Mayte Toca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mayte Toca
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta itzultzailea

Twitter: akoya21 Edit the value on Wikidata

Maria Teresa "Mayte" Toca (Donostia, 1967) idazlea, hizkuntza-irakaslea, itzultzailea, bidaiaria, enpresaburua eta bidaia-gidaria da. EUTGn geografia eta Historia ikasi zuen. Oso gaztetandik mundua zeharkatu du, eta denboraldi luzez Australian, Madagaskarren eta Londresen (Ingalaterra) bizi izan da.[1]

Un bosque de sangre en Madagascar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Un bosque de sangre en Madagascar Círculo rojo argitaletxeko nobela honetan, Eliza izeneko emakumearen istorioa kontatzen du. Bruselan itzultzailea, Europatik alde egiten du, bere senar ezkonberriarekin Madagaskarren bizitzeko. Han, hasieratik, bikote harremanak ez du funtzionatzen. Horrek krisi gogor bat sortzen dio, eta horrela inguruko gizartea, paisaiak eta madagaskartarrak era berri batean ezagutzen hasiko da. Madagaskarren baso naturalen ustiaketa salatzen duen aktibista batekin maiteminduko da, baina ezkontzaz kanpoko harremana ilunki bukatuko da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Mayte Toca une la expoliación de Madagascar y el amor. 2013-01-05 (Noiz kontsultatua: 2018-02-08).