Larry Tesler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Larry Tesler
Larry Tesler Smiles at Whisper.jpeg
Bizitza
Izen osoa Lawrence Gordon Tesler
Jaiotza Bronx1945eko apirilaren 24a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Portola Valley (Kalifornia)2020ko otsailaren 16a (74 urte)
Hezkuntza
Heziketa Stanford Unibertsitatea
The Bronx High School of Science (en) Itzuli
Hizkuntzak Ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak informatikaria
Enplegatzailea(k) Xerox  1980)
Apple Inc.  (1980 -  1997)
Jasotako sariak

Lawrence Gordon Tesler (Bronx, Ameriketako Estatu Batuak, 1945eko apirilaren 24a - Portola Valley, Ameriketako Estatu Batuak, 2020ko otsailaren 16a), Larry Tesler izenaz ezaguna, gizakien eta ordenagailuen arteko elkarrekintzen alorrean lan egin zuen estatubatuar informatikaria izan zen. Xerox PARC, Apple, Amazon eta Yahoo! enpresetarako egin zuen lan.

PARC enpresan egon zenean, Teslerrek Smalltalk izeneko objektuetara bideratutako lehenengo programazio lengoaia dinamikoarekin eta Gypsy izeneko erabiltzaile-interfaze grafikodun lehenengo testu prozesadorearekin egin zuen lan. Garai hartan kopiatu eta itsatsi funtzionalitatearen ideia garatu zuen Tim Mott lankidearekin batera.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alberdi, Iosu. (2020ko otsailaren 20a). «Larry Tesler hil da, 'kopiatu eta itsatsi'-ren sortzailea» Berria . Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 20a.