Edukira joan

Laura Aliaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Aliaga

Bizitza
Jaiotza1994ko azaroaren 4a (29 urte)
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria

Laura Aliaga Romero (Alacant, 1994ko azaroaren 4a) Alacanteko saskibaloi-jokalari profesionala da, Espainiako Emakumezkoen Ligan hegal postuan jokatzen duena. 1,86 m neurtzen du. 2023-2024an Gasteizko Araski AES taldeak fitxatu zuen.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alacanten jaiotako eta 1,86 m neurtzen duen saskibaloi-jokalaria da. Espainiako Emakumezkoen Ligan jokatzen du. Batez ere hegal postuan jokatzen du, baina 'todoterreno' jokalaria da. 3 puntuko jaurtiketetan nabarmentzen da.[1]

Nazioartekoa izan zen Espainiarekin, beheko kategorietan.[2]

Lugoko taldean 5 denboralditan egon zen bitartean, kapitaina izan zen, EuroCup delako txapelketa jokatu zuen, eta partida batean izan ezik, beste guztietan jardun zuen.[3][4]

2023-2024an Gasteizko Araski AES taldeak fitxatu zuen taldeari laguntzeko helburuaz.[5][6][7][8]

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • B.K. San Blas Alacant (prestakuntza kategoriak).
  • 2008/10 Segle XXI Juniorra.
  • 2011/12 Segle XXI emakumezkoen ligan2.
  • 2012/13 Beroil Ciudad (Burgos).
  • 2013/15 EE CORTEGADA (PORTOMAR CORTEGADA), Emakumezkoen Ligako 2. mailan.
  • 2015/16 KZ ZAMARAT (Quesos El Pastor de la Polvorosa), Emakumezkoen Ligan.
  • 2016/17 EE SEDIS BASKET (Cadi La Seu), Emakumezkoen Ligan.
  • 2016/17 CB Imprenta Bahía (Instituto de fertilidad Air Europa), Emakumezkoen Ligako 2. mailan.
  • 2016/17 Ciclista Olímpico de LaBanda, Superliga Argentina, udan.
  • 2017/18 C. Bembibre kiroldegia (Embutidos Pajariel Bembibre PDM), Emakumezkoen Ligan.
  • 2018/23 Ensino Lugo Saskibaloi Kluba (Durán Maquinaria Ensino), Emakumezkoen Ligan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]