Le Cateau-Cambrésiseko herria Cambraitik 24 kilometro hego-mendebaldera dago. Lehen Koalizioaren Aliatuen erasoaldiari aurrea hartuz, frantsesek austriar posizioen aurkako erasoak garatu zituzten, bai Le Cateau-n, bai Beauvais eta Solesmesen ere, Landrecies inguruko bi herrixketan. Hasiera batean errepublikarren erasoa garaipenezkoa izan bazen ere, austriarrek zalditeria tropak azkar mugitu eta kargatu egin zuten. Kontraeraso horren aurrean frantziarrek, izuturik, ihes egin zuten 5 kanoi eta 400 hildako atzean utzita. Era berean, austriarrek hainbat gerra-preso hartu zituzten, haien artean hirurogei dragoi, zalditik jaitsi eta baso batera ihes egin zutenak. Austriarrek trukean oso gizon gutxi galdu zituzten.[1]
↑Bentham, Jeremy. (1981-01-01). «942 From David Gray 15 January 1794»The Collected Works of Jeremy Bentham: The Correspondence of Jeremy Bentham, Vol. 5: January 1794 to December 1797 (Athlone Press): 5–11. (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).