Larrasoañako zubia
Larrasoañako zubia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nafar bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Esteribar |
Koordenatuak | 42°54′04″N 1°32′26″W / 42.90112°N 1.540476°W |
Arkitektura | |
Gurutzatzen du | Arga |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-268 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
268 | |
|
Larrasoañako zubia —Bidelapurren zubia ere deitua— Esteribarko Larrasoaña kontzejuan XIV. mendeko harrizko zubi bat da. Donejakue Bidearen baitako ondare kontsideratzen da, Nafar Bideak Nafarroan egiten duen etaparen parte.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko jendearen esanetan zubi honen inguruan lapurrak ezkutatzen ziren Donejakue bidea egiten zuten erromesei lapurtzeko asmoz. Hortik herrian erabiltzen den izena, Bidelapurren zubia.
Zubia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi arku beheratu handi eta erdi-puntuko hirugarren txikiago bat ditu. Bigarrena, errotako irteera-ubidearen pasabideari dagokio, ibaian gora. XVI. mendearen erdialdetik, zubi honen arkuen azpian zura zirkulatzeagatik ordaindu behar zen. Bi zubi-bular zapalgarri ditu, triangelu-formakoak eta poligonalak. 1987an, ezkerreko zubi-bularra ia askatuta zegoen, eta erdiko arkuaren ezkerreko oinarrian arrakala garrantzitsuak antzeman ziren. Gaur egun erabat zaharberritu da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santiago Sainz de los Terreros Goñi, (2010), Puentes antiguos de Navarra: Zubiri, Yesa, Larrasoaña, Iroz, Burlada.
- Imanol Goikoetxea, (1993), Guía práctica para recorrer el camino de Santiago: a pie, en bicicleta, a caballo, en coche, Donostia: Txertoa, ISBN 8471482800