Lazzaretto Nuovo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lazzaretto Nuovo
Island of Lazzaretto Nuovo Wellcome L0064432.jpg
Datu orokorrak
Azalera0,0872 km²
Geografia
Koordenatuak45°27′24″N 12°23′08″E / 45.45653°N 12.38567°E / 45.45653; 12.3856745°27′24″N 12°23′08″E / 45.45653°N 12.38567°E / 45.45653; 12.38567
Ur-gorputzaVeneziako urmaela

Lazzaretto Nuovo (euskaraz: «Lazareto Berria») Veneziako uhartea da. Veneziako urmaelan, San Erasmo kanalaren sarreran dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lazzaretto Nuovo

Erdi Aroan beneditarren monasterioa izan zen. 1468an Veneziako Errepublikaren senatuaren dekretu batek izurritea mugatzeko erakundearen egoitza eta ospitalea bihurtu zuen. Erakunde mota hori ondoren mundu osoan zabaldu zen. Uhartean, hirian sartu aurretik, susmagarriak izan zitezkeen salerosgaiak biltzen ziren aztertuak izateko. 1576an emandako izurritean ere gaixotasunaren zantzuak zituztenak ospitale horretan aztertzen zuten eta, gaixotasuna baieztatu ondoren, Lazzaretto Vecchiora eramaten zituzten. Napoleonnen okupazioan gotorleku militarra bihurtu zen. Armadak 1975ean utzi zuen.

Gaur egun berreskuratzen ari da eta, dagoeneko, urtean 15.000 bisitari inguru izaten ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]