Lankide eztabaida:MeyaFeren

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo MeyaFeren: Ugaltze-aparatu artikuluan egin duzun edizioa ezabatu dut, informazio hori badagoelako jada Gizakien ugaltze aparatua artikuluaren atal batean. Gai horri buruzko informazioa gehitzea nahi baduzu atal horretan egin dezakezu; ugaltze aparatu artikulua ez da toki egokia, artikuluaren espazio haundia hartzen duelako gaiaren azpiatal zehatz bat izanik. Egindako lana ez dezazun galdu, azpian uzten dizut kopiatuta. Ulertuko duzulakoan, animo eta segi lanarekin. -Lainobeltz (eztabaida) 10:34, 2 ekaina 2016 (UTC)


Emakumezkoen ugaltze-aparatua[aldatu iturburu kodea]

Honako hauek bereizten ditugu emakumezkoen ugaltze-aparatuaren barruan:

- Kanpoko organo genitalak ( bulba ere deiturikoak):

1. Baginako zuloak.

2. Ezpain handiak- bi azal-tolesdura iletsu dira, eta kanpoko gainerako genitalak estaltzen dituzte.

3. Ezpain txikiak- bi azaldura dira ere, ezpain handien barruan daudenak.

4. Klitoria- Ezpain txikiek bat egiten duten tokian dago, aurrealdean. Organo zutikor txiki bat da, oso sentikorra, nerbio bukaera asko dituelako.

- Barneko organo genitalak:

1. Obulutegiak- Emakumezkoen organo sexual 2 dira, eta obuluak sortzen dituzte. Pelbis barrunbean daude.

2. Falopioren tronpak- Inbutu formako bi hodi dira, obulutegiak eta umetokia lotzen dituztenak. Muturretan finbriak dituzte, obulutegitik behin aterata, obulua hartzeko. Barnealdea epitelio(elkar ukitzen duten zelulez eratutako ehuna) batez estalita dago; epitelioak bibratu egiten duenean, aurrera egiten dute obuluek, umetokirantz.

3. Umetokia- Madari alderantzizkatu baten tamaina eta formakoa da, eta izaki berria hartzen du barnean, haurdunaldi osoan. Organo huts bat da, gihar-pareta lodikoa (miometrio) eta mukosa batez estaldurik (endometrioak). Behealde, umetoki-lepoa, baginarekin lotuta dago.

4. Bagina- Umetokitik bulbara doan hodia. Pareta gihartsua eta mukosoa da. Forma zilindriko eta luzexka du. Pelbisaren behealdean, uzkiaren aurrean eta uretraren atzean kokatua dago irekigune baginala. Organo kopulatzailea da eta paper garrantzitsua du erditze-unean.

Gametoak: Obuluak

Obulu esaten diegu emakumezkoen gameto edo zelula sexualei. Obulua zelula esferiko, oso handia da, bere kabuz mugitu ezin dena.