Lapurdi Irratia
Lapurdi Irratia | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Lapurdi |
Lapurdi Irratia Baionako elizbarrutiaren menpeko irratia da. Lapurdi Irratiaren lehen helburua da Euskal Herriko kristau elkartearen komunikaziorako tresna bat izatea. Lekuko ikus-entzunezko ingurumenean, irrati honek zerbitzu berezia bete nahi du, irrati komertzial eta orokorren artean, kalitatezkoa, frantsesez nahiz euskaraz. Frekuentzia hauek ditu: FM96,8 (Baiona), FM96,9 (Donapaleu) eta FM106,9 (Donibane Garazi).
Programazioaren oinarrizko irizpideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A. Egitarau tematiko bat. Lapurdi Irratia elkarte kristau eta katolikoen artean kokatzen da.
Programazioak 4 osagai nagusi ditu:
- Fedeari (liturgia, heziketa biblikoa eta abar) loturiko emankizunak;
- Kultura emankizunak;
- Informazio emankizunak;
- Musika emankizunak, frantses ala euskal kantu, mundu guztiko kantu, musika klasiko ala instrumentala, baita ere erlijio kantua.
COFRAC (Communauté Francophone de Programmes Chrétiens) elkarteen bidez, elizbarrutiko beste irratietarik ere hartzen ditu programak.
B. Egitarau sailkatu bat. Emankizunen kopurua mugatua da, hitzorduak ohikoak eta errepikatuak. Egun bera barne eta aste bera barne, emankizun berdina askotan zabaldua da, euskaraz ala frantsesez, jendartearen arlo guztiak ukitzeko. Helburua ez da entzuleak denbora luzean atxikitzea, baina bai hitzordu errepikatuak, zuzenak eta mugatuak bideratzea.
C. Egitarau elebiduna edo hizkuntzaniztuna. Lapurdi Irratia ez da " euskal " edo " frantses " irrati bat. Elkarte katolikoaren irratia da eta, beraz, elkartea hizkuntzez aniztuna denez, entzuleen aniztasunaren errespetuz, irratiaren egitaraua hizkuntzaniztuna da. Lekuko kultura ezberdinen elkar-ezagutzea lagundu nahi du. Ondorioz, egitarauak frantses eta euskal hizkuntzetako emankizunen aldizkatzea zaintzen du. Beharraren eta nahiaren arabera, gaskoia edo gaztelania ere erabiltzen ditu zenbait emankizunetan.
D. Parrokiek eta Eliza-elkarteek sustatu egitaraua. Parrokietako elkarteek sustaturiko emankizunak ekoizten eta zabaltzen ditu Lapurdi Irratiak. Informazio orokorrak aldizkari gisa tratatzen ditu. Egunero lekuko parrokien eta eliza-elkarteen biziaren berri ematen du Lapurdi Irratiak. Eta aldizkariak hauekin partaidetzan ekoizten ditu: parrokia, omonier-etxe, ikasle guraso elkarteekin, baina baita ere elizaz kanpoko kultura edo ekonomia edo kirol elkarteekin.
Polemika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko uztailean, Marc Aillet apezpikuak Lapurdi Irratitik kanporatu zuen Peio Ospital. Olivier Drape elizbarrutiko komunikazio buruak bidalita, Alexandre Agerre langilea kantariaren etxera joan zen. Lokaleko gakoak itzultzeko eskatu zion, eta hala egin zuen kantariak. Ospitalek argitara eman zuen gutun batean adierazi zuenez, Drapek leporatu zion deabruan sinesten zuela[1].
Ondoren, bilera egin zuten Ospitalek, Drapek eta irratiko administrazio kontseiluko bi kidek. Lauren artean agiri bateratu bat plazaratu zuten. Agirian onartzen zuten Drapek irratiko giltzak bueltatzeko eskatu zizkiola Ospitali. Bestetik, Drapek erabaki zuen Ospital lokaletara ez sartzeko. Azkenean, Drapek onartu zuen aipatutako kexuak "oinarrigabeak" zirela. Ondorioz, hartutako neurriak bertan behera utzi zituen elizbarrutiak[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Urtzi URKIZU: «Marc Aillet apezpikuak Lapurdi Irratitik kanporatu du Peio Ospital», Berria, 2014-07-24.
- ↑ Urtzi URKIZU:«Lapurdi Irratira sartzeko debekua kendu diote Peio Ospitali», Berria, 2014-07-28