Le Cateauko gudua

Koordenatuak: 50°06′N 3°30′E / 50.1°N 3.5°E / 50.1; 3.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Le Cateauko gudua
Lehen Mundu Gerra
Mendebaldeko Frontea
Britainiar hildakoak guduaren ostean
Data1914ko Abuztuaren 26a
LekuaFrantzia Le Cateau-Cambrésis
Koordenatuak50°06′N 3°30′E / 50.1°N 3.5°E / 50.1; 3.5
EmaitzaAlemaniar Garaipena
Gudulariak
Britainiar Inperioa Britainiar Inperioa Alemania Alemaniar Inperioa
Buruzagiak
Britainiar Inperioa Horace Smith-Dorrien Alemania Sixt von Armin
Alemania Georg von der Marwitz
Indarra
2. Armada-Gorputza 4. Armada-Gorputza
2. Zalditeria-Gorputza
Galerak
7.812 inguru (700 hildako, 2.600 gerra-preso) 2.900 inguru
Artikulu hau 1914an gertatutako gatazkari buruzkoa da; Lehen Koalizioko Gerrari buruzkoa beste hau da: «Le Cateauko gudua (1794)».

Le Cateauko gudua 1914ko abuztuaren 26an Alemaniar Inperioaren armadaren eta Britainiar Armada Espedizionarioaren (BAE) artean eman zen, Lehen Mundu Gerraren Mendebaldeko Frontean garatzen ari zen Atzerakada Handiaren (abuztuak 23 - irailak 5) testuinguruan. Alemaniarren eraso geldiezinen ondorioz BAEk (Ingelesez: British Expeditionary Force), frantziar V. Armadarekin batera Mons eta Charleroitik frantziarantz erretiratu behar izan zen Aliatuen osotariko hondamendia sahiesteko. BAEren II. Gorputzak Le Cateau-n borrokatu behar izan zuen, alemaniar jazarpena ekiditzeko. BAE-ren zati gehienak Saint-Quentinera iritsi zen denboran.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monseko guduaren ostean, non Britainiarrek 1.638 gizonen galera jasan zuten, BAEk Valenciennes-Maubeuge errepiderantz abiatzen saiatu zen, erabakitako defentsa lerroa. Hala ere, alemaniar 1. Armadak, (Alexander von Kluck-en aginpean) jazarpen gogorra egin zuen eta atzera egiten jarraitzera behartu zituen.[1] Gudua gertatzerako momentuan jada ia 40 kilometro atzerantz egin zuten, eta tropak nekez gaixotuta zeuden. Le Cateau-Cambrésisen gelditzea erabaki zen.

Sir Douglas Haig, I. Armada-Gorputzaren (ingelesez: Corps) agintariaren ustekabeko erretiroagatik, Landrecies-en gertatutako atzeguardia borrokaren ondorioz, bi gorputzak elkarrengandik aldendu ziren. Borroka ostean Haigek, guztiz ikaratuta, Frantziako Estatu Nagusiari "saihestezina zen porrotari" buruz idatzi zion. James Edmonds-en hitzetan, 4. Dibisioaren Estatu Nagusiaren burua, "[Mentalki] akabatuta zegoen". Alemaniarren tropen gehiegizko estimazioa egin ondoren, Sir Horace Smith-Dorrienen II. Armada-Gorputza indartu ordea hegoalderantz bost egunez erretiratu zen, II. Armada-Gorputza alemaniarren erasoa jasotzeko bakarrik utziz.[2]

I. Armada-Gorputzaren maniobraren berririk gabe, Smith-Dorrienek hasiera batean martxan jarraitzeko asmoa zuen, Wilkinson Bird Royal Irish Fusiliers-eko koronelak aipatu bezala. Abuztuaren 26an, goiz, tropen egoera ahula ulertuta Smith-Dorrien iritziz aldatu zen. Edmund Allenbyk, II. Armada-Gorputzaren zalditeriaren buruak, bere gizonak eta zaldiak "ia amaituta" zeudela eta Le Cateauko gudua saihestezina zela esan zuen, etsaia hain hurbil zegoelarik. Smith-Dorrien ados zegoen. 7:00etan Henry Wilsonen dei bat jaso zuen, BAEren Estatu Nagusiaren azpi-zuzendaria, erretiratzen jarraitzeko aginduz; honek ez zuen agindua onartu, gizonak jada borrokan ari zirela baieztatuz.[2] Wilsonen erantzuna bi erara deskribatu egin da; Wilson berak intentzio onekin "zorte on" opa egin ziola esan zuen.[3] Smith-Dorrienek, ordea, "Sedango guduan bezala" inguratuta geratzeko arriskuan zegoela esan zuen, hau da, erretiratzen jarraitzeko gomendioa.[2]

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniarrek II. Armada-Gorputza abuztuaren 26ko goizean erasotu zuten. Monseko guduan ez bezala, non britainiarrek eragindako biktima gehienak fusilez tirokatuta izan baitziren, Le Cateauko gertakizuna artilleria borroka bat izan zen. Artilleria moderno azkarrak metraila jaurtigaiak jaurtitzean izan zitzakeen emaitza suntsitzaileak ikusgarri geratu ziren.[4] Britainiarrek haien artilleria infanteriaren atzetik kokatu zuten, 50 eta 200 metro arteko luzeeran. Alemaniarrak, bitartean, zeharkako artilleria sua erabili zuten, ezkutuko posizioetatik.[5] Britainiarrek infanteria eta artilleria hain gertu kokatzeagatik alemaniar artilleriaren eraginkortasuna nahi gabe handitu zuten, infanteria britainiarrari zuzendutako jaurtigaiek era berean artilleria erraz jo zitzaketelako.[6]

Smith-Dorrien eta bere estatu nagusia

Britaniar 5. dibisioa eskuineko hegalean kokatuta zegoen, Le Cateau-Cambrai errepidearen hegoaldean, Inchy eta Le Cateau artean. 3. dibisioa erdian zegoen, Caudry eta Inchy artean, eta 4. dibisioa ezkerraldean, Warnelle ibaiaren iparraldeko ertzean. Errepidea hainbat lekutan hondatuta zegoen, distantzia luzeko tiro-posizio desegokiak sortuz, eta leku askotan alemaniarrek britainiarren posizioetara hurbil zitezketen, hauek ohartu gabe. Alemaniarrek eskuineko hegalean (Le Cateau-tik mendebaldera) iparraldetik Le Cateaurantz hurbildu ziren. Britainiarrak maldan gora kokatuta zeuden eta galera larriak jasan zituzten erretiratzean.[6]

Gudua hasi baino lehen, 26ko goizeko 3:30etan, Smith-Dorrienek "etsaiari gogor jotzea eta, egin ondoren, erretiratzen jarraitzea" erabaki zuen. Honekin ere, bere menpekoentzat operazioaren helburua ez zegoen argi. 5. Dibisioan, eskuineko hegalean, "Kosta ahala kosta eusteko" pentsamoldea nabaria zen. Erregearen Yorkshireko Infanteria Arinaren 2. batailoiko komandanteari hurrengo agindua eman zioten, idatziz: "EZ da erretirorik izango borrokan dauden tropentzat; bete itzazu lubakiak urez, janariz eta munizioz, ahal duzun neurrian". Ordena II. Armada-Gorputzaren koronel batek berretsi zuen.[6] Atzerapen-ekintza ez zen inoiz gertatu, agindua alemaniarren erasoarekin batera iritsi baitzen, zenbait lekutan geroago. Era berean, atzerapena bermatzeko hainbat elementu ez ziren inoiz bete, hala nola britainiar unitateen erasoaren jarraipena baimentzea. Porrota nagusiki Smith-Dorrieni atxikitu ahal zaio: ez zituen su egiteko posizio onak aukeratu, ezta erretiratzeko posizio ezkutuak aukeratu ere. [6]

Britainiarrek, galera larriekin ere, frontea nolanahi mantendu bazuten, arratsalderantz bai eskuineko hegala bai ezkerreko hegala erortzen hasi ziren. Frantziarren Sordet Zalditeria Taldearen etorrerak (André Sordet jeneralaren aginpean) britainiarren ezkerreko hegala babestea baimendu zen, eta britainiarrek ihes egin ahal izan zuten. Gau hartan Saint-Quentinera iritsi ziren, atzerakadarekin jarraitzeko.[4]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guduaren analisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Der Weltkrieg-en arabera, gerraren Alemaniako historia ofizialak, Sixt von Armin lotinante jeneralak, 4. Armada-Gorputzaren agintariak, borroka koordinatzeko agindu bat eman zuen 11:15etan, baina ez dago alemaniarren agintearen frogarik dibisio-mailatik gora. IV. Gorputzeko tropen % 75 inguru harremanetan zeuden agindua jaso aurretik, eta gainerakoak ez ziren inoiz gudu-zelaira iritsi. Arminek ez zuen 2. Zalditeria-Gorputzaren gaineko eraginik, eta honek aske borrokatu zuen.[6]

Britainiar Armada Espedizionarioaren (BAE) atzerakada orokorra, abuztuaren 28tik irailaren 5era.

Alemaniarrek garaipena poztasunez jaso zuten. 93. Infanteria erregimentuaren historialariak hurrengoa idatzi zuen:

" Beaumont-Inchyko gudua ['Le Cateauko gudua' historiografia ingelesean] errejimenduaren historiako egunik loriatsuenetako bat izango da beti, aurretik garaitezina jotzen zen etsai baten aurkako aurrez aurreko eraso batean; Britainiar Armadaren tropa gogorrenak, 93a ez zela soilik haien parekoa, baizik eta hobeagoa zela erakutsi baitzuen.[6]

75. Artilleria erregimentuak guduak "tropa alemaniarren konfiantza indartu zuen... are gehiago britainiar armada ia soilik zerbitzu luzeko soldadu aktiboz osatuta zegoelako, ondo trebatuta eta ondo ekipatuta." esan zuen.[6]

Alemaniarren poza, neurri batean, uste oker batetik sortu zen: Alemaniarrek BAE osoa garaitu zutela uste zuten, ez soilik II. Armada-Gorputza. Akats horrek Smith-Dorrieni erretiratzeko aukera eman zion, tropa alemanei gau bateko atsedena eman baitzieten, britainiarren atzetik bidali beharrean. Garai hartan Sir John French mariskalak (BAE-ren agintari gorena) Smith-Dorrienek BAE-a salbatu zuela esan bazuen ere, aurrerago kritikatu zuen.[7]

Galerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Edmonds britainiar historialariak 1926an Le Cateau-n borrokatu zuten 40.000 soldadu britainiarretatik 7.812 hil egin zirela idatzi zuen, 2.600 preso hartu zituztela. Atzean 38 kanoi abandonatu ziren, gehienak sabotaia jasan ondoren.[4] 2008an, Cavek eta Sheldonek Alemaniarren galerak "2.000 baino gehiago izan ezin zirela" argudiatu zuten.[8] 2011n Terence Zuberrek 7.000 gizonezko inguruko galerak jasan zutela esan zuen, beste 2.500-3.000 inguru guztiz nekatuta egonda. Alemaniarrek 2.900 soldadu inguru galdu zuten.[6] 2008an Anthony Birdek Commonwealth War Graves komisioak 1.200 hildako zenbatu zituela esan zuen. Galerak guztira 7.812 izan ziren.[9]

Geroko Gertakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren 25ean, Joseph Joffre komandante frantziarrak Marnera erretiratzeko agindua eman zuen, BAE-ren atzerakada luzatu zuena. Atzerakadaren ondorioz, Sir John Frenchek frantziarren eskumena zalantzan jarri zuen, eta zalantza gehiago sortu ziren, BAE-a Sena ibaiaren atzera erretiratu nahian. Egoera ikusita, irailaren 1ean Lord Kitchenerrek (Britainiar Gerra Sekretarioa eta agintari militar gorena) French bisitatu zuen, eta Paris defendatzeko agindua eman zuen, frantziar armadekin kolaboratzera behartuta.[10]

BAEren III. armada-gorputza Le Cateau-n borrokatu zuen 4. Dibisioarekin eratu zen, abuztuaren 31an, Parisko inguruan. Aurrerago Marneko lehen guduan borrokatu zuen baita.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Lomas, David. (1997). Mons, 1914. Wellingborough: Osprey ISBN 1855325519..
  2. a b c Hastings, Max. (2013). Catastrophe 1914: Europe goes to war. (First American edition. argitaraldia) Alfred A. Knopf ISBN 978-0-307-59705-2. (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  3. (Ingelesez) Terraine, John. (1960). Mons, The Retreat to Victory. Wordsworth Military Library, 260 or. ISBN 1840222409..
  4. a b c C., J. H. M.; Edmonds, J. E.. (1926-07). «Official History of the War: Military Operations, France and Belgium, 1914.» The Geographical Journal 68 (1): 79.  doi:10.2307/1783123. ISSN 0016-7398. (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  5. Bailey, J. B. A.. (2004). Field artillery and firepower. Naval Institute Press ISBN 978-1-59114-029-0. (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  6. a b c d e f g h (Ingelesez) Zuber, Terence. (2010). The Mons Myth. Stroud: The History Press ISBN 9780752476285...
  7. Hew., Humphries, Mark Osborne, 1981- Maker, John, 1974- Kiesselbach, Wilhelm, 1867- Strachan,. Germany's Western Front : translations from the German official history of the Great War. ISBN 978-1-55458-373-7. PMC 805879653. (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  8. Cave, Nigel; Sheldon, Jack. (2008). Le Cateau: 26 August 1914. Pen & Sword ISBN 978-0-85052-842-8. (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  9. (Ingelesez) Bird, Antony. (2008). Gentlemen, We Will Stand and Fight: Le Cateau 1914.. Ramsbury: The Crowood Press ISBN 9781847970626..
  10. De Groot, Gerard J.. (1988). Douglas Haig: 1861 - 1928. Unwin Hyman ISBN 978-0-04-440192-6. (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  11. (Ingelesez) «4th Division» The Long, Long Trail (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]