Larrasoañatik Iruñera (Donejakue bidea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Donejakueren Frantses Bideko hirugarren etapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ArrekoTrinidadeko zubia eta Hirutasun Santuaren eliza.

Etapa laburra eta malda txikikoa; erromes askok Zizur Txikiraino luzatzen dute, Iruñeko erdigunetik 5 km-ra. Egunari Arga ibaiaren ertzean ekingo diogu, pagoen eta pinuen arteko bide ederretik joanaz. Aurrerago, Arreko Trinidadetik Nafarroako hiriburuko Alde Zaharrerainoko kilometroak erabat hiritarrak dira.[1]

Larrasoañatik Iruñera:19,3 km.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larrasoañatik, sartu ginen zubi beretik aterako gara, eta Arga bailara eskuinean utziz, Akerreta baserri txikira igoko gara.

1,1. Akerreta. Donejakue Bideko zatirik politenetako eta atseginenetako bat zeharkatuko dugu bidexkari jarraituz, baso trinko bat igaroz Arga ibaiaren murmuruaren laguntzaz. Zuriainen ibai gaineko zubia zeharkatuz sartzen gara.

4,2. Zuriain. Zuriainetik N-135 errepide nazionalaren ondotik aterako gara, eta 600 metro jarraitu ondoren ezkerretara doan errepide bat hartuta, Arga ibaia gurutzatuta, Irotzera ailegatuko gara.

Erromes baten egiaztagiria.

6,3. Irotz. 400 metrora Arga ibaia gurutzatuko dugu berriro, bide nazionaletik jarraituz. Zabaldika herriko baserri batzuetara iritsiko gara,eta bi aukera ditugu: herri horretara igo, eskuin aldetik errepide nazioala gurutzatuz, edo ezkerretik laborantza-eremu bat inguratu. Hemendik jarraituz, laster Uharterako desbideraketa aurkituko dugu, baina aurreko norabidean jarraituko dugu, handik gutxira Arreko Trinidadera jaisteko.

12,0. Arreko Trinidadea. Erdi Aroko zubia gurutzatuko dugu Ultzama ibaiaren gainetik, eta bi aukera izango ditugu Iruñera iristeko: Atarrabiako eta Burlatako hiriguneko espaloietako trazadura ofiziala, edo desbideratuz Arga ibaiaren ibaibide atsegina, ibiltari eta txirrindulari askok erabilia, Magdalenako zubira ailegatu arte.

Iruñeko foruen monumentua.

12,4. Atarrabia. Kale Nagusitik gurutzatuko dugu, etaparen amaieraraino hiri-ibilbidean jarraituz.

13,5. Burlata. Zuzen jarraituko dugu, hemen ere Kale Nagusitik. Ia herriaren bukaeran eskuinetara egingo dugu Larraínzar kaletik, Burlatako errepide zaharretik jarraituz. XIII mendeko Arga ibai gaineko Magdalena zubia gurutzatuko dugu, harresiaren zati bat inguratu, eta Iruñeko Alde Zaharrera sartuko gara Frantziako Portaletik, udaletxera ailegatu arte.[2]

19,3. Iruña.

Iruña.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedrala, udala eta gotorlekua, Nafarroako hiriburuaren kultur erakargarritasun ugarietako hiru baino ez dira. Erromesen udal aterpetxetik hurbil Alde Zaharra dago, eta bertan ikus daiteke Gazteluko plaza, eta San Nikolas, San Gregorio, Estafeta eta Navarrería kale animatuak.

Aterpetxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagunena “Jesus eta Maria aterpetxea” da, udaletxekoa eta herriaren erdigunean dagoena. Bertan 112 lagun sartzen dira bi logela partekatutan. Gidetako beste aterpetxe batzuk honakoak dira: Paderborn Etxea aterpetxea, Ibarrola Etxea aterpetxea, Iruñako aterpea, Katedral enparantzako aterpetxea, Aloha hostela, Xarma hostela, eta Iruña ostatua.[3]

Erreferentziak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Done Jakue bidea. Bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritza ISBN 978-84-457-2423-1..
  2. (Gaztelaniaz) Contreras Gil, Francisco. (2021). Guía mágica del Camino de Santiago. Luciérnaga ISBN 9788418015571..
  3. (Gaztelaniaz) Mencos Arraiza, Carlos. (2018). Cien cosas que hay que saber del Camino de Santiago. Lectio ISBN 9788416918393..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donejakueren Frantses bidea – Consumer gida

(Gaztelaniaz) Donejakueren Frantses bidea – Gronze gida