Lasarte Garraioak
Itxura
Lasarte Garraioak | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Transportes Lasarte |
Mota | enpresa |
Jarduera sektorea | transportation industry (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Desagerpena | 2021 |
Transportes Lasarte (euskaraz: «Lasarte garraioak») Gipuzkoako garraio konpainia zaharrena izan zen, 2021ean itxi arte. Transportes Lasarte enpresak ehun urte baino gehiagoko ibilbidea izan zuen garraioen sektorean.
Donostiako egoitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alfontso VIII.aren kalean lantegiak zuen egoitza babesteko eskatu zuen Áncora elkarteak. XX. mende hasieran sortu zuten garraio enpresa, eta ordutik egoitza bera izan zuen. Egurrezko errotulua eta kanpoaldeko egurrezko egiturari balioa eman zion Ancorak, baita barnealdeko erakusleiho eta telefono zaharrei ere. Ancorak udalari eskatu zion egurrezko errotulua eta kanpoaldeko egitura babesteko.[1]