi dut eta idazleak esan dit ez duela wikipedian egon nahi, orokorrean ez duela interneteko sarean egon nahi, interneteko botereari gehiegizko deritzola eta. Ez al dut eskubiderik nik hasitako artikulua ezabatzeko? —Aurreko iruzkin sinatugabea 46.26.16.9 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2019-01-23, 23:29).

Kontua da pertsona hori, liburu bat argitaratu duenez eta liburu horrek —pentsatzekoa denez, idazleak nahi zuen bezala— nolabaiteko arrakasta lortu duenez, argitaratze ekintza horrekin pertsonaia publiko bihurtu dela. Horrek ez du atzera bueltarik, entziklopedia honen irakurleek pertsonaia publikoen berri jakiteko eskubidea dute. Rajoyk Wikipediako bere artikulua ezabatzeko eskatuko balu, kasu egin beharko genioke? Ez, bada; bere ekintzekin, hura ere pertsonaia publiko bihurtu delako. --Xabier Armendaritz 2019-01-23, 22:58 (UTC)
Gainera, Wikipediako edozein orri editatzean behealdean ageri den testuari kasu egiten badiozu, ikusiko duzu hau dioela:
« «Gorde orria» botoian klikatuz, Erabilera-baldintzak onartzen dituzu, eta zure ekarpena CC-BY-SA Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 eta GFDL lizentziekin lagatzen duzu modu ezeztaezinean. »
Beraz, uko egin diezu zure egile eskubideei, artikulua ezabatzeko eskubidea barne. Artikulua orain jabetza publikokoa da. --Xabier Armendaritz 2019-01-23, 23:01 (UTC)