Legia Warszawa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Legia Warszawa SA
Ezizena(k)Wojskowi (militarrak)
Legioniści (legionarioak)
Sorrera1916
Futbol zelaiaStadion Wojska Polskiego
(Poloniako Armadaren Estadioa)
edukiera: 31.000 lagun
inaugurazioa: 1953 (2011an berriztua)
PresidenteaPolonia Dariusz Mioduski
EntrenatzaileaAustria Kosta Runjaić
LigaEkstraklasa
2022-232.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Jokalaria gola ospatzen.
2014ko taldea.
Poloniako Armadaren Estadioa.

Legia Warszawa Poloniako futbol talde ezagunenetakoa da, Varsovia hiriburukoa. Liga gehien eta Kopa gehien dituen taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1916ko martxoan sortu zuten Poloniako Armadako legionarioek Lehen Mundu Gerrako ekialdeko frontean, Drużyna Sportowa Legia izenarekin. Gerraren ondoren Armadaren talde ofiziala bihurtu zen eta izen berria hartu zuen; Wojskowy Klub Sportowy Legia Warszawa (Varsoviako Legia Kirol Klub Militarra).

Lehenengo tituluak lortzea asko kostatu zitzaion, izan ere 50. hamarkadararte ez baitziren iritsi. 1955 eta 1956an Liga zein Kopa lortu zituen. Garaipen solteak etorri ziren ghurrengo urteetan, beti ere Kopan hobeto moldatu zen Ligan baino. 1969an hirugarren Liga irabazi zuen eta honek aukera eman zion Europako Kopan aritzeko. Finalerdietaraino iritsi zen baina gerora txapeldun izango zen Feyenoordek kanporatu zuen Polonian 0-0 egin eta Herbeheretan 2-0 irabazi ondoren.

80. hamarkadan Kopak irabazi izanak aukera eman zion Europako txapelketetan aritzeko baina ligarik ez zuen lortu. Horrela 1991ean Europako Errekopako finaerdietara iritsi zen eta oraingoan Manchester United-ek utzi zuen finaletik kanpo, Varsovian 1-3 irabazi eta Ingalaterran 1-1 berdinduta. Manchester izan zen ekitaldi honetako garailea.

1994ean bere bosgarren Liga eta hamargarren kopa eskuratu zituen eta sasoi on bati hasiera eman zion. XXI mendean 9 Liga eta 7 Kopa eskuratu ditu.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polonian: 41[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (15): 1955, 1956, 1969, 1970, 1994, 1995, 2002, 2006, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2020, 2021.
  • Kopa (20): 1955, 1956, 1964, 1966, 1973, 1980, 1981, 1989, 1990, 1994, 1995, 1997, 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016, 2018, 2023.
  • Poloniako Superkopa (5): 1989, 1994, 1997, 2008, 2023.
  • Poloniako Ligako Kopa (1): 2002

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • finalerdiak 1970ean.

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • finalerdiak 1991an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]