Lankide eztabaida:TXiKi/2007ko iraila

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Banderatxo txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo TXiKi! Uste dut zuk aldatu zenituela banderatxo txantiloiak. Orain hobeto-edo dago baina, adibidez Habana artikuluan txantiloiak hankaz gora geratu dira. Nik uste zure bot-arekin nahikoa izango dela arazoa konpontzeko. Gauza bera Habanako infotaulako banderatxoarekin: kode2 ipini beharrean kode bakarrik zegoenez, ba ez zebilen oso ondo. Bertakoa aldatu dut, baina ez dakit hortik zehar nola dauden gauzak. Emaiozu begiratu bat, mesedez. Aioooo... --josugoni (erantzun hemen) 14:07, 5 Iraila 2007 (UTC)

Berriak atala Azalean[aldatu iturburu kodea]

Beste kontutxo bat: Azalean tarte txuri bat dago, hutsik, Urteurrenak atalaren azpian. Zer iruditzen zaizu hor Berriak edo Albisteak atal bat sortzen badugu. Nahiko motxa izan daiteke, lekuaren arabera eta orain dela gutxi gertatu diren berriak ager daitezke. Beste wikipediatan horrelako zerbait ere egiten dute. Gainera, beti txantiloi bera izan daiteke (ez urteurrenak bezala 366 desberdin). Norbaitek albiste interesgarri bat dagoela uste badu, aldatu loturari sakatu eta gehitu lezake lasai-lasai, zerrendaren hasieran ipiniz. Idatzi duen berak edo beste edozeinek zerrendako azkena ezabatu dezake edo, are hobeto, eguneko gertaera artikuluan idatzi. Zer iruditzen? Saiatuko gara? --josugoni (erantzun hemen) 12:49, 6 Iraila 2007 (UTC) (mezu bera bidali diot Kabriri)

Ederto! Polit-politte geratu da. --josugoni (erantzun hemen) 21:54, 6 Iraila 2007 (UTC)
Egun on! Eman begiratu bat honi: Lankide:Josugoni/Proba orria. Lau aukera daude (egokiena laugarrena iruditzen zait), argixeagoak orain dagoena baino. Eta beste kontutxo bat: txantiloiaren izena Azken berriak izanda, atala ez luke izen bera izan behar? --josugoni (erantzun hemen) 11:45, 8 Iraila 2007 (UTC)
Oso ondo iruditzen zait Artxiboarena. Zuk egingo? Ze Azaleko orri babestuan egin beharko da... Baina, nonbaiten adierazi beharko da ezabatzen diren berriak artxibora eta eguneko orrira pasa behar dira. Horrez gain, oraintxe bertan egingo dut datak-eta aldatzearena. --josugoni (erantzun hemen) 13:21, 8 Iraila 2007 (UTC)

Bandera txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ikusi dut izena aldatu diezula guztiei eta txantiloia sinplifikatu... ez dakit ondo funtzionatuko duen orain deklinabideen kontuarekin, suposatzen dut kontuan hartu duzula, ezta? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     14:36, 10 Iraila 2007 (UTC)

212.142.143.114 betirako blokeatu[aldatu iturburu kodea]

Kaixo TXiKi!

212.142.143.114 IP finkoa duen inozoa betirako blokeatzea eskatu nahi nizuke, ez da bandalismoa egiten duen lehen aldia. Bestela, bere historialari erreparatu: Aparteko:Contributions/212.142.143.114.

Badaezpada Kabriri ere idatziko diot mezu berdina lehen bailehen blokeatua izan dadin.

Mila esker aldez aurretik. ;)

--Tximist - (Harremanetan jartzeko) 12:30, 14 Iraila 2007 (UTC)

WikiMiniAtlas[aldatu iturburu kodea]

Kaixo majo! Hementxe nabil berriro erritmoa hartu nahian eta ikusi dut aspaldi koordenatuekin egindako lanetako bat ezerean geratu dela sistema aldatu dutelako. Gauza da lehen WikiMiniAtlas instalatuta norberak ikus zitzakeela koordenatu txantiloia zuten orrialdetan lekuaren mapa bat (beste hainbat gauza barne). Mobida da orain metara mugitu dutela eta m:WikiMiniAtlas orrialdean jartzen duenez kode oso bat kopiatu behar da Common.js artxibo orokorrera (hori administratzaileek baino ezin duzue egin). Horregatik zure laguntza eskatzen dizut, ea zerbait egin dezakezun... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     11:00, 21 Iraila 2007 (UTC)

Beno, ba egia esan ez dakit zer esan nahi duen... baina agian hoberena en:User:Dschwenekin kontaktuan jartzea litzateke, berak baitaki nola egiten den. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     21:58, 23 Iraila 2007 (UTC)

Aupa! WikiMiniAtlas-a koordenatu sistema berritik erabili ahal izateko (goian agerten den lurrari klik eginda), http://meta.wikimedia.org/wiki/WikiMiniAtlas#Frequently_Asked_Questions komentatzen den bigarren galderan dagoen kodea jartzerik bai txiki? Agian onena lehendabizi guk txertatzea frogak egiteko eta gero Dschwen-i komentatzea. Kaxero

0e0e0e! Milasker TXiKi!!! Orain goian tituluan agertzen den lurraren irudiari sakatuta wikiminiatlas-a agertzen da!!! Egileari idaztea zure kontu aukera gehitzeko? Kaxero

Bazterrak nahasten[aldatu iturburu kodea]

Eman begiratu bat Txokoan, ea zer iruditzen zaizun. --josugoni (erantzun hemen) 20:27, 23 Iraila 2007 (UTC)

Begiratu Wikiproiektu:Euskal Herriko udalerriak/Asteko herria, ea zer deritzozun. --josugoni (erantzun hemen) 19:17, 25 Iraila 2007 (UTC)
Nahi duzunean has gaitezke! Inork ez du kontrako iritzirik eman proposatutako zerrendari buruz. Agian, norbaitek proposatu bezala, astean bi herri egin ditzakegu. Baina, nik uste, hasieran herri bakarrarekin hastea hobe. Arrakasta itzela badugu... gehituko diogu beste bat. Oraingoz, idatzitako zerrendari dagokion txantiloiak egingo ditut, datorren astetik hasita. Zuk, Aldaketa berriak atalean gehitu dezkezu, Asteko herrialdearen eskuinean.
Azkenean Asteko artikuluari buruz ez dugu ezer garbirik erabaki. Bakoitzak proposamenak eman ditu, baina ez da ezer adostu. Zer egin genezake? --josugoni (erantzun hemen) 21:23, 2 Urria 2007 (UTC)

Kaixo arratsalde on!

Konforme. Zuk esan bezala egingo dut. Seguraski, txantiloiaren kodea gaizki kopiatuta neukan nire ordenagailuan. Mila esker abisatzeagatik.

Ongi izan! Tximist - (Harremanetan jartzeko) 17:33, 24 Iraila 2007 (UTC)