Larimna
Larimna (grezieraz Λάρυμνα, latinez Larymna), antzinatean, Greziako Beozia eskualdeko portu bat izan zen, Zefiso ibaiaren itsasoratzean.
Pausaniasek, Larimna, lokridar opuntiarrena izan zela dio, bere borondatez, Tebasen mende geratu zen arte, ziuraski Epaminondasen garaian, K.a. 371n. Baina, Eszilaxek, hiriari buruz, data honen ondoren idatzi zuena, oraindik lokridar hiri bezala aipatzen du, eta benetan izango zen Kasandro Mazedoniakoak Tebas berreraiki ondoren. K.a. 230ean, jada beoziar hiri bezala deskribatzen da. Orduan, hiriaren goialdeza eta behealdeaz osatua zegoen. Azken honek, Lebadea, Keronea, Orkomeno, Kopais eta beste beoziar hiri batzuentzat portu bezala funtzionatzen zuen.
Bere hondakinak, non harresiak nabarmentzen diren, Bazarakin daude, Zefiso ibaiaren eskumako ertzean, hain zuzen ere, Zefiso ibaia, lurrazpiko kanal batetatik azaleratu ondoren.