Le Petit Vingtième
Le Petit Vingtième | |
---|---|
Mota | children's newspaper (en) |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | frantses |
Banaketa | |
Maiztasuna | 1 aste |
Historia | |
Editore-burua | Hergé |
Le Petit Vingtième Le Vingtième Siecle belgikar egunkariaren haur eta gazteentzako gehigarria zen. Batez ere, bertan Hergék idatzi eta marraztutako Tintinen abenturak argitaratu zirelako da ezaguna.
Gehigarria, lehen aldiz, 1928ko azaroak 1ean kaleratu zen. Hergé izan zen aldizkari honen zuzendaria, Le Vingtième Siecle egunkariaren zuzendaria zen Norbert Wallez abadearen konfiantzari esker. Gehigarri honen orrialdeetan Tintinen lehen zortzi abenturak osorik argitaratu ziren (Tintin sobieten herrialdean, Tintin Kongon, Tintin Amerikan, Faraoiaren Zigarroak, Loto Urdina, Belarri Hautsia, Uharte Beltza eta Ottokarren Zetroa). Saileko 9.ena zen Urre beltzaren herrialdean izenburu zuen abenturaren argitalpena Bigarren Mundu Gerran Belgikak Alemaniaren partetik 1940an jasan zuen inbasioak geldiarazi zuen. Le Petit Vingtième aldizkariaren azken zenbakia 1940ko maiatzak 8an argitaratu zen. Askatua izan ondoren, 1944an, Tintinen abenturak berriki sortu zen aldizkari batean argitaratzen hasi ziren, 1946an agertu zen Tintin izeneko aldizkarian.
Argitalpenean serialak agertzeaz gain, Tintinen lehen hiru abenturak bilduman ere argitaratuak izan ziren Éditions du Petit Vingtièmen eskutik (1930, 1931 eta 1932an hurrenez hurren). Alabaina, aurrerago, Hergé Casterman argitaletxearekin akordio batera iritsi zen, argitaletxe hau izango zelarik, ordutik aurrera, Tintinen abenturak argitaratzeaz arduratuko zena.
Aipatu behar da egunkari honen izena Tintinek kazetari bezala lan egiten duenari buruz egiten duen aipamenarekiko alusiboa dela, honentzat Tintin sobieten herrialdean eta Tintin Kongon abenturak esklusibak eman dituelarik.