Legarreako leizea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Legarrako leizea» orritik birbideratua)
Legarreako leizea
Legarreako leizea.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaDonamaria
Koordenatuak43°6′57″N 1°38′20″W
Ezaugarriak
Altuera45 m
Bisitagarriaez
AztarnakSagardia-Goñi familiaren gorpuzkiak, Iñaki Indart gaztearen gorpua

Legarreako leizea kobazulo bat da, Malerrekako Donamaria herriko Gaztelu auzoan dagoena. Bertan Espainiako Gerra Zibilean zenbait gorpu bota zituztela eta, gerra krimen haiengatik aztertutako Nafarroako hobi komuntzat hartzen den puntuetako bat da leize hau.

Sagardia-Goñi familiaren hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sagardia Goñi familiaren sarraskia»

1936ko abuztuaren 30ean, Gazteluko Juana Josefa Goñi Sagardia, 38 urteko emakumea bere seme-alabekin batera desagertu zen. Hamabost egun lehenago etxetik eta herritik kanporatuak izan ziren lapurreta txikiak egitea egotzita. Tarteko egun horietan mendian bizi izan ziren adarrez egindako txabola batean, Pedro Sagardia aitaren zain. Aita eta seme nagusiena gerrako frontera derrigorrez bidalita zeuden eta ezin izan zuten lagundu. Gau horretan norbaitek txabola erre eta familia leizera bota zuen, ziurrenez aurrez erahilda.

Hainbat atxiloketa egin zituzten eta kasua zabalik egin zen 10 urtez, baina leizearen barrutik ikuskatu ondoren kasua itxi zuten. Eskualdean kasuari buruzko isiltasuna ezarri zen, gaia tabua bihurtu zen familia askotan eta historia hau legenda bihurtu zen[1].

2014an gerrako fusilatuen gorpuen bilako azterketa batean Legasako Iñaki Indart gaztearen gorpua agertu zen eta honek Sagardia-Goñi familiaren auzia berriz piztu zuen.

Aranzadi Zientzia Elkartearen indusketa lanei esker, 2016ko irailean Juana Josefa eta bere sei seme-alaben gorpuzkiak berreskuratu ziren: Joaquin (16), Antonio (12), Pedro Juan (9), Martina (6), Jose (3) eta Asunción (urte eta erdikoa). Juana Josefa haurdun zegoela aipatu izan den arren, Aranzadiko teknikariek gorpuzkien azterketaren ondoren ezin izan zuten konfirmatu hipotesi hau[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]