Larrungo geralekua
Larrun | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | San Inazioko lepoa; 64310 | |||||||
Udalerria | Sara, Lapurdi | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Irekiera | 1924 | |||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 1 | |||||||
Jabea | Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Tren Ttipia | Larrungo tren ttipia |
|
Larrun edo Larhun Lapurdiko Sara udalerriko geltoki bat da, Euskal Herrian dagoena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larrungo tren ttipia egitea lehendabizikoz 1908an proposatu zuten eta 1912ko dekretu batek departamenduari eraikitzearen ardura eman zion. Trenbidea eraikitzeko lanak 1912an hasi baziren ere, Lehenengo Mundu Gerrak eten egin zituen. 1924ko ekainaren 30ean trenbidea ireki zuten. 1978an gertuko Sarako herritarrak erreferendum batera izan ziren deituak. Bertan, Sarako herriak Larrunera igoko zuen errepide bat egiteari ezetz esan zion. Horrek ziurrenik, Larrungo tren ttipiaren biziraupena ziurtatu zuen.[1][2]
Trenbidearen emakidaduna 1982 arte Société Anonyme des Chemins de Fer Basques (euskaraz: "Euskal Herriko Trenbideen Sozietate Anonimoa"), 1914 Voies Ferrées Départementales du Midi (euskaraz: "Ekialdeko Departamenduko Trenbideak") izena hartu zuena. Jatorrizko ustiapena 1994 arte iraun zuen 1989an Société Hydroélectrique du Midi (euskaraz: "Ekialdeko Sozietate Hidroelektrikoa") elkartearekin egindako fusioa zela eta.[1][2]
1994an emakida bukatu eta Pirinio Behereetako departamenduak ustiapena berreskuratu zuen. Harrezkero, Veolia Transport garraio enpresa frantziarraren taldeko CFTA izan da emakidaduna.[2]
Egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokia Larrungo tren ttipiaren 4,20 kilometro-puntuan zegoen, 905 metroko altueran. Tartea bide bakarra da eta elektrifikatuta da.