Taldea 1908an sortu zen De Vereeniging tabernan. Hasieran Wilhelmina izena izan zuen baina hasierako urteetan sarritan aldatu zuen izenez eta kolorez. 1912an SC Feijenoord izena hartu zuen (Feijenoord Rotterdameko auzoa da) eta gaur egundo koloreak finkatu zituen. 1917an lehen mailara igo zen eta 1923-24 denboraldian irabazi zuen lehenengo liga txapelketa. Gerra aurretik talde arrakastatsua izan zen 5 Liga eta 5 Kopa irabaziz.
Hogei urteko hutsunearen ondoren 1961ean berriz ere liga irabazi zuen eta garai loriatsu bati hasiera eman zion. Hurrengo 15 urtetan 6 Liga eta 2 Kopa eskuratzeaz gain Nazioartean txapleketa garrantzitsuenak irabazi zituen. Europako garaipenak Intertoto Koparekin hasi ziren 1967 eta 1968an. 1970an maila gorena eman zuen Europako Kopa iarabaziz (2-1 Glasgowko Celtic-i) eta ondoren Kontinente artekoa Estudiantes de La Plataren aurrean. Argentinan 2-2 berdindu zuten eta itzuleran 1-0 irabazi zuten Rotterdamen. Aro honi amaiera emateko 1974ean UEFA Kopa irabazi zuen.
Hamarkada apal baten ondoren berriz ere iritsi ziren herrialde mailako garaipenak, Ajax eta PSV-rekin batera "hiru handien" artera itzuliz. Bi liga eta lau kopa lortu zituen.