Lankide eztabaida:Theklan/2010ko urtarrila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kategoriak[aldatu iturburu kodea]

Urte berri on Theklan, duela egun batzuk Txokoan eztabaidatu genuen kategorien ordenatze berriari dagokionez, [orri hau] sortu dut ingelesko wikipediatik kopiatuta. Itzultzea falta da. Froga egiteko balio lezake, ondoren proposamena aurrera ateratzen bada erabilgarria izan da. Ondo segi! --An13sa 15:45, 1 Urtarrila 2010 (UTC)

Lazkaoko auzoak[aldatu iturburu kodea]

Auzoen koordenatuak ez daude ondo jarrita, baina konpontzen saiatuko naiz. Ondo segi! --An13sa 16:00, 2 Urtarrila 2010 (UTC)

2009ko argazki eta artikulu nabarmendua azalean[aldatu iturburu kodea]

Theklan, uste dut zuk hau badakizula nola aldatu: azalean agertzen diren artikulu eta argazki nabarmenduak 2009koak dira. Zerbait aldatu behar da 2010ekoak ager daitezen.--Assar; (erantzun hemen) 07:28, 5 Urtarrila 2010 (UTC)

Txantiloiarekin arazoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Theklan! {{kokapen mapa/ES-CN}} - Kanarietako kokapen maparekin arazoak ditut eta ez dakit nola konpondu. Kokapen mapa hori {{Espainiako udalerri infotaula}}-n sartu nuen eta ez dabil ondo, baina infotaulan sartutako beste kokapen mapak ondo dabiltza. Begira dezakezu mesedez?--An13sa 10:55, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Konpondu dut, ikusi Haría orriko artikulua. Ondo izan.--An13sa 14:15, 18 Urtarrila 2010 (UTC)

Cephalopoda[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Theklan! Eskerrik asko, orain Txibia eta Olagarroa kategoria onena daude!--Bitor 18:41, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Filum[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Theklan, mesedez, filum artikulua begiratu eta zuzendu. Eskarrik asko.--Bitor 22:59, 21 Urtarrila 2010 (UTC)

Common.js[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Theklan, gauzatxo bat komentatu nahi dizut. Ingelesezko wikipediako MediaWiki:Common.js orrian aurkibide tauletarako hide eta show botoiak ezarrita dituzte. Gure wikipedian aldiz, gezitxo bat dugu eta uste dut erakutsi eta ezkutatu botoiak ezarri beharko genituela. Uste dut gure wikipediako txantiloiren batekin jarri daitezkeela baina adibidez txantiloi:Donostiako ikastetxeak begiratzen baduzu, ez dira erakutsi eta ezkutatu botoiak ikusten. Gauza zera da, ea ingelesko wikipediatik kopiatuta bi botoiak azaltzea lor dezagun. Gainera aldaketa horrek en:template:navbox subgroup-ren erabilpena ahalbidetuko luke oraingo "gezitxoarekin" ez baitabil egoki. Ez dakit ondo azaldu naizen.--An13sa 20:20, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

Ezabatzeko markatutako Wikipedia orriak[aldatu iturburu kodea]

Ez dakit ni azaldu banaiz gaizki edo lehenago markatu ditudan orriak ez diren ezabatu behar. Mezu bat jarri dut eztabaida orrietan hurrengo Wikipedia orri hauek ezabatzeko esanez:

  1. Wikipedia:!Dead-end pages
  2. Wikipedia:!Long articles
  3. Wikipedia:!Most wanted articles
  4. Wikipedia:!Orphaned articles
  5. Wikipedia:!Popular articles
  6. Wikipedia:!Short articles
  7. Wikipedia:All pages by title
  8. Wikipedia:Disambiguation Templates

Ezabatzea eskatzen zuen mezua eztabaida orrian jarri dut orri hauek babestuta daudelako. Ezerk ez du beraietara lotzen (lehenengoaren adibidea, besteekin berdin) eta ez dute ezertara lotzen. Lehenengoaren adibidearekin jarraituz, beste hizkuntzetan ez dute horrelakorik: es, en (egia esan ingelesezkoan orain birzuzenketa bat dago). Gainera ez dute zentzudun informaziorik. Garrantzitsuak dira eta ezin dira ezabatu? Horrela bada adierazi egin beharko litzateke. Benga. --Inorbez(erantzunak hemen) 23:52, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

Hazi[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Theklan! Hazi berriro idatzi dut. Mesedez laguntza eskatzen dizut.--Bitor 11:00, 25 Urtarrila 2010 (UTC)

Erreferentziak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan! Artikulu batzuetan zeure bot-a "references/" zegoen lekuan "Erreferentzia zerrenda" ipintzen dabil. Bestea ikusten nuelako hala jartzen nuen. Ikasteko: badago bien arteko desberdintasunik, erabilpen diferenterik? Beti komeni da bigarrena ipintzea? Euskaraz dagoelako edo? Mila esker, ez adiorik!--Adrar(erantzunak hemen)

Ondo, Mister; hori baino ez dut erabiliko hemendik aurrera; ohar asko zeuden kasuren batean frogatua nuen eta egia esateko polito geratzen da. Mila esker!--Adrar

Ahaztu egin zait, sorry[aldatu iturburu kodea]

Gauon Theklan. Wikipedia honetan erreferentzia errepikatuak ikusteko moduaz hitz egiten egon ginen, zenbakien ordez alfabetoa erabiltzea proposatzen nuelarik. Bazterrak arakatzen ibili naiz eta orain badakit zer den egin beharrekoa: MediaWiki:Cite references link many format orrian [[#$1|<sup>$2</sup>]] ordez [[#$1|<sup>$3</sup>]] jarri.

Nik, bene-benetan (hmmm... non entzun dut lehenago hau? :-) aldaketa egingo nuke. Egia da zuk diozun bezala oraingoa ez dela gaizki geratzen, ezer baino hobeto. Baina bestearekin alderatzen baduzu, batez ere lotura asko daudenean (betiko adibidean: eu 3.a - en 4.a), niretzako argi dago zeinek irabazten duen. Zenbaki dezimalek, horrela deitu badaitezke, ez dute informazio gehigarririk eskaintzen, ezta alfabetoak ere, baina buruari milisegundo batzuk aurrezteko balio dezake.

Tema aparte, ez nuen #Ezabatzeko markatutako Wikipedia orriak gaiarekin jarraitu baina esango nuke ez direla erabilgarriak: Yurik, orriaren sortzailea, 2006ko uztailaren 18tik missing dago eta bere bot-a 2006ko irailaren 12tik. Idatzi zenuen "garrantzitsuak direla dirudi" horrek ez ninduen gehiegi konbentzitu nik ere sortu baitezaket "ACHTUNG, OSO IMPORTANT" jartzen duen orri bat. Zure iturriek aurkakoa badiote orduan babestuta daudenez nik ezin dut ezer egin (zerbait ona azkenean) eta denbora duzunean nolabaiteko azalpenen bat jartzea eskatzen dizut.

Eta mesedez, jarri euskaltzaindiaren araurako lotura bat. Askua gainean naukazu! --Inorbez(erantzunak hemen) 19:48, 30 Urtarrila 2010 (UTC)

Eta kolore apur bat ematen badiogu [[#$1|<sup>'''''$3'''''</sup>]] idatziz? --Inorbez(erantzunak hemen) 20:00, 30 Urtarrila 2010 (UTC)
Zuk existitzen dela badiozu sinesten dizut. Administratzaileek ez dute inoiz gezurrik esaten, ez? Wikipedian horren inguruan idatzi bazen ez pentsa aurkitzeko ahaleginak egin gabe geldituko naizenik; goikoa aurkitu badut... Euskaltzaindian arauak bilatzea baino mila gauza bururatzen zaizkit denbora galtzeko, ze arauak idatzi bai baina antolatu eta jendartera eman?
Erdia bakarrik pintatu duzu! ;-) Ondo dago horrela. Nik ingelesezkoa begiratu dudalako esan dizut. --Inorbez(erantzunak hemen) 20:12, 30 Urtarrila 2010 (UTC)

Hemen ere beste brotxaso bat? --Inorbez(erantzunak hemen) 08:50, 31 Urtarrila 2010 (UTC)

Ea honela: <li id="$1">'''[[#$2|↑]]''' $3</li>. Egia esan ez dut uste beltzago jartzen duenik (ez dakit zergatik) baina nolabait gezia artez jartzen du:
  • beltza - normala (bai, ondo idatzi dut).
Zure esku. Nik esan dizut nola egin daitekeen. Beste aukera bat "^" erabiltzea litzateke baina txikiegia iruditzen zait. --Inorbez(erantzunak hemen) 20:14, 31 Urtarrila 2010 (UTC)

Akats bat[aldatu iturburu kodea]

Akats bat. Ikusi dudanean erreferentzia batean "abizenak" parametroa erabili duzula (Odriozola Larrañaga) txantiloian definitzera joan naiz, ez baitzuen ulertzen, baina | bat ahaztu zait. Konponduta. --Inorbez(erantzunak hemen) 21:10, 30 Urtarrila 2010 (UTC)