Lata (eraikuntza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lekeitioko Kristo Portalekoaren teilatu konponketa, latak bistan daudela.

Lata eraikuntzan erabiltzen den zurezko ohol txikia da, ateak, leihoak eta teilatuak egiteko.[1] Azken honetan, gapirioen artean josita doaz, tarte erregularrekin teilatu motaren arabera, eta teilei eusten diete.[2]

Neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, laten lodiera 18 eta 40 mm artekoa da, eta zabalera 35-60 mm artekoa,[3] aurreikusitako hezetasunaren arabera (DIN 4070-1 arauaren arabera). Ebaketa egur berdean egin daiteke, %3ko marjenarekin, edo %20ko hezetasunera lehortutako egurrean, zeinean ebaketa egonkorragoa izaten den[4]

Estandarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teilatuei eusteko latek DIN 4074-1 arauaren arabera ekoitziak izan beharra dute, beste motetako listoiak ez bezala.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «2. lata | Gakoa» bergarakoeuskara.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).
  2. «Lata | Construpedia, enciclopedia construcción» www.construmatica.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).
  3. Norme française, NF B50-002, Bois - Vocabulaire
  4. (Alemanez) kahlfeld-holz.de | CE Dachlatten. (Noiz kontsultatua: 2019-04-24).
  5. «Latten und Dachlatten, so müssen sie beschaffen sein:» www.holzfragen.de (Noiz kontsultatua: 2019-04-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]