Gazteluko plaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Gazteluko plaza

Bandera Pamplona.svg Iruñea, Iruñeko Alde Zaharra
PlazaCastillo.JPG
Gazteluko plazaren ikuspegia.
Herrialdea
Probintzia
 Euskal Herria
 Nafarroa
Gazteluko plaza hemen kokatua: Euskal Herria
Gazteluko plaza
Gazteluko plaza
Gazteluko plaza hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Gazteluko plaza
Gazteluko plaza
Gazteluko plaza hemen kokatua: Iruñea
Gazteluko plaza
Gazteluko plaza
Koordenatuak: 42° 49′ 00.80″ N, 01° 38′ 34.19″ W / 42.8168889°N,1.6428306°W / 42.8168889; -1.6428306Koordenatuak: 42° 49′ 00.80″ N, 01° 38′ 34.19″ W / 42.8168889°N,1.6428306°W / 42.8168889; -1.6428306

Gazteluko Plaza (gaztelaniaz Plaza del Castillo) Iruñeko erdialdean kokatuta dagoen enparantza da. Hiriko plaza handienetakoa izanda, eta kokapen estrategikoarengatik, Iruñeko ekitaldi gehienak (manifestazioak, jaiak...) bertan ospatu ohi dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Luis I.a Nafarroakoaren garaian eraikitzen hasi zen gazteluarengatik datorkio.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Alde Zaharra, Sarasate pasealekua, Nafarroako jauregia, Iruñeko Bigarren Zabalgunea eta Estafeta kalearen artean dago.

Lurpeko aparkalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteotan, (2001-2003) lurpeko aparkalekua egiteko asmotan Gazteluko Plaza eraberritu zen. Eraberritze lan horiek polemikoak izan ziren oso, eta Iruñeko jende andanak aurre egin zion Yolanda Barcinaren udal-gobernuaren egitasmoari. Erreferenduma egin zedin eskatu zen, eta sinadura bilketa antolatu zen. Udalak muzin egindakoan, lege-baliorik gabeko herri-erreferenduma eratu zen, non 20.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten.

Izan ere, Gazteluko Plazako indusketetan uste baino aztarna arkeologiko gehiago agertu ziren: erromatar garaietako terma bateko aurriak, mosaikoak (une horretaraino hiri erromatarrari ematen zitzaion tamaina kolokan jarri zuen horrek guztiak), ia 200 gorpuren hondakinak zituen hilerri musulmana (Iruñean musulmanen egonaldiaren inguruko sinesmenak ere berritzeko beharra erakutsi zuen horrek), XII.-XVI. mendeen arteko domingotar komentuaren hondarrak, gaztelu baten harresia (ustez Fernando Katolikoaren agindupean XVI. mendean eraiki zenarena).

Gazteluko Plazaren ikuspegi panoramikoa, erdian Gazteluko plazako kioskoa dago eta eskuinean Karlos III.a Noblearen monumentua. Atzealdean eta urrutira, Iruña kafetegia, La Perla hotela eta Goienetxe jauregia ikus daitezke.

Ondare guzti horrekin zer egin galderaren aurrean, udalak erabaki zuen aurri gehienak kendu behar zirela (Beriaingo zabortegi batean Gazteluko Plazako hondakinak aurkitzeak hautsa astindu zuen). Harresia, ordea, aparkalekuan geratu zen (nahiz eta horretarako moztu behar izan eta gero autoeen kutsaduraren aurrean babesik gabe geratu). Oposizioak argudiatu zuen parkina ez zela beharrezkoa, eta burutzeko arrazoi nagusia La Perla hotelari bost izarreko maila ematea zela (aparkalekurik gabe ezin da maila hori erdietsi).

Horren inguruan liburu bat plazaratu zen: Autore asko, Plaza de Castillo, 2003. ISBN 84-7681-376-7 [1]

Plaza honetako arkupe batean Iruña kafetegia dago, aldiz, Estafeta kalera doan Xabierko jeitsiera edo kalexkan Goienetxe jauregia dago. Ipar-mendebaldeko txokoan La Perla hotela dago.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruko kale eta plazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gazteluko plaza Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea