Edukira joan

Legazpiko Udal Liburutegia

Koordenatuak: 43°03′07″N 2°20′04″W / 43.051905°N 2.334322°W / 43.051905; -2.334322
Wikipedia, Entziklopedia askea
Legazpiko Udal Liburutegia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLegazpi
Koordenatuak43°03′07″N 2°20′04″W / 43.051905°N 2.334322°W / 43.051905; -2.334322
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1968
Kontaktua
HelbideaLatxartegi plaza, 3
E-postamailto:liburutegia@legazpi.eus
Telefonoatel:+34-943-73-71-86
Webgune ofiziala

Legazpiko Udal Liburutegia Latxartegi 3an dago. 1967 an sortu zen. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen parte hartzaile da.

Legazpiko Udal Liburutegia udaletxeko etxabean kokatu zen 1968an. Denbora gutxian, orduko “Escuelas Luis Aldasoro” ikastetxearen lokal batean ( Haztegi Ikastola dagoen eraikina) haur eta gazte liburutegia ezarri zen ere. Helduena eta haurrena batera, 1980.urtean, gaur egunean dagoen gunera etorri zen, Latxartegi auzoko Kultur Etxearen azkeneko solairura. [1]

Legazpiko Udal Liburutegia herriko Kultur Etxeko 2. eta 3. solairuan kokatzen da.

Liburutegia 2 solairutan banatzen da. Lehen solairuan aurkitzen dira:[2]

  • Txiki-txokoa
  • Haur eta gazteen saila
  • Haur eta gazteen komikiteka
  • Helduen saila
  • Hemeroteka

2. solairuan kokatzen dira:

  • Ordenagailu zerbitzua
  • Bideoteka
  • Fonoteka

Legazpiko Udal Liburutegiak ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu.[3]

  • Harrera, informazioa eta bilaketa bibliografikoak (baita online).
  • Irakurketa eta ikasketa-gelak.
  • Txiki-txoko: 0-6 urte bitarteko haurrentzako irakurketa-txokoa.
  • Internet: Wi-Fi, ofimatika programak eta internet konexiodun ordenagailuak, e-readerrak eta tabletak.
  • Hemeroteka: egunkariak eta aldizkariak.
  • Herriko informazioa.
  • Fondo dokumental zabal eta anitza: liburuak, aldizkariak, egunkariak, bideoak, musika, dokumentu elektronikoak.

Kultura-ekintzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakurketa sustatzeko hainbat ekintza antolatzen dira urtean zehar.

Alde batetik, bi irakurketa-talde daude, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.[4] Haurrei zuzendutako ipuin kontaketak ere antolatzen dira. Beste alde batetik, literarurari lotutako beste hainbat ekintza egiten dira, hala nola idazleekin topaketak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Erostarbe, Jasone. (2017 urtea). «50 urte ez direlako alperrik pasatzen! Zorionak!» Liburutegiak 2017. urtea: 19..
  2. Zerbitzuen gida. Legazpi: Legazpiko Udal Liburutegia, 2 or..
  3. Udala, Legazpiko. «Zerbitzuak» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  4. «Legazpiko Udal Liburutegiko bloga» www.liburutegiak.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal Herria Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.